Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Caldara, Antonio

Italiar musikagilea (Venezia, 1670 - Viena, 1736). Bidaia ugari egin ondoren, Vienan egokitu zen kapera inperialeko bigarren maisu gisa. Erlijiozko musika eta bestelakoa landu zuen (operak, sonatak, etab.). Veneziako barrokoaren azken garaiko artista ezagunena da. Bere musikak eragina izan zuen Mozart eta Haydn-engan.