Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

190/2006 DEKRETUA, urriaren 3koa, Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 5209
  • Xedapen-zk.: 190
  • Xedapen-data: 2006/10/03
  • Argitaratze-data: 2006/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Telebista-seinaleak hedatzeko orduan teknologia digitala ezarri izanak aukera berriak eskaini dizkio hedabide horri, eta hori dela eta, azken urteotan sakon berrikusi behar izan da 1995. urteko abenduan Lurreko uhinen bidezko tokiko telebistak lehen aldiz arautu zituen lege-erregimena.

Hedapen-zerbitzu hau arautzen duten oinarrizko betekizun, irizpide eta baldintzen esparru orokorra batez ere abenduaren 22ko 41/1995 Legean dago jasota, hau da, Lurreko Uhinen bidezko Tokiko Telebistari buruzko Legean, eta eutsi egin zaio horri, nahiz eta aldaketa sakonak egin diren, batez ere digitalizazioak eragindako aldaketak jaso ahal izateko.

Hori guztia hala izanik ere, Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua zerbitzu publikotzat jotzen da orain ere, eta, beraz, administrazioaren emakida edo baimena behar izango da zerbitzua eskaintzeko.

Kontuan izan behar da Euskal Autonomia Erkidegoak gizarte-hedabideen arloko eskumenak bereak dituela, hain zuzen ere Euskadiren Autonomia Estatutuaren 19. artikuluan jasota dagoen moduan, eta, ondorioz, gure autonomia erkidegoko Administrazio Orokorra da kasuan kasuko titulu juridikoa emateko eskumena duena, betiere erkidegoaren eremua gainditzen ez duten Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaz ari garela.

Dekretu honi dagokionez, gorago aipatutako Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua eskaintzeko titulu juridikoa emateko erregimen juridikoa zehazteaz gainera, beste aurreikuspen osagarri batzuk ere jaso ditu, mintzagai dugun zerbitzu publikoa eskaintzearen ingurukoak. Horien artean azpimarratzekoak dira, duten garrantziagatik, tokiko komunikazioa zerbitzutzat jotzea eta zehaztu den hizkuntza-erregimena; horren bidez, euskarazko eskaintza bermatu nahi da, Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-hizkuntza izan dadin eta, horrela, normalizazioaren alde egiteko modua eduki; aipatutakooz gainera, edukiei buruzko beste aurreikuspen batzuk ere jaso dira.

Abiapuntu horiek izanda, ondorengoa lortu nahi da dekretu honen bidez: eskaintzaren kalitatearen alde egitea, hedabideen eskaintza zabala izateko herritarrek duten eskubidea are gehiago hedatuz, eta horrela iritzi publiko autonomo eta heldua prestatzearen mesedetan aritzea; gizarte eta lurraldearen ikuspegitik hartzaileengandik gertu egongo den zerbitzua bermatzea; aniztasunari ateak itxiko dizkioten prozesuak saihestea, are gehiago kontuan izanda sektore honetan espektro irrati-elektrikoak berak berez muga batzuk ezartzen dituela eta, beraz, egon litekeen eskaintza osoak ez duela aukerarik izango; horrekin guztiarekin batera, eskaintza elebiduna sustatu nahi da, euskarak ere aukera izan dezan eta gorago hizpide izandako printzipioak hizkuntza horretan ere bermatzeko.

Testuinguru honetan dihardugula, aipatu beharrekoa da Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista arautzean ezin dugula alde batera utzi estatuko eta autonomia erkidegoen mailako telebistetan zer nolako aldaketak sortuko diren teknologia digitala ezartzearen ondorioz. Arlo horretan gorakada handia izango da, batez ere estatu mailako telebistetan, eta horrek beharbada are eta desoreka handiagoa sortuko du telebista-eskaintza orokorraren eta herritarrengandik gertuago dagoenaren artean, eta baita gaztelaniazko eta euskarazko eskaintzaren artean ere. Hori dela eta, kontuan izanda tokiko telebistek beren zerbitzu-eremutik hurbil egon behar dutela, ulertzekoa da tokiko hedabideoi orekari eusten laguntzeko eginkizuna ematea.

Euskarazko telebista-eskaintza egon dadila sustatu nahi da, hala nahi duten herritarrek tokiko telebistaren programazioa euskaraz ikusteko aukera izan dezaten, eta eremu horretan euskaraz aritzeko modua edukitzeko. Helburu horrekin euskarak gizartean lekua izatea lortu nahi da, indarrean dagoen legerian ere jasotzen denez, hala nahi duenak euskaraz bizitzeko modua edukitzeko; eta xedea pausoz pauso eta modu malguan lortu nahi da, hau da, erakunde publikoek konpromisorik handiena izan beharko dute. Horrekin batera, progresibitatearen irizpidea bete beharko da, eta baita eremu bakoitzeko egoera soziolinguistikoa kontuan hartzea eskatzen duena ere. Beraz, gutxieneko orokor batzuk ezarri ostean, egoera soziolinguistikoaren batez bestekoaren araberako kuota-erregimena jarri da, herritar guztiek bermaturik izan dezaten tokiko hedabideen eskaintza beren hizkuntzan jaso ahal izateko eskubidea, eta osorik euskaraz diren programak egotea errazteko. Era berean, tokiko agenteen arteko gertutasunezko komunikazioa sustatzen da, eta hori guztia proiektuen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa bermaturik.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuko 14.1 artikuluko g) hizkian xedatutakoaren arabera, Kultura Sailari honako jardun-arlo hauek dagozkio: "gizarte-komunikabideak; irrati kontzesioak eta frekuentzien esleipena".

Ondorioz, Kultura sailburuak proposaturik eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoaz bat, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko urriaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion eskumenen barruan, Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua emateko gaitzen duen titulu juridikoa eskuratzeari eta zerbitzu hau eskaintzeari buruzko araubide juridikoa finkatzea da dekretu honen xedea.

  2. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua telebista-programa bat hedatzeko erabiliko den zerbitzu publikoa izango da, eta horretarako, multiplex digital bateko kanal digital bat erabiliko da.

  3. ¿ Lurreko Uhinen bidezko Tokiko Telebistari buruzko abenduaren 22ko 41/1995 Legeak aipatzen dituen telebistei aplikatuko zaie dekretu hau, baldin eta plangintzan dagokien eremuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen mugak gainditzen ez baditu.

  1. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua eskaini eta dekretu hau bete beharko duten pertsonek herritarrengandik gertu dagoen programazioa eskaini beharko dute, dena delako herri edo eskualdeko herritarrek informazioaren, komunikazioaren, kulturaren, entretenimenduaren eta parte-hartzearen arloetan dituzten premiei erantzun ahal izateko.

