Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Debré, Michel

Frantses politikaria (Paris, 1912 - Montlouis-sur-Loire, 1996). Bigarren Mundu Gerran De Gaulle-ren atzerriko gobernuko kide izan zen. 1958an Justiziako ministro izendatu zuten, eta 1969an, Haziendako ministro. Kanpo Arazoetarako eta Nazioaren Defentsarako ministro ere izan zen. Gogor kritikatu zituen IV. Errepublikako erakundeak, eta zeregin garrantzitsua izan zuen V. Errepublikaren konstituzioaren prestakuntzan. Aljeriako arazoez ere arduratu zen. 1981ean lehendakaritzarako hauteskundeetan aurkeztu zen, Chirac-en oposizio bezala. 1988an Frantziako Akademian sartu zen. Idatzitako lanen artean ditu: Gaullismoa (1978) eta Hiru errepublika Frantziarentzat (1984-1988).