Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Calderón, Alberto

Matematikari argentinarra (Mendoza, 1920 - 1998). A. Zygmund matematikari poloniarrarekin batera Chicagora joan zen, eta han jarraitu zituen bere ikerketa lanak. Fourieren analisi matematikoa sakondu ahal izateko oso garrantzizkoak izan ziren Calderónen ekarpenak, baita deribatu partzialen ebazpen analitikorako ere. Eragile Berezi Integralen teorian (Calderón-Ziygmund eragileak esaten zaie) garrantzi handia izan zuen bere lanak. Interpolazio konplexuaren teoria ere garatu zuen.