Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Calbetón y Blanchón, Fermín

Gipuzkoar politikari eskuindarra (Donostia, 1853 - Madril, 1919). Madrilen egin zituen Zuzenbide ikasketak. Ia hamar urtez jardun zuen irakasle La Habanako unibertsitatean. 1884. urtean diputatu hautatu zuten Matanzasen (Kuba). 1891. eta 1893. urteetan Donostiako ordezkaria izan zen Madrilgo Gorteetan, eta 1910. urtean Sustaketa ministro izendatu zuen Canalejasek. Ondoren, Espainiako enbaxadorea izan zen Vatikanoan, Pio X.aren garaian. 1918. urtean Finantza ministroa izan zen Romanonesen gobernuan eta handik urte betera hil zen. Donostiako udalak Parte Zaharreko kale bat (aurretik Puyuelo izena zuena) eskaini zion urte bereko otsailaren 14an.