Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1996ko uztailaren 16koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ikasketa-planean hautaketa egiteko aukerak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3809
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1996/07/16
  • Argitaratze-data: 1996/08/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

LOGSEk 21.1 atalean ezartzen duenez, irakaskuntzaren antolaketak, ikasleen premia, gaitasun eta interes anitzei erantzun behar die DBH etapan zehar. Horretarako,

hezkuntza-sistemako etapa horretako ikasketa-planak onartzen dituen ekainaren 21ko 213/1994 Dekretuak ematen die ikasleei hautatzeko aukera pixka bat derrigorrezko arloen artean 2. zikloko 2. kurtsoan eta ikastetxeei aukera ematen die arlo horietakoren bat modu unitarioan, gaika edo edukin ezberdinekin antolatzeko.

Gainera, 213/1994 Dekretuak, LOGSEko 21.2. azpiatalarekin bat etorriz, ikaslearen hautazko gaiei leku pixka bat uzten die etapa horretako ikasketa-planean. Leku hori orokorrean arautzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren esku uzten du azken xedapen lehenak eta, zehatzago esateko, 7.4. azpiatalak.

Dekretu hori bete ahal izateko, agindu honek Dekretuan jasotzen diren hautazkotasunaren aukerak azaltzen ditu eta, horrezaz gain, hautazko gaien eskaintza arautzen du DBHn. Etapako ikasketa-planen proiektuak zein esparrutan sartu behar diren ezartzen du, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiek derrigor eskaini behar dituzten gaiak azaltzen ditu eta ikastetxe bakoitzak egin ditzakeen eskaintzak onartu ahal izateko jardunbidea antolatzen du. Eskaintza hau irekita geratuko da, ikastetxeek beren testuingurura egokitu ahal izan dezaten. Ez dira alde batera utziko ikuspegi edo didaktikako molde berriak eduki berriei irekitzen dizkieten orientazioak, agian irakaskuntzako eta ikaskuntzako xede izan direnak derrigorrezko arloetan eta aukerakotasunaren tokian eskaini daitezkeenak, disziplinarteko izaera praktikoarekin edo, bestela,

ikasketa-planeko zehar-lerroekin erlazionatuta.

Azkenik, hautazko gaiek ez dituzte baldintzatzen gerora Batxilergoen modalitateez edo Lanbide Heziketa Espezifikoaz hartu beharreko erabakiak.

Horren indarrez,

Hautazkotasuna derrigorrezko arloen artean

  1. atala.- 1.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako

    ikasketa-planetako edukiak ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuaren 6. atalean aipatzen diren derrigorrezko arloen bitartez emango dira. Arlo horiek etapako bi zikloetan emango dira.

  2. Hala ere, bigarren zikloko bigarren kurtsoan ikasleek bi gai aukeratu beharko dituzte Natur Zientzien, Plastika eta

    Ikus-hezkuntzaren, Musikaren eta Teknologiaren arloetan, agindu honetako 2.4. azpiatalean xedatutakoa kaltetu gabe.

  3. Aukeratzen ez diren gaiak hautazko gai gisa ikasi ahal izango dira, agindu honetako 12. aginduan xedatzen denaren arabera.

    Natur Zientzien arloa

  1. atala.- 1.- Ikastetxeek bi gai espezifikoetan oinarrituta antolatu ahal izango dituzte Natur Zientzien arloko irakaskuntzak bigarren zikloko bi kurtsoetan: "Biologia eta Geologia" eta "Fisika eta Kimika".

    Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak bi gaien ikasketa-planak eta iraupena argitaratuko ditu, lehen aipatutako Dekretuan ezartzen dena abiapuntutzat hartuta.

  1. Arloko irakaskuntzak gaika antolatzen baldin badira gai hauek banatuta ematea eskatuko zaie irakasleei, bi kurtsoetan: Fisika eta Kimika eta Natur Zientziak.

  2. Lehenego kurtsoan ebaluazioa nolanahi ere unitarioa izango da; bigarren kurtsoan ebaluazioa banatuta egingo da, arloko irakaskuntzak bi gai espezifikotan antolatzen baldin badira.

  3. Natur Zientzien arloko irakaskuntzak bi gai espezifiko gisa antolatzen baldin badira bigarren zikloko bigarren kurtsoan, bi gaiak ikasten ari diren ikasleak ez dira behartuta egongo 1.2. azpiatalean adierazten direnetatik beste arlo bat aukeratzera. Gai espezifikoetako bakarra aukeratzen dutenek aipatutako arloetako beste batekin osatu beharko dute aukera.

    Matematikaren arloa

  1. atala.- Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek Matematikaren arloko irakaskuntzak antolatu ahal izango dituzte bigarren zikloko bigarren kurtsoan. Ikasle guztiek ikasiko dute Matematika, eduki ezberdinak dituzten bi aukera izango dituztelarik. Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak argitaratuko du bi aukeren ikasketa-plana, lehen aipatutako dekretuan ezarritakotik abiatuta.

