Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Calder, Alexander

Estatu Batuetako irudigile, marrazkilari eta pintorea (Filadelfia, 1898 - New York, 1976). New Yorkeko Art Students League eskolan ikasi zuen. Ondoren Parisa jo zuen eta bertan Arp, Miró eta Mondrianekin jarri zen harremanetan. Bere eskulturarik ezagunenak, mugikor izenaz bataiatu zituenak, hariz eta xaflez osaturiko zintzilikarioak dira; eskultura hauek irauli egiten dute hutsaren eta betearen arteko ohiko harremana. Bere lanetan, hautsi zituen eskulturak ordura arte berezkoak zituen egonkortasuna eta zurruntasuna. 1942tik aurrera burdinazko eskultura handi zurrunak egin zituen eta egonkor izena eman zien. Eskultura lanez gainera, liburu ugaritarako irudiak, antzerkirako dekorazioak eta kolore biziko margolan umoretsu eta xaloak egin zituen.