Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

logo
nº 44.
servicios
Cuaderno de Bitacora
Telebistatik eta bideojokoetatik harago

paseo-bosque

Garai batean, haurrek etxetik kanpo jolasten ematen zuten denbora. Gaur egun, ordea, bestela gertatzen da. AEBn, adibidez, egunean batez beste 30 minutu soilik ematen dituzte aire zabalean. Horri gehitu behar zaio, estatistiken arabera, Espainian txikienek urtean 990 ordu ematen dituztela telebista ikusten edo ordenagailuarekin edo bestelako tresna elektronikoekin jolasten. Datu kezkagarriak dira, eta erabat kontrajarriak natura-ingurunea haur txikien osasunerako zeharo onuragarria dela erakusten duten ikerketa ugariekin.

Zenbaki honetan hainbat jarduera proposatuko ditugu, udazkenean haurrek naturaz gozatzeko.

Mendian, itsasertzean, landan, parkean edo basoan zehar ibiltzea berez jarduera atsegina eta dibertigarria izan daiteke haurrekin egiteko. Baina gure bidaide txikiak irteera horien zale bihurtzea nahi baditugu, sormen pixka bat jarri beharko dugu haien zentzumenak pizteko.

Hona hemen txango horiek hobetzeko proposamen erraz baina entretenigarri batzuk:

  • Erpurutxo: heldu bat taldetik aurreratu egingo da bidean gozokiak ezkutatzeko, eta gero, ipuin ezagunean bezala, ibiltariek aurkitu egin beharko dituzte.
  • Arrastoari jarraitzea: norberak egindako geziak izan daitezke, esaterako adartxo, hagatxo edo harritxoez egindakoak, eta taldea heldu aurretik norbaitek jarriko ditu.
  • Bilketa: zuhaitz desberdinetako hostoak, kolore bereko harriak edo animaliek hozka egindako fruituak bil daitezke.
  • Pintzelaren maisua: papera, pinturak edo koloretako arkatzak eramango ditugu paisaia marrazteko.
  • Orientazioa: bidaideei iparrorratzak eta mapak erabiltzen irakatsiko diegu, ibilbidearen zati batean taldea gidatzeko.
Haur eta nerabeen % 43,5 inguru 500.000 biztanle baino gehiago dituzten hirietan bizi da. Hiritartze-prozesu hori gero eta nabarmenagoa da eta, horren ondorioz, kolektibo hori natura-ingurunetik gero eta urrunago bizi da.

Bestalde, ikastetxeko jolastokia ere leku ezin hobea izan daiteke aire zabaleko jarduerak egiteko eta aire freskoaz eta eguzkiaz gozatzeko. Haietan elementu naturalekin jolas daiteke, esaterako hondarrarekin, harriekin, hagekin eta abarrekin, gazteluak, lasterketa-pistak edo jostailuzko hiriak eraikiz. Gainera, inguru horretan iraganeko jolasak berreskuratu ahal ditugu, hasieran azaldutako arrazoiak direla eta gaur egun galdu direnak: ziba dantzatzea, puxtarriekin jolastea, sokasaltoan aritzea, txingoan ibiltzea eta abar.