    Gizarte-zientzien arloa

  2. atala.- 1.- Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek "Bizitza morala eta gogoeta etikoa" idazpurupean sartzen diren edukiak antolatu ahal izango dituzte, Gizarte-zientzien arloaren barruan, etapako bigarren zikloko bigarren kurtsoko gai espezifiko gisa, "Etika" izenarekin.

  1. Eduki horiek gai espezifiko gisa antolatuz gero, Filosofiako irakaslea arduratuko da gaia emateaz eta aparte egindako ebaluazioa izango du.

    Erlijioaren arloa/Ekintza alternatiboak

  1. atala.- 1.- DBHko ikastetxeek derrigor eskainiko dituzte Erlijioko irakaskuntzak bi zikloetako ikasleentzat. Irakaskuntza horiek aukeratzen ez dituzten ikasleentzat ikastetxeek ikasketako ekintza alternatiboak antolatuko dituzte, Erlijioko eskolen ordutegi berberarekin.

  1. Ekintza horiek erlijioaren fenomenoari buruzko gizarte eta kultura-azalpenen eta erlijio anitzen inguruan jardungo dute. Horrekin batera, erlijioekin zerikusia duten adierazpen idatzi, plastiko eta musikakoak ere ikusiko dira.

  2. Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak Erlijioaren ordez ikas daitezkeen ikasketa-ekintzen zerrenda argitaratuko du, ikastetxeetarako orientazio gisa.

    Aukerakotasunaren tokia

  1. atala.- 1.- Derrigorrezko arloez gain ikasleen aukerakotasunerako tokia ere izango du DBHko ikasketa-planak. Horrekin eta aurreko ataletan adierazten diren derrigorrezko arloen barruko hautazkotasunaren aurrikuspenekin ikasleen interesei eta beharrei erantzun ahal izango zaie; horrekin batera, orientaziorako aukera zabalduko zaie, bizitza aktiborako iragapena erraztuko zaie eta etapako helburuek aitatzen dituzten gaitasun orokorren garapenari lagunduko zaio.

  1. Aukerakotasunaren tokian sartzen diren gaiak, halaber, euskararen erabileraren gaitasuna hobetzea izan dezakete osagarrizko xedetzat, batez ere ikasketak A ereduan egin dituzten ikasleentzat.

  1. atala.- 1.- Ikasleek aukerakotasunaren tokian sartzen diren gaiei eskainiko dien denbora 140 ordukoa izango da, gutxienez, lehen zikloan eta 280 ordukoa bigarren zikloan.

  1. Ikastetxeak bere kabuz erabakiko du ordutegi horren barruan ikasi beharreko gaien kopurua, gai bakoitzaren iraupena eta lauhilekoa, urtebetekoa edo bi urtekoa izango den, beren beregi aurkakoa zehazten den kasuetan izan ezik.

    Hautazko gaien eskaintza

  1. atala- 1.- DBH ezartzeari buruzko urtarrilaren 23ko 25/1996 Dekretuaren 15. atalaren arabera, etapako ikasketa-planak hautazkotasunari dagozkion erabakiak ere hartu behar ditu. Banatu daitezkeen edo bitan bereiztuta eman daitezkeen derrigorrezko arloez gain, erabaki horiek honako alderdi hauek hartu behar dituzte kontuan, gutxienez:

    1. Planteamendu orokorra aukerakotasunak ikastetxean duen tokiaz, lortu nahi diren xedeez eta Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren osotasunean duen kokapenaz.

    2. Eskainiko diren hautazko gaiak, gai horien ikasketa-planak eta gai horiek etapako zikloetan eta kurtsoetan ezartzea.

    3. Araudipean ez dauden aukerako ikasgaien iraskasleei esleipen irispideak.

      1. Hezkuntzako Ikuskaritzak Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaz egiten duen txostenean atal bat sartuko du aukerakotasunari buruzko erabakiez jardungo duena. Atal horretan honako gai hauek azalduko dira, gutxienez:

        • Hautazko gaien eskaintzaren aniztasuna ikastetxean.

        • Ikastetxeko mintegi edo didaktika-departamentu guztietan edo gehienetan parte hartzea eta hautazko gaiak mintegi edo departamentu horietara behar bezala egokitzea.

        • Irakaskuntza horiek etapako helburu orokorrak lortzeko laguntza ematea.

        • Ikastetxeko baliabide materialak egokitzea.

  2. atala.- 1.- Ikastetxearen Ikasketa Proiektuan jasoko diren erabaki horiek hautazko gaien eskaintzaren esparru izango dira, Hautazko gaien eskaintzak nahikoa izan beharko du, ikasleen interes eta behar anitzei erantzun ahal izateko, eta baita orekatua ere, etapako helburuetan adierazten diren gaitasunen garapenari lagundu ahal izateko. Hezkuntzako Administrazioak gainbegiratuko du hautazko gaien eskaintza.

  1. Eskainitako gaien artean atzerriko bigarren hizkuntza egongo da etapa osoan; bigarren zikloko bi kurtsoetan Kultura Klasikoa eskainiko da; eta bigarren zikloko bigarren kurtsoan helduen bizitzarako iragapenari buruzko gaiak eskainiko dira, eta horien artean sar daitezke lanbide-hastapenari buruzko gaiak.

  2. Aurreko atalean azaldu diren derrigor eskaini beharreko gaiez gain, ikastetxeek beraiek aukeratutako gaiak ere eskaini ahal izango dituzte. Euskaraz ere eskaini daitezke gaiak, bi zikloetan eta irakasteredua edozein dela ere, ikasleen hizkuntz gaitasuna kontuan hartuta.

    Derrigor eskainiko beharreko gaiak

  1. atala.- 1.- Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak honako gai hauen ikasketa-plana argitaratuko du eta ordutan zenbat iraungo duten zehatz adieraziko du:

    • Atzerriko Bigarren Hizkuntza, etapa osorako. Ikastetxe bakoitzak bere ikasketa-planen proiektuan lau mailatan banatuko du eta Atzerriko Bigarren Hizkuntza I, II, III eta IV izenak emango dizkio.

    • Kultura Klasikoa, eskaintza derrigorrezkoa den kurtsoetarako, Kultura Klasikoa A eta Kultura Klasikoa B izenarekin.

      Ikastetxeek kurtso osoan zehar eskaini ahal izango dute, edo baita lauhilekoetan ere. Nolanahi ere, orduetan duen iraupena errespetatu beharko da.

      1. Atzerriko Bigarren Hizkuntza hautatzen duten ikasleek, ez dira behartuta izango hautaketa hori hartzera bigarren mailako bi kurtsotan, lehenengo zikloan baizik. Bi zikloetako bi kurtsoetako edozeinetan kurtso bereko edo aurreragoko edo atzeragoko kurtsoko taldeetan sartu ahal izango dute, aurretik zenbaterainoko ezaguerak dituzten kontuan hartuta, ikastetxearen antolaketak onartzen duen guztietan.

      2. Kultura Klasikoa hautatzen duten ikasleek bigarren zikloko edozein kurtsotan, lehenengoan nahiz bigarrenean, edo bietan egin ahal izango dute hautaketa. Nolanahi ere, Kultura Klasikoa B hautatzeko ez da beharrezkoa izango Kultura Klasikoa A ikasi izana, ez bestelako aldez aurreko ezaguerarik ere.

  2. atala.- 1.- Helduen bizitzarako iragapenarekin zerikusia duten gaien artean lanbide-hastapenari dagozkion gaiak daude. Gai horiek izaera praktikoa izango dute eta bi modutara programatu ahal izango dira: hainbat lanbide-familietan hasteko eta orientatzeko gai gisa edo, bestela, lanbide-familia jakin bateko berezko gai gisa.

  1. Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak helduen bizitzarako iragapenari buruzko ikasketa-planen ereduak argitaratuko ditu eta zenbat iraungo duten zehatz adieraziko du. Ikastetxeek azken kurtso osan zehar edo lauhileko bakar batean eman ahal izango dute, baina Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak adierazitako iraupena errespetatuz beti ere. Lauhileko bakar batean ematea erabakiz gero, kurtsoko azken lauhilekoan izan beharko du.

  1. atala.- Aipatutako derrigor eskaini beharreko hautazko gaiez gain, ikasleek hautazko gai gisa aukeratu ahal izango dituzte agindu honetako 1.2. azpiatalean adierazitako arloak, hasieratik hautatutakoak ez baldin badira, bigarren zikloko bigarren kurtsoan.

  2. atala.- Pedagogi Berrikuntzako ZuzendaritzaK agindu honen 10.1 eta 11.2 artikuluen arabera ikasketa-planak argitaratuta dituen gairen bat ikastetxeak beste ikasketa-planen baten arabera eman nahi izanez gero, egin ahal izango du, derrigor eskainiko beharrekoak ez diren gaietarako ezarritako jardunbideari jarraituz.

    Derrigor eskaini beharrekoak ez diren gaiak

  3. atala.- Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak hautazko gaien ikasketa-planen ereduak argitaratuko ditu. Eskaintzak nahikoa eta orekatua izan beharko du. Hauetan, urtarrilaren 23ko 1996/25 Dekretuko 33. artikuluaren arabera, irakasleei zein aukerako irakasgaiak dagokien azalduko da. Ikastetxeek sartu ahal izango dituzte gai horiek beren eskaintzetan, aldez aurreko onarpena eskatzen duen jardunbiderik gabe eta argitaratutako ikasketa-plana errespetatuz.

  4. atala.- Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak ikasketa-planik argitaratzen ez duen gaietarako edo beste ikasketa-plan batekin eman nahi diren gaietarako, ikastetxeek ondorengo ataletan adierazten den onarpeneko jardunbidea jarraitu beharko dute.

  5. atala.- Bigarren hiruhilekoa bukatu baino lehenago, ikastetxeek Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzari bidaliko diote onarpeneko eskabidea, honako agiri hauekin batera:

    • Memoria. Bertan azalduko dira: gaiaren izena, justifikazioa, materialak eta dituen baliabide didaktikoak, iraupena, zein ziklotan eta kurtsotan eman nahi den, mintegia, didaktika-departamentua edo, hala egokituz gero, emateaz arduratuko diren irakasleak eta ardura irakasle horiei ematea justifikatzen duen kualifikazioa.

    • Ikasketa-plan osoa: helburuak, eduki-multzoak (kontzeptuari, jardunbideari eta jarrerari dagozkionak) eta ebaluaziorako irizpideak.

  6. atala.- Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak erabakiko ditu: ikasketa-plana etapako helburuetara egokitzen den, eskueran dauden baliabideak eta material didaktikoak onak diren, irakasleen kualifikazioa eta prestasuna eta, hala egokituz gero, gaiak zein irakasleren esku utzi adierazten duen proposamena ere azalduko da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzeari buruzko 25/1996 Dekretuaren 33.2. azpiatalaren arabera. Aurretik, Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak Hezkuntzako Ikuskaritzaren txostena ikusiko du. Hezkuntza Ikuskaritzaren txostenak ikasketa-plana arauzko xedapenei nola egokitzen zaien adieraziko du, gutxienez.

  7. atala.- 1.- Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzaren onarpena indarrean egongo da, eskuratu duen ikastetxerako, onarpena eragin zuten baldintzak aldatzen ez diren bitartean.

  1. Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak egoki iritziz gero modu honetan onartutako ikasketa-planak argitaratuko ahal izango ditu eta, horrela, baliotasun orokorra emango die.

    Taldeak osatzea

  1. atala.- 1.- Ikastetxeek eskainiko duten hautazko gaien multzoaren iraupena ziklo bakoitzeko izango da. 280 ordu gutxienez lehenengo zikloan eta 560 ordu gutxienez bigarrenean. Eskabideetatik abiatuta antolatu ahal izango dira taldeak, gutxienez15 ikasle eskatuz gero. Talde arruntak %50ean gehituz gero ateratzen den emaitza izango da taldeen kopurua, gehienez ere. Zenbakiak goiko zenbaki osorantz borobilduko dira.

  1. Hautazko gaietan talde bakoitzeko egongo den ikasle-kopurua 30ekoa izango da, gehienez ere. Ikastetxeek zehaztuko dute gutxieneko kopurua, 15 baino txikiagoa ere izan daitekeelarik, derrigor eskaini beharreko gaietarako izan ezik.

  1. atala.- 1.- Ikasleek askatasuna izango dute, ikastetxeak dagokien ziklorako edo kurtsorako eskaintzen dituen hautazko gaien artean nahi dutena aukeratzeko.

  1. Gai jakin bat aukeratzen duten ikasleen kopuruak aurrikusita dauden plazak gainditzen baditu, ikastetxeak berak ezarritako lehentasuneko irizpideen arabera egingo da hautaketa. Nolanahi ere, lehentasuneko irizpide horiek jendaurrean jakinarazi beharko dira.

  2. Lehentasuneko irizpideen artean sartu beharko dira, besteak beste, ikasleek tutorearengandik jasotzen duten orientazioarekin zerikusia dutenak. Ikastetxeak izan ditzakeen zerbitzuek edo jardunbideek lagunduko diote tutoreari orientazioa emateko garaian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzeari buruzko 25/1996 Dekretuaren 26. atalarekin bat etorriz.

  3. Orientazio horiek ez dira behartze-indarrekoak baina ikasleek aukera egin behar duten aldioro eman beharko dira, bai aukerakotasunaren tokian dauden gaiei dagokienean eta bai hautatu daitezkeen derrigorrezko arloei dagokienean ere, agindu honetako 1.2. azpiatalaren arabera.

  1. atala.- Urriaren 27ko 288/1992 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Musika-ikasketen Erdiko Mailaren lehenengo edo bigarren zikloa gainditu dutela egiaztatzen duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo edo bigarren zikloko hautazko gaien konbalidazioa eskatu ahal izango dute, hurrenez hurren, irakaskuntza horien truke.

Lehena.- Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzak baimena du agindu honetan xedatutakoa ezartzeko, garatzeko eta interpretatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko uztailaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.