Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Calatayud

Espainia erdialdeko hiria (Zaragoza, Aragoi). 16.500 biztanle. Kontserba industria, ardoak eta likoreak. Mudejar estiloko kolejiata (XIII. m.) eta hiri zaharraren hondakinak. Calatayud-eko epai barrutiak (2.668 km2 eta 60.492 biztanle) 74 herri hartzen ditu. v Historia. Bibilis hiri zeltiberiarraren harrien gainean eraiki zen Calatayud. Arabiarren eskuetan egon zen eta Alfontso I.a Gudularia Aragoiko erregeak hartu zuen 1120. urtean.