Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

logo
nº 44.
servicios

Eta gurasoek...zer?

Gure basoa, laguntza behar duen gune familiarra

familia

Bereziki larria da Quercus robur haritzaren egoera. Espezie horrek bere jatorrizko azaleraren % 95 galdu du. Horregatik, Lurgaia Fundazioak horretara bideratu ditu bere ahaleginak. Arduradunek baso autoktonoak berreskuratzeko helburua dute, "Quercus Programaren" bidez. Horretarako hainbat ekimen jarri dituzte abian: landarearen jatorri-bermea babestea, herritarrek borondatezko lanaren bidez parte hartzea, edo lurrak kudeatzeko hainbat aukera erabiltzea, hala nola hektareak erostea edo lurraldearen zaintza deritzona. Bere harri-koskorra jarri nahi duen edonoren eskura daude laguntzeko hiru bide horiek. Ba al dago gure natura-inguruneari laguntzeko modu hobeagorik, aldi berean familiarteko jarduera atseginaz gozatzea baino?

Argi izan behar dugu ekosistema horiek berroneratu eta zaintzeak, landare-espezie horien hobekuntza ez ezik, gizakiarentzat ere onura handiak dakartzala. Basoek, adibidez, klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen digute, haien landare eta zoruek karbono kopuru handia metatzen dute, arnasten dugun airearen kalitate ona bermatzen dute, lurzoruaren higadura kontrolatzen dute eta ura atmosferara itzultzea erregulatzen dute, uholdeak eragotziz. Gainera, elikagaiak (baso-fruituak, onddoak, perretxikoak...) eta erabilera askotarako zura eta egurra ematen dizkigute, baita aisialdirako aukera ugari ere, beste abantaila batzuen artean.

Baso atlantikoak euskal geografian ikus daitezkeen arren, gure inguruneko ekosistemarik urrienetakoak dira. Giza jardueraren eraginez, harizti, haltzadi, pagadi eta artadiek hartu ohi zituzten eremuak murriztuz joan dira mendeetan zehar, egungo maila kezkagarrietara iritsi arte: baso autoktonoek beren eremu potentzialaren % 20 besterik ez dute betetzen.

4-arboles

Quercus programaren helburuak:

  • Baso naturalak zaindu eta berroneratzea.
  • Basoen ezaugarri genetikoak babestea.
  • Ekosistema horien dibertsitate biologikoari eustea.
  • Entitate pribatuak natura-ondarearen kontserbazioan inplikatzea.
  • Herritarrak naturaren kontserbazioan hezi, bultzatu eta konprometitzea.
  • Ekosistema horien garrantzia dibulgatu eta ezagutzera ematea.

Lurgaia Fundazioa
Telefonoak: 944 05 21 86 - 656 70 34 96 - 606 14 18 37
@ / www.lurgaia.org
Posta-kodea: 20052, 48014 - Bilbo - Bizkaia