  2. ¿ Dekretu honen baitako telebista-zerbitzua eskaintzen dutenek Lurreko Uhinen bidezko Tokiko Telebistari buruzko abenduaren 22ko 41/1995 Legearen 6. artikuluan ezarritako printzipioen arabera jardungo dute.

  3. ¿ Gainera, ondorengo printzipioak islatu beharko dituzte beren programazio-edukietan:

    1. Informazio-aniztasuna, era guztietako iritziek eta taldeek komunikabide horretan esku hartuko dutela bermatuz. Kasuan kasuko eremuan garrantzi berezia duten berrien inguruan aparteko arretaz aplikatuko da printzipio hau.

    2. Programazio-edukien eta era guztietako publizitate-edukien arteko bereizketa argia, azken hauek legez ezarritako muga kuantitatibo eta kualitatiboen arabera moldatuz.

    3. Oro har euskal kultura, eta bereziki euskara, sustatzea eta baita zerbitzugintza-areei dagozkien kultura- eta hizkuntza-berezitasunak ere, herriaren hizkuntza eta kulturaren normalkuntzaren alde eginez.

    4. Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 26. artikuluko 3. atalean ezarritakoari jarraiki, berdintasunaren aldeko balioak sustatzea eta, bereziki, emakumeen eta gizonen artekoa.

    5. Haurrentzako eta nerabeentzako saioetan, Haur eta Nerabeen Arreta eta Babesari buruzko otsailaren 18ko 3/2005 Legean jasotako printzipioak babestea.

    6. Gizalegezko eta lankidetzazko balioez gain, herritarren eskubide eta betebeharrekiko erantzukizuna helaraztea.

    7. Zentzumen-urrituei, edozein motatako indarkeriaren biktimei edo, edozein egoera edo baldintzarengatik, Erakunde Publikoen arreta berezia merezi duten kolektiboei zuzendutako berariazko edukiak lantzea.

    8. Landaredia, fauna, natura-baliabideak eta ingurumena babestu eta defendatzea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko edukizko ikus-entzunezkoen industria suspertzea.

  1. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista bakoitzaren estalduraren lurralde-eremua Tokiko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionalean kasuan kasuko multiplex digitalari ezarritakoa izango da.

  2. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-kanal bakoitzaren zerbitzu-eremua estaldura-eremuko herrien udal-barrutiak osatuko du, eta kontzesioaren barrutia izango da hori.

  3. ¿ Jatorrizko plangintzako estaldura-eremuan zehaztu gabe egonik ere, zerbitzu-eremuaren mugakide diren udalerrietara zerbitzu-eremua zabaltzeko eskabidea egin ahal izango da. Antzekotasun eta gizarte-lotura handiena dituen zerbitzu-eremurako egingo da eskabidea.

  4. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren bitartez egingo da goiko atalean adierazitako eskaera. Delako horrek, aztertu ondoren, espektro irrati-elektrikoaren kudeaketaz arduratutako organo eskudunak ezarritako prozeduraren arabera izapidetuko du.

  5. ¿ Biztanle kopuru txikiko eremuetan, Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren difusiorako sare erako frekuentzien estazio errepikagailu bakarra jartzeko eskatu ahal izango dute tokiko korporazioek. Eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari igorriko zaio, eta horrek Estatuko Administrazio Orokorraren aurrean aurreikusitakoaren arabera izapidetuko du.

  1. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua eskaintzeko kontzesioa lortu ahal izango dute dagokion plan teknikoaren plangintzan barne hartutako mugapean kokatutako udalek. Lurreko uhinen bidezko tokiko telebistako zerbitzua kudeatzeko kontzesioa lortzen duten udalek Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean aurreikusitako zuzeneko kudeaketa ereduren bati jarraitu beharko diote kudeatzeko orduan.

  2. ¿ Udalbatzak erabaki beharko du zerbitzua kudeatzeko kontzesioa eskatzea, eta Tokiko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala onartu ondoren, horretarako ezarritako epeen barruan eskatuko du.

  3. ¿ Barruti berean telebista-kanal digitaleko baten zuzeneko kudeaketarako eskabide bat baino gehiago dagoenean, salbuespen gisa, udalek zuzenean kudeatzeko bigarren kanal digital bat gorde ahal izango da.

  4. ¿ Eusko Jaurlaritzak erabakiko du udalek zuzenean kudeatuko duten bigarren telebista-kanal digital hori gordetzea, udal eskatzaileei entzun ondoren eta udal horrek baldintzak betetzen dituzten udal-telebistako bi proiektu baldin badauzka.

  5. ¿ Udalek zuzenean kudeatzeko moduko bigarren telebista-kanal digital bat izateko aukera onartzen ez denean eta hirugarren paragrafoan aurreikusitakoa gertatzen denean, kudeatzeko modua eta zuzeneko kudeaketaren kontrola barrutiko udal eskatzaileen artean erabakiko da, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean aurreikusitako administrazioen arteko edozein lankidetza-jardueraren bidez ekin ahal izango zaio. Kudeaketa-formularen inguruko hitzarmenak eta, hala badagokio, lankidetza-hitzarmenak, orobat, udalbatza interesdunek ere onetsi beharko dituzte.

  6. ¿ Zerbitzuaren kudeaketan esku hartzen duen edo duten udalbatza edo udalbatzak era horretan burutzen diren ekintzen kontrolaz arduratuko da edo dira. Halaber, dekretu honetan xedatutako programazio-printzipioak eta zerbitzu-emailearen gainerako betebeharrak betearazteaz arduratuko dira.

  7. ¿ Aurreko paragrafoan adierazitako ahalmenak hala izanik ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo Estatuko Administrazio Orokorreko organoei beren jarduera-eremuan dagozkienak bere horretan gordeko dira.

  8. ¿ Hasiera batean Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa eskatzea erabaki ez duten udalbatzek beren barrutian dagoen zuzeneko kudeaketako Lurreko uhinen bidezko tokiko telebistan esku hartzeko eskakizuna egin ahal izango dute, baina, horretarako, udalbatzaren adostasuna beharrezkoa izango da. Taldean nola sartu eta horretarako baldintzak telebista-kanal digital horren kudeaketan parte hartzen duten gainerako udalekin adostu beharko dituzte, eta aldez aurretik Eusko Jaurlaritzak baimendu egin beharko du dekretu bidez.

  1. ¿ Udalek zuzenean kudeatzeko gordetzen ez den Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua kontzesio horretarako ezarritako ahalmen- eta kaudimen-baldintzak betetzen dituzten pertsona pribatu fisiko edo juridikoei esleitutako kontzesio bidez kudeatuko da.

  2. ¿ Pertsona fisikoak direnean, honelako telebista-zerbitzuen zeharkako kudeaketa barne hartu beharko du baltzuaren helburuak. Elkarteen kasuan, akzioak izendunak izango dira eta Europar Batasuneko herrialde kideren batekoak ez diren pertsonen kapital-partaidetzak ezin izango du, zuzenean edo zeharka, baltzuaren kapital osoaren 100eko 25 gainditu.

  3. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren kontzesioa lortu nahi duten pertsona juridiko guztiek dagozkien erregistro ofizialetan behar bezala inskribatuta egon beharko dute, eta inskripzio horretan, beren eraketa, zuzendaritza-karguak eta jaso beharreko gainerako ekintza guztiak egongo dira. Gainera, nahitaezkoa baldin bada, erakundearen kontuak kasuan kasuko erregistro publikoan aurkeztuak izan beharko dituzte.

  4. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren esleipendun partikular guztiek telebista-zerbitzu publikoen kontzesioa duten titularren partaidetza-mugak bete beharko dituzte, Telebista Pribatuari buruzko maiatzaren 3ko 10/1988 Legearen 19. artikuluan ezarritako baldintzetan.

  1. ¿ Lurreko Uhinen bidezko Tokiko Telebistaren abenduaren 22ko 41/1995 Legearen 13.2 artikuluari jarraiki, barruti bereko udal batek ere ez badu zerbitzua zuzenean kudeatzea aukeratu, gizarte-ekimeneko entitate edo erakundeek izango dute zeharkako kudeaketaren kontzesioa lortzeko lehentasuna, betiere ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

    1. Irabazi-asmorik ez izatea.

    2. Tokiko telebistaren zerbitzugintza arloarekin zuzeneko lotura izatea.

    3. Barrutirako aurreikusitako udalei udalerriaren inguruko edukiak dohainik hedatzeko aukera eskaintzeko konpromisoa. Eduki horiek ikus-entzule gehien egoten diren orduetan emango dira, eta gutxienez egunean ordubete iraungo dute.

  2. ¿ Multiplex digitala osatzen duten lau telebista-kanal digitaletatik batek baino ez du lehentasun hori izango. Gainera, prozeduraren deialdian berariaz jaso beharko da tokiko telebistako kanal baten esleipendunak izateko erakunde horiek duten lehentasuna.

  3. ¿ Irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako lehentasunezko kudeaketa eskuratzeko lehiaketan proiektu batek baino gehiagok esku hartzen duenean, aurkeztutako eskaintzak ireki baino lehen, telebista-kanala denek elkarrekin kudeatzeko aurretiazko akordio bat bultzatuko du Kontratazio Mahaiak. Ados egonez gero, bost egun gehiago emango zaie eskaintza bateratua egiteko, enpresaburuen aldi baterako elkartearen bidea baliaturik. Akordiorik ezean, esleitzeko prozedurarekin jarraituko da.

  4. ¿ Kontzesioa esleitzeko prozedura ere zeharkako kudeaketa bidezko zerbitzua eskaintzeko lehiaketaren barruan gauzatuko da, eta administrazio-klausula partikularren pleguan honelako proiektuetarako berariaz aurreikusitako bideragarritasun-baldintzak aplikatuko zaizkio. Esleipendun izatekotan, enpresaburuen aldi baterako elkartea eratzeko konpromisoa hartuta lehiaketan esku hartzen duten erakunde guztien bideragarritasun-baldintzak bateratu egingo dira. Horretarako, gainera, prozedurari aplika dakiokeen araubide orokorraren arabera, asmo hori adierazi egin beharko dute.

  1. ¿ Esleitutako kontzesio bakoitza multiplex digital barruko telebista-kanal bakar batentzat izango da, eta kanal digital horrek telebista-programa bat barne hartzeko moduko gaitasuna izango du. Telebista-zerbitzuak eskaintzeko behar diren multiplex digitalaren baliabideekin ez du zerikusirik izango kontzesio honek. Hori hala izanik, hasierako kontzesioak esleitu ostean, eta etorkizuneko teknologia-garapenaren arabera, multiplex digital berean beste telebista-kanal digital batzuk sartu ahal izango dira.

  2. ¿ Multiplex digital berean ezarritako Lurreko uhinen bidezko telebista-zerbitzuen emaile guztiek digitalean transmititzeko ahalmen bera izango dute, bai telebista-programa bakoitza transmititzeko, bai indarrean dagoen legeriaren arabera bide horren bitartez eskain daitezkeen gainerako zerbitzu osagarriak emateko ere. Telebista transmititzeko ez diren zerbitzu osagarri hauetara zuzendutako multiplex digitalaren ahalmenak ezin izango du multiplex digitalaren transmisio-ahalmenaren ehuneko 20 gainditu.

  3. ¿ Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez eta gizarte-komunikabideen eta telekomunikazioen gaineko eskumenak dituzten sailen titularren proposamenez onartuko da tokiko multiplex digitaletan telebista-programa kopurua gehitzea. Honako baldintza hauen arabera hartu ahal izango da erabaki hori:

    1. Dagokion multiplex digitalean ezarritako kontzesioak ematen direnetik lau urte igaro baino lehen ezingo dira onartu, eta, betiere, etorkizuneko teknologia-garapenaren arabera.

    2. Dagoeneko jardunean direnek, nolanahi ere, zerbitzugintza bermatu beharko dute, irudiaren, soinuaren eta unean-unean eskainitako gainerako zerbitzuen kalitate-estandarren arabera.

    3. Gaiak eragiten dien multiplex digitaletan diharduten zerbitzu-emaileei galdetu beharko zaie aldez aurretik.

    4. Teknologia-garapenak espektro irrati-elektrikoan libre utzitako baliabideak erabiltzeko aukera baloratu beharko da, diharduten zerbitzu-emaileek bereizmen handiko telebista digitala ezar dezaten, edo telebista-zerbitzuan zuzenean lotutako bestelako aurrerabide teknologikoak gehi ditzaten.

    5. Dekretu hau aplikatzean dagoen euskarazko eskaintza areagotzea badagoela uste bada, aukera hori aztertu egin beharko da.

  4. ¿ Telebista-kanal digitalaren kopuruak gora egiteak multiplex digitaletan zerbitzu-emaile berriak agertzea eragiten badu, horrek ez du eragingo lehenagotik eskaintzen ari diren zerbitzu-emaileentzat kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik. Lurreko uhinen bidezko telebista-zerbitzua emateko behar diren garraio- eta difusio-sareak ezartzetik eratorritako kostu gehigarriak ordaindu beharko dituzte zerbitzu-emaile berriek, eskuratutako titulu juridikoak gaitutako zerbitzuari dagozkionak. Multiplex digital batean zerbitzu osagarriak kudeatzeko berezko entitate bat egongo balitz, entitate horrek behar beste neurri bideratuko lituzke, zerbitzu-emaile berria ordura arte ezarritako baldintza beretan sar dadin.

  5. ¿ Dekretu honetan ezarritakoari jarraiki esleituko dira multiplex digitalean ezarriko diren telebista-programa berriak. Artikulu honetako 3. atalean adierazitako dekretuan zehaztu den gehienezko epean egingo da dagokion lehiaketa, egitea erabakiz gero, eta hura indarrean sartzen denetik, ezin izango da sei hilabetetik gorakoa izan epe hori.

  1. ¿ Multiplex digital bereko Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emaileek, ustiatzeko duten eskubide esklusiboaren kaltetan izan gabe, elkarren artean, multiplex digitalari dagokion guztiaren kudeaketa onena eta horretarako arauak adostu beharko dituzte. Horren inguruan, zerbitzu-emaileen artean sortu eta zerbitzua eskaintzea oztopa dezaketen gatazkak ebazteko egoki irizten dituzten neurriak hartuko dituzte zerbitzu-emaileek.

  2. ¿ Horretarako, multiplex digitaleko gainerako zerbitzu osagarriak kudeatzea helburu bakarra izango duen subjektu berezia osatu ahal izango dute multiplex digital bateko zerbitzu-emaile guztiek. Kudeatzeko ahalmen horrek honako hauek hartuko ditu barne: zerbitzu gehigarrien, azpiegituren eta seinaleak igortzeko ezinbestekoak diren elementu teknologikoen kudeaketa, eta telebista-zerbitzuari eta antzeko beste batzuei atxikitako elkarreraginaren kudeaketa. Helburu bakar bera duen subjektua erabili ahal izango dute, beste multiplex digitalen bateko zerbitzu-emaileak daudenean.

  3. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua martxan jarri baino lehen, administrazio esleitzaileari jakinarazi beharko zaio kanal anitzeko telebista-zerbitzua zein zerbitzu osagarriak nola kudeatuko diren, dekretu honen 19. artikuluan jasotako 1. ataleko b) hizkian ezarritakoa betez.

  4. ¿ Zerbitzu-emaileek multiplex digitala kudeatzeko entitate berri bat eratzen dutenean, honako hauek igorriko dizkiote administrazio esleitzaileari: erakundea arautuko duten estatutuen kopia, gobernu-organoak osatzen dituztenen izenak, eta Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorraren arabera, izan behar dituzten baimen-ebazpenen kopia.

  5. ¿ Subjektu hori arautzen duten estatutuek zerbitzu-emaileei dagozkien organoetako kide guztiek erabakitzeko gaitasun bera dutela bermatu beharko dute uneoro.

  6. ¿ Aurreko paragrafoetan adierazitako punturen bat edo multiplex digitalaren kudeaketaren gardentasuna bermatzeko nahiz zerbitzu-emaile bat edo batzuk kanpo utzi dituen jardueraren bat antzemateko ezar daitezkeen beste batzuk bete ezean, zerbitzu-emaileei jakinaraziko die administrazio esleitzaileak.

  7. ¿ Horretarako emandako epean jakinarazitako arazoak ebatziko ez balira, kontzesioaren oinarrizko baldintzak ez direla bete ulertuko da, eta ondorioz, kontzesioa galdu; beraz, sor daitezkeen zigorrei aurre egin beharko zaie. Horretarako, arazoari dagokion konponbide motaren araberako epea ezarriko da, eta hori ez da inoiz hamabost egunetik beherakoa izango.

  1. ¿ Indarrean dagoen araudian ezarritako muga orokorrei jarraiki, Lurreko uhinen bidezko tokiko telebistek ezin izango dute katean edo telebista-kate baten bidez emititu edo horietako batean parte hartu.

  2. ¿ Tartean sartutako lurraldeen arteko hurbiltasunaren arabera eta gizarte- eta kultura-nortasunezko ezaugarri bertsuetan oinarrituta, mugaz gaindiko kate-emisioak onartu ahal izango ditu Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak. Horretarako, dena dela, identitate kulturaltzat hartuko da jatorriz euskaraz edo gehienbat hizkuntza honetan egindako programazio-edukia, eta gainera, eragindako udalek oniritzia eman beharko dute eta zerbitzu-kudeatzaileek eskabidea egin.

  3. ¿ Horrelako kate-emisioak onartzen direnean, baimen horrekin astean zenbat ordu gehiago baimentzen diren adierazi beharko da. Gainera, kate horien programazio-ezaugarri orokorrak eta kate-emisio horiek zein ordutegitan baimentzen diren edo ez diren baimentzen arautu ahal izango du.

  4. ¿ Euskal kulturaren esparruko tokiko telebista bik edo gehiagok elkarlanean eta esklusiboki ekoitz ditzaketen eta, gainera, beraiek zuzenean edo eurentzako hirugarren batek gauza ditzakeen jatorrizko produkzioen emisioa hartuko da sindikazio bidezko emisiotzat. Dena dela, ezaugarri hori programa horien produkzioari buruzko aipamenetan azaldu beharko da.

  5. ¿ Sindikazio bidezko programazio hori horrelakoa dela ulertu ahal izateko, programek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: ezin izango dira aldi berean emititu, ezta tokiko telebista-zerbitzuaren emaile bakoitzak edo, horiek enpresa ekoizleekin, sinatutako hitzarmen-esparru batean, ezta operadore horiek programen gainean bakarrik erabakitzeko gaitasunik izan gabe gauzatu ere. Gainera, programa horietan dagokion produkziotik eratorritako eskubideen baliokide izango diren giza baliabide eta baliabide material edo finantzarioen ekarpena egon beharko da.

  6. ¿ Oro har, tokiko telebista-zerbitzuaren emaileek hilabeterako egindako programazioaren % 40az baliatu ahal izango da sindikazio bidezko programazio hori. Ehuneko hori % 60 arte zabaltzeko modua izango da dekretu honetako 6. artikuluan zehazten diren udalen zuzeneko kudeaketa edo irabazi-asmorik gabeko kudeaketa duten tokiko telebista-zerbitzuaren emaileen kasuan, eta baita dekretu honetan ezarritako gutxienekoak gainditu eta programazio gehiena euskaraz ematen duten partikularren kudeaketa bidezkoetan ere.

  7. ¿ Sindikazio bidezko programazioa egiaztatzeko dokumentazioa edo euskarri fisikoak eskatu ahal izango dizkie telebista-zerbitzuaren emaileei Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak.

  8. ¿ Barruti bereko bi operadorek ezin izango dituzte salbuespen gisa egiaztatutako kate edo sindikazio bidezko emisioak eskaini aldi berean.

  1. ¿ Dekretu honen gai den Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua eskaini baino lehen, dagokion administrazio-kontzesioa eskuratu beharko da, eta hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunak emango du.

  2. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emakida eskuratzeak kasuan kasuko lurralde edo barrutian zerbitzua emateko beharrezkoa den espektro irrati-elektrikoa eskuratzea ere ekarriko du, formalki onartutako plangintza teknikoaren arabera. Kasuan kasuko eremuan Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua emateko multiplex digital bera aprobetxatzea onartzen dutenek erabili ahal izango dute jabari publiko irrati-elektrikoa.

  3. ¿ Kontzesio honek, gainera, transmisio digitaleko multiplex digitalean soberan dagoen edukiera ustiatzeko eskubidea emango du, bertan telebista-difusioaz bestelako zerbitzu gehigarriak eskaintzeko aukera egon dadin.

  4. ¿ Artikulu honen gai den Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua eskaintzeko kontzesioa lortzeak ez du titularra jarduera garatzeko eska dakizkiokeen behar beste emakida eta baimen eskuratzetik libratzen, ez telebista-jarduerari ezta multiplex digital horren bidez zuzenean edo zeharka eskain daitezkeen gainerako zerbitzuei dagozkienetatik ere, eta bereziki Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorrean eskatutakoak.

  1. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte horretarako gaitzen duen titulu juridikoa lortzen duten pertsona fisiko edo juridiko publiko edo pribatuek. Titulu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emango du, dekretu honetan eta gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoaren arabera.

  2. ¿ Indarrean dagoen legerian ezarritakoari jarraiki, gaitzen duen titulua eskuratzerakoan, lehentasuna izango dute barruti bakoitzean barne hartutako udalek, beste edozein partikularren aurretik. Horretarako, prozesu ezberdinetan esleituko dira telebista-zerbitzuaren zuzeneko kudeaketako emakidak eta zeharkako kudeaketakoak.

  3. ¿ Gai honen inguruan baldintza-orrietan aurreikusitakoaren arabera ezarritako baldintzak eta eginbeharrak bete beharko dira gaitzen duen titulu juridikoa eskuratu ahal izateko. Hori guztia hala izanik ere, tokiko telebista-zerbitzuaren zuzeneko kudeaketarako eskabideen kasuan, ez dira ezartzekoak izango baldintza-orrietan lehiaketaren inguruan jasotako aurreikuspenak, ez eta beste batzuk ere, baldin eta erakunde eskatzaileak dituen ezaugarriengatik ez badira kontuan hartu behar.

  4. ¿ Telebista-zerbitzuaren kontzesioaren titularren ardura izango da Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzu hau emateko legez ezarritako betebeharrak eta kontzesioa eskuratzeko prozeduran Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin kontratu bidez hitzartutakoak betearaztea.

  5. ¿ Zerbitzu-emaileek, halaber, Lurreko uhinen bidezko telebista-zerbitzua emateko kontzesioaren ondorioz, multiplex digitalaren bidez eskaintzen dituzten gainerako zerbitzuak eskaintzeari dagozkion betebeharrak betearazteko erantzukizuna hartuko dute administrazio esleitzailearen aurrean, zerbitzu osagarri horiek eskaintzeko formula edozein dela ere, eta Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeak gai honen inguruan dituen gaitasunak kontuan izanda.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Lurreko uhinen bidezko telebista-zerbitzuen zeharkako kudeaketa-erregimeneko kontzesioak esleitzeko lehiaketak egitean, kasuan kasuko plan teknikoen bidez gaitutako espektro irrati-elektrikoan dauden aukerak izango ditu kontuan.

  2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoan esleitu gabe edo iraungi ondoren prozeduraren amaiera-egunean luzatu gabe dauden barruti guztietako telebista-kanal digital guztien kontzesioak esleitzeko egingo dira lehiaketak, baina betiere zuzeneko kudeaketarako gorde ez badira.

  3. ¿ Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuak esleitzeko lehiaketa publikoak arautuko dituzten administrazio-klausula partikularren pleguak eta baldintza teknikoen pleguak onartuko ditu, eta ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

  4. ¿ Kultura sailburuaren agindu bidez, kontzesioaren prozesua arautzen duten pleguak onartu ondorengo hilabeteko epean deituko da kontzesioak esleitzeko lehiaketa. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta hori eginda, dagokion lehiaketan esku hartzeko epea ireki eta aipatutako zerbitzuaren kontzesioak esleitzeko iragarkien inguruko gainerako aipamenak ezarriko dira.

  1. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzu bat kudeatzeko dagokion lehiaketan parte hartzeko betebeharrak betetzen dituzten interesatuek lehiaketaren oinarrietan ezarritako epean aurkeztu beharko dute beren eskaintza, eta epe horrek ez du iraungo 60 egun natural baino gutxiago eta 90 baino gehiago.

  2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 10. artikuluaren arabera osatutako Kontratazio Mahaiaren Lehendakaritzari zuzenduko zaizkio eskaintzak, eta administrazio-klausula partikularren pleguetan eskatutako dokumentazioa erantsi.

  3. ¿ Pertsona interesatuak eskuratu nahi duen Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista bakoitzerako eskaintza bat egingo du. Horretarako, kontzesio bat baino gehiago lortu nahi denean, lehiaketan esku hartzeko bete beharreko baldintzen eta gaitasun juridikoaren egiaztagiriak behin bakarrik aurkeztea nahikoa izango da, baina eskaintza guztietan eskubide honetaz baliatu dela adierazi eta dokumentazioa zeinetan erantsi duen adierazi beharko du.

  4. ¿ Eskatutako emakida bakoitzaren inguruko dokumentazioa barrutiari berari dagokiona izango da, eta argi eta garbi azaldu beharko da zein barrutiri dagokion.

  5. ¿ Ez da barruti eta pertsona bakoitzeko eskaintza bat baino gehiago onartuko. Barruti bererako eskaintza bat baino gehiago aurkezten dutenak barruti horretarako lehiaketatik kanpo geratuko dira, besterik gabe.

  6. ¿ Lizitatzaileek aurkeztu beharreko gainerako agiriak eta eskaintza egiteko modua eta edukia administrazio-klausula partikularren pleguetan zehaztuko dira.

  7. ¿ Aurkeztu gabeko edo gaizki aurkeztutako dokumentazioa berrezartzeko eskatu ahal izango du Kontratazio Mahaiak, eta baita araudi orokorrean ezartzen diren mugen arabera dagozkion azalpenak argitzeko ere.

  1. ¿ Prozedura arautzen duten esleipen-irizpideen arabera ebatziko da lehiaketa.

  2. ¿ Bideragarritasun ekonomiko eta teknikoa izateaz gainera, besteak beste, honako hauek hobetsiko dituzte ezartzen diren esleipen-irizpideek:

    1. Dekretu honetan euskarazko programaziorako aurreikusitako gutxienekoak gainditzeko konpromisoa, eta bereziki, euskara hutsean egindakoak. Zentzu honetan, euskarazko albistegiak hala nola haur eta nerabeentzako programazioa eskaintzeko konpromisoa hobetsiko da.

    2. Aurreikusitako programazio-planean legeak eskatzen dituen gutxienekoak baino jatorrizko programa gehiago ezartzeko konpromisoa hobetsiko da, eta, bereziki, albistegi propioak eta tokian tokiko arazo eta gaiei buruzko programazioa.

    3. Kulturaren, hezkuntzaren eta arreta berezia merezi duten sektore edo taldeetakoei zuzendutako zerbitzu eta laguntzaren arloko programazio-proposamenak.

    4. Edukien eskaintzan teknologia berriak ezartzea eta herritarrei programazioaren edukietan esku hartzeko aukera ematea; kasu horietan, kontuan hartuko da herritarrek edozein programatan ahoz edo idatziz parte hartzeko aukera edukitzea (galdera-erantzunen bidez, SMS bidez, lehiaketa edo interaktibitateko beste edozein bide baliaturik), euskaraz ere egin ahal izatea.

    5. Autokontrolerako sistemak erabiltzea, telebista-jarduerako programetan eta publizitatean zerbitzua eskaintzeko printzipioak betetze aldera, eta bereziki, pertsonen eta taldeen berdintasunaren eta duintasunaren esparruetan zein Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 26. artikuluan definitutakoetan.

    6. Soinu-banda emititzen ez den hizkuntza koofizialean azpitituluak ezartzeko eta programazioaren eskaintza bakoitza eskuragarri dagoen bakoitzean erabiltzeko konpromisoa.

    7. Interes orokorreko edukiak eskaintzeko, dekretu honetako 2. artikuluan aipatutako balioen aldeko zerbitzuak eskaintzen dituzten gizarte eta kultur arloko erakundeekin akordioak ezartzeko konpromiso irmoa.

    8. Biztanleriaren dentsitate handiena duten barrutietan, informazioa emateko programazioaren zati bat gordetzea, gertu dauden herri edo eskualdeen berri emateko, nahiz eta herriok plangintzan sartu gabe egon, eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoarekin mugakide diren eskualdeen kasuan.

    9. Programa batzuetan "zeinu-mintzaira" txertatzea.

    10. Esleipendunaren konpromisoa, baldintza-orrietan adierazitako betebeharrak betez eta aurrerago joanda, barrutia osatzen duten udalerrietako hiriguneetara azkar eta aldi berean estaldura hedatzeko.

    11. Esleipendunaren konpromisoa, zabaltze azkarrena proposatzen duen multiplex digital bereko zerbitzu-emailearen barrutira estaldura-aurreikuspenak egokitzeko.

    12. Aurrez dauden azpiegiturak erabiltzeko konpromisoa, begi-inpaktua eta natur inguruneko esku-hartzea ekidite aldera.

  3. ¿ Oro har, irabazi-asmorik gabeko erakundeen alde egingo dute esleitzeko ezartzen diren irizpideek, gizarte ekimeneko eta udalerriarekiko konpromisoko irabazi-asmorik gabeko erakundeen inguruan dekretu honen 6. artikuluan ezarritako lehentasunezko erregimenaren kaltetan izan gabe eta arrazionaltasun- eta proportzionaltasun-printzipioak betez.

  4. ¿ Lehiaketa arautzen duten administrazio-klausula partikularren pleguetan, eskaintzak balioesteko esleipen-irizpideak eta dagokien ponderazioa zehaztuko dira, eta baita aplikatzerakoan eskaintzaileari eska dakiokeen gutxieneko puntuazioa ezarri ere.

  5. ¿ Esleitu beharreko kontzesio-eskaintza baino eskabide gehiago badago, zerbitzu-eremu guztien artean ahalik eta zerbitzu-emaile gehien egon dadin, neurri egokiak ere ezarriko dira pleguetan, eta lizitatzaileek esleituak izateko lehentasunen hurrenkera adierazi beharko dute.

  6. ¿ Planifikatutako zerbitzu-eremu batzuetarako libre dauden telebista-kanal digitalak betetzen ez badituzte eskariek, barruti guztietan multiplex digital guztiak betetzen direla ziurtatzeko neurriak ere aurreikusiko dira. Horretarako, eskaintza bideragarri bakarra edo eskaintzarik izan ez duen eskari txikiko eremuetan zerbitzua emateko konpromisoa erakusten duten eskabideak hobetsiko dira, eskari altueneko eremuetako kontzesioren bat eskuratzeko asmoa dutenen artetik, horretarako lehentasuna izan dezaten.

  1. ¿ Kontratazio Mahaiari egokituko zaio ezarritako irizpideen arabera eskaintzak baloratzea eta dagokion esleipen-proposamena egitea.

  2. ¿ Kontratazio Mahaiak jasotako proposamenak aztertu eta, eskainitako barruti bakoitzerako, esleipen-proposamen bat egingo du. Proposamenak ordezko eskaintza bat barne hartuko du barruti bakoitzerako, hasierako proposamenak esleitu izan zaion kontzesioaren kontratua edozein arrazoizengatik egiten ez duen kasuetarako. Esleipendunak kontratua sinatu ostean, kontzesioa ustiatzeko eskubidea galtzen badu, ez da ordezko horrengana joko, eta hutsik geratu den kontzesioa esleitzeko dekretu honetan aurreikusitakoaren araberako lehiaketa deitu beharko da.

  3. ¿ Egoki irizten badio, Kontratazio Mahaiak edozein telebista-kanal digitalen esleipena hutsik lagatzeko proposatu ahal izango du, edo baita multiplex digitalen bat ere, baldin eta lehiaketaren esleipen-irizpideei jarraiki, jasotako proposamenek eskaini beharreko zerbitzuaren beharrak betetzea bermatzen ez dutela ulertzen denean. Proposamen batek eskaini beharreko zerbitzuaren beharrak ez dituela betetzen ulertuko da administrazio-klausula partikularretan ezarritako gutxieneko puntuaziora heltzen ez denean.

  4. ¿ Multiplex digital bateko telebista-kanal digital guztiak esleitu gabe geratzen direnean, hutsik geratu izanaren ebazpenaren ondorengo urtebeteko epean dagokion lehiaketa deitu ahal izango du berriro ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, eta horrela izatekotan, aurrez deitutako lehiaketarako ezarritako betebeharrak berrikusi ahal izango ditu, baldin eta dekretu honetan jasotako aurreikuspenak eta kontzesio guztien bideragarritasun ekonomiko eta teknikoa betetzen badira.

  5. ¿ Multiplex digital bateko telebista-kanal digital bat edo bat baino gehiago esleitu gabe geratzen direnean, esleitzeko baldintzak bete ahal direla ulertzen bada edo subjekturen batek, berariaz, betetzeko gai dela adierazten badu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dagokion lehiaketa deitu ahal izango du berriz ere. Kasu horretan, dagokion barrutian udalak zuzenean kudeatzen ez duen telebista-kanal digitalik ez badago, formula honi emango zaio lehentasuna lehenik, eta 5. artikuluak barne hartzen dituen partikularren kudeaketaren inguruan 6. artikuluan, subsidiarioki, aurreikusitako formula, ondoren.

  1. ¿ Jaurlaritzaren Kontseiluak, Kultura sailburuak proposatuta, eta Kontratazio Mahaiak egindako esleipen-proposamenaren arabera, kontzesioaren prozedura ebatziko du. Horretarako, prozesua ebatzi dela jakinarazi beharko zaie interesatuei, lehiaketaren deialdia argitaratu eta ondorengo sei hilabeteko epean. Dena den, epe hori eten edo luzatu egin ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitakoari jarraiki. Legez ezarritako prozedura betez, beren proposamenak baztertutzat jo ditzakete emakidaren prozeduran esku hartu dutenek, gehienezko epe horretan administrazioaren jakinarazpenik jaso ezean.

  2. ¿ Pertsona fisiko edo juridiko bat ezin izango da barruti bereko kontzesio bat baino gehiagoren esleipendun izan.

  3. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren kontzesioari buruzko ebazpenaren berri prozesuan dauden interesatuei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagozkion parametro tekniko eta guzti.

  1. ¿ Kontratua sinatzen denetik, gehienez ere, 10 urteko eperako esleituko da zerbitzuaren kontzesioa, eta zerbitzu-emaileak eskatuko balu, beste 10 urtez luzatu ahal izango da, horretarako ezarritako betebehar eta parametroen arabera.

  2. ¿ Kontzesioaren iraupena luzatzeko eskabidea kontratazio-organoari zuzendu beharko zaio, kontratuaren indarraldiaren azken seihilekoaren barruan, eta hala badagokio, gutxienez mugaeguna baino hiru hilabete lehenago.

  3. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzu baten kontzesioaren titular izateko zerbitzu-emaileak duen gaitasun subjektiboari buruzko egiaztagiri guztiak erantsi beharko zaizkio luzapen-eskabideari. Nolanahi ere, zerbitzua ustiatzeko egoki irizten dituen baldintzak eta gainerako betebeharrak egiaztatzeko dokumentazioa galdatu ahal izango dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskatzaileari luzapena lortu ahal izateko. Ezinbesteko baldintza izango da amaitzen den epealdian zerbitzuaren oinarrizko baldintzak bete izana.

  4. ¿ Ez da kontzesioa aurretiaz luzatzeko inolako eskubiderik egongo, eta horretarako ezarrita dauden baldintzak egiaztatzeaz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak arduratuko beharko du.

  5. ¿ Luzatu ahal izateko, tokiko telebista-eskaintza euskarak kasuan kasuko barrutian izandako gorakadara egokitu beharko da, eta horrekin batera, hedabide horretan hobekuntza teknologikoak baliatuko direla bermatzeak edo informazioaren aniztasuna areagotzeak eragina izango dute; hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak balioetsi beharko du.

  6. ¿ Dena den, Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-jarduera garatzeko titulu juridikoaren edozein luzapen, espektro irrati-elektrikoa erabiltzeko aukera izateak, horren bestelako behar eta erabilerek eta administrazio eskudunak balioetsitako ikus-entzunezko sektorearen garapenak baldintzatuko dute.

  1. ¿ Bi arrazoirengatik iraungiko da Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzu publikoa eskaintzeko gaitzen duen titulu juridikoa:

    1. Kontzesioaren edo, hala badagokio, luzapenaren epealdia amaitzeagatik.

    2. Legean aurreikusitakoen ondorioz, kontzesioa ebazteagatik.

  2. ¿ Aurreko paragrafoan aurreikusitako arrazoiengatik kontzesioa iraungitzen bada, inolako kalte-ordainik jaso gabe aplikatuko da, betiere administrazioari berari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik ez bada.

  3. ¿ Esleipendunak baldintzaren bat ez betetzeagatik kontzesioa iraungitzen denean, ezar dakiokeen zigorraz gain, emisioak eteten diren egunera arteko kanonaren likidazioa eta administrazioari sortutako edozein kalte edo galeraren ondorioz ordainetan jar daitekeen zenbatekoa ezarriko zaio.

  4. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aplika dezakeen administrazio-kontratuei buruzko araudian ezarritako prozeduraren arabera hartuko dira kontratua ebazteko akordioak.

  1. ¿ Prozeduraren ebazpena jakinarazi ondoren, honako jarduera hauek burutu beharko dituzte esleipendunek:

    1. Jakinarazpenaren ondoko hamabost egun naturaleko epean, administrazio-klausula partikularren pleguan ezarritako behin betiko bermea Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian sartzea.

    2. Multiplex digital bereko gainerako esleipendunekin batera multiplex digital horren kudeatzailea eta zerbitzu osagarrien kudeaketa mota ezartzea. Hori guztia Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, esleipena jakinarazten den egunaren ondorengo bi hilabeteetan.

    3. Goiko b) hizkian aipatzen den dokumentazioa aurkezten den egunaren ondorengo hiru hilabeteetan, esleitutako kontzesioari dagozkion instalazioen proiektu teknikoa Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzari igortzea; delako proiektu horrek dagokion Elkargo Profesionalaren sinadura egiaztatzailea eraman beharko du. Administrazio-organo horrek, proiektu hori aztertu eta horri buruzko txostena egin ostean, Estatuko Administrazio Orokorreko sail eskudunari igorriko dio, bere eskumenpeko elementu teknikoak aztertu eta baimen ditzan.

  2. ¿ Goian aipatutakoak egiaztatu ondoren, proiektu teknikoa onartu dela jakinarazten denetik hurrengo hogeita hamar eguneko epean, kontratua sinatu beharko du esleipendunak, eta kontratua ez ezik, administrazio-klausula partikularren plegua, baldintza teknikoen plegua eta kontzesioaren zehaztapenek osatuko duten eskaintzaren beraren baldintzak.

  3. Kontratua epe horretan sinatzen ez denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aplika dezakeen administrazio-kontratazioari buruzko araudian aurreikusitakoaren arabera jardungo da.

Kontratua sinatu ostean, 18 hilabeteko epea izango du esleipendunak, esleitutako zerbitzua eskaintzeko prest izateko. Zerbitzua eskaintzen hasi baino lehen, instalazio horien ikuskaritza teknikoa eskatuko du. Horrekin batera, Estatuko Administrazio Orokorreko organo eskudunari behin-behineko progak egiteko baimena eskatuko dio, eta eskabide horren kopia Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzari igorri beharko dio.

Behin-behineko emisioak eskaintzeko baimena edo ikuskaritza teknikoaren aldeko txostena eskuratzen duenean, hori jakinarazi eta gehienez ere bi hilabeteko epean hasi beharko du emititzen esleipendunak. Bi aste lehenago, behar den bezala jakinarazi beharko zaio Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzari emisioak noiz hasiko diren eta zein eremu hartuko duten.

  1. ¿ Dekretu honen gai den Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emaileek, egunean ere lau orduz eta astean hogeita hamabi orduz gutxienez, jatorrizko programak eman beharko dituzte. Horretarako, zerga-, administrazio- eta gizarte-neurriak arautzen dituen abenduaren 30eko 62/2003 Legearen hogeita hamargarren xedapen gehigarriak barne hartzen dituen arauak bete beharko dira.

  2. ¿ Emititzen diren programen erdiak jatorrizkoak, zerbitzu-emaileak berak ekoiztutakoak, izan beharko dira. Ezinbestez emititu behar diren jatorrizko programa horiek dekretu honetan euskaraz emititzeko ezarritako gutxieneko ehunekoak bete behar dituzte.

  3. ¿ Zerbitzu hori eskaintzen duten Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emaileek beren programazioan kontzesioaren eremuari zuzendutako berariazko edukiak eskaini beharko dituztela jaso beharko da berariaz baldintza teknikoen pleguetan, eta eduki horien artean zerbitzua eskaintzen den eremuaren inguruko albistegiak eskaini beharko dira beti.

  4. ¿ Dekretu honetan ezarritakoaren arabera, nahitaez emititu behar diren jatorrizko eduki horiek ikus-entzule gehien duten orduetako programazio-ordutegian eman beharko dira. Gainerako eduki orijinalak, zerbitzua eskaintzen duen enpresa emakidadunak egindako eskaintzan agertzen direnez derrigorrez eman beharrekoak, goizeko zazpietan hasi eta gauerdira arteko orduetan eskaini beharko dira.

  5. ¿ Gainera, euskal musika eta ikus-entzunezko produkzioak izango direla bermatuko da. Horretarako, halabeharrez, euskal autore eta abeslarien lanek eta emanaldiek, emisio-denbora osoaren ehuneko 15 hartuko dute. Paragrafo honetan jasotakoa betetzeko, telebistaren irrati-difusioko jarduerak garatzearen inguruan estatukideen lege-, araudi- eta administrazio-xedapenak koordinatzeari buruzko 89/552/CE Zuzentaraua espainiar antolamendu juridikoan ezartzen duen uztailaren 12ko 25/1994 Legearen 5. artikuluan europar lanetarako aurreikusten diren irizpideen arabera hartuko da obra bat euskal lantzat. Bestalde, uztailaren 12ko 25/1994 Legearen 7. artikuluan jasotako irizpideei jarraituko zaie emisio-denbora neurtzeko.

  1. ¿ Tokiko telebisten emakida eskuratu dutenek egingo duten eduki-eskaintzan emisio-hizkuntza euskara lehentasunezko hizkuntza izatea sustatuko da. Horretarako, esleitzeko prozeduran euskararen erabilerari lehentasuna emango zaio, eta euskarari derrigorrez eskatzen den gutxienekoa baino leku handiagoa eskaintzen zaionean, modu positiboan balioetsiko da hori, eta bereziki oso-osorik euskaraz jardutea.

  2. ¿ Udalek zuzenean kudeatutako telebista-kanaletan, euskarazko programazioak programazio-denboraren % 50 hartuko beharko du, gutxienez. Gutxieneko batez besteko hori bidezkoa den ehunekoan areagotuko da elebidunen kopurua handiagoa duten barrutietan.

  3. ¿ Subjektu pribatuek kudeatutako telebista-kanalek, edozein dela barrutiari dagokion indize soziolinguistikoa, programazio-denboraren % 20 gutxienez euskaraz eman beharko dute. Ehuneko hori gainditzen duten barrutietan, berriz, elebidun-indizearen baliokidea izango den euskarazko programazioa eskaini beharko dute. Esleipendunak lizitazioan eskainitakoaren araberako ehunekoan areagotu ahal izango da indize hori, eta euskara hutsean emititzera heldu ahal izango da.

  4. ¿ Elebidunen indizea % 50etik beherakoa duten barrutietan eta, beraz, euskaraz emititu beharreko gutxieneko programazioa gaztelaniazkoa baino txikiagoa denetan, emisio-hizkuntza euskara izan dadin bultzatze aldera, geroagoko deialdi baterako kanala gordetzeko eskubidea izango du Jaurlaritzak, aurkeztutako eskaintza bideragarrien artean hasieratik programazioaren % 50 euskaraz ematea eta kopuru hori pixkanaka areagotzen joateko konpromisoa bermatzen duen bakar bat ere ez badago, betiere, barrutiko gainerako operadoreen programazioan baino ordu kopuru gehiago eskaintzen badu. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra gai izango da dagokion lehiaketa berriz deitzeko, dekretu honen 15.5 artikulua betez.

  5. ¿ Elebidunen indizeari buruzko erreferentziak Eustatek argitaratutako azken Euskal Estatistika Urtekarian jasotako datuen arabera aplikatuko dira. Ehuneko horiek kalkulatzeko, dagokion zerbitzu-eremuan planifikatutako Udaletarako Estatistika Urtekari horretan elebiduntzat azaltzen diren kopuruak izango dira kontuan, eta horren inguruan datu berriak argitaratzen direnean, egokitu egin beharko dira atzera ere.

  6. ¿ Euskara hutsean ematen ez diren kanaletan, bai zuzeneko kudeaketakoetan zein zeharkakoetan, goizeko zazpietatik gauerdira arteko ordu-tartean eskainiko dira euskarazko emisioak, eta proportzionalki eta orