Euskadin 2200 pertsonak Esklerosi anizkoitza pairatzen dute

Esklerosi anizkoitza heldu gazteen artean gaixotasun neurologiko ohikoena da, eta, normalean, 18 eta 35 urte bitartean diagnostikatzen da. Gaixotasun kronikoa da, eta emakumeetan eragin gehiago du gizonetan baino. Sekuelak eragin ditzake eta horiek nabarmen mugatu gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonen bizi-kalitatea; beraz, gizarte-inpaktu handia du. Gaur egun, 2.200 pertsonak baino gehiagok dute esklerosi anizkoitza Euskadin, eta, Europan, 600.000 pertsona inguruk. Gaixotasun hau duten pertsonen sintoma ohikoenak honako hauek dira: zentzumenen nahasmendua, orekaren eta hizketaren nahasmendua, dardarak, gorputz-adarren ahultasuna, espastizitatea, nahasmendu urologikoak, bertigoa, nekea, inurridurak eta ikusmeneko nabasmenduak...
ADEMBI Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartean gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonen % 82 daude, eta, 1984tik, gaixotasun hori jasaten duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du eta, horretarako, Errehabilitazio Integraleko Zentroa du eta Euskadin esklerosi anizkoitza duten pertsonentzako lehen egoitza kudeatzen du; foru-titulartasunekoa da.
Atzo, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Jon Darpón Osasun sailburuarekin eta Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera, elkarte honek Bilbon dituen instalazioak bisitatu zituen, aurrez aurre ezagutzeko elkarteak egiten duen lan garrantzitsua, bai eta egunero gaixotasuna duten pertsonek ariketa, masaje eta metodo digital berrien bidez egiten duten errehabilitazio integraleko metodoak ere
Lehendakariak gogorarazi zuen Osakidetzako ospitale guztietan daudela gaixotasun honen eraginpean dauden pazienteen etengabeko segimendu zehatza egiten duten esklerosi anizkoitzeko erreferentziazko mediku espezialistak, eta hauxe esan zuen: "Euskadi harro dago erreferentziazko erkidegoa baita berton esklerosiaren eraginpean dauden pertsonei ematen zaien osasun-arretagatik, eta gure helburuak jarraituko du izaten pazienteei kalitateko eta diziplina anitzeko osasun-arreta eta medikamentu eraginkorrenak eta efizienteenak ematea eta gure medikuen eta oinarrizko ikertzaileen artean ikerketa traslazionala sustatzea". Euskadi, gainera, aitzindaria izan zen; izan ere, medikamentu berri baten lehen saiakuntza klinikoan parte hartu zuen eta, gaur egun ere, Osakidetzako ospitale guztietan, medikamentu berriei buruzko saiakuntza klinikoak egiten ari dira, eta horrek aukera ematen die euskal pazienteei medikazio berrietara jotzeko.
Informazio gehiago: prentsa oharra deskargatu
Azken aldaketako data: