Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

153/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari izango den kontseilukide bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 3573
  • Xedapen-zk.: 153
  • Xedapen-data: 2012/07/24
  • Argitaratze-data: 2012/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du. Atariko Tituluaren II. Kapituluan, interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legegintzako errege-dekretuak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten herri-organoak dira.

Hain zuzen ere, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.1 eta 2. artikuluek honela diote:

  1. Administrazio Kontseiluak honako kide hauek ditu:

    (...)

    1. Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

    2. Kide-kopuru bat, 10 eta 13 artekoa. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita kideak izendatzea ere.

  2. Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) idatzi-zatian aipatu diren bokalak izendatzerakoan, honako irizpideok errespetatuko dituzte:

    1. Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkaritza bokal horietako hiruk eta itsas kapitainak izango dute. Bokaletako bat estatuaren abokatua izango da, eta bestea, Estatuko Portuak erakunde publikokoa.

    2. Autonomia-erkidegoaren ordezkaritza bokal horietako lauk eta lehendakariak izango dute.

    3. Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

    4. Portuaren zerbitzugunea kokatuta dagoen udalerriek Kontseiluaren gainerako kideen 100eko 33ko ordezkaritza izango dute. Zerbitzugunea udalerri batean baino gehiagotan kokatuta egonez gero, ordezkaritza, lehenik, Portuko Agintaritzak administratutako portuari edo portuei izena emandako udalerriari edo udalerriei egokituko zaie; ondoren, gainerako udalerriei, zerbitzugunearen eraginpean duten azalerarekiko proportzioan.

    5. Kontseiluko gainerako kideen ehuneko 66a honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko da: merkataritza-, industria-eta nabigazio-ganberei, enpresa-eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.

      Bokalen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, proposamen hori Estatuko Portuak izeneko erakunde publikoaren lehendakariak egingo du.

      Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenak, lehenengo ataleko c) idatzi-zatian aipatzen denak, lau urteko indarraldia izango du. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo lerrokadan ezarritakoari kalterik egin gabe.

      Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.

Aipatutako arauak betetzeko, Estatuko Portuak erakunde publikoko lehendakariak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari jakinarazi dio Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan Estatuko Administrazio Orokorra ordezkatuko duen kide bat izendatzeko proposamena.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 24an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek izendatutako kidea nor den Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorioak; dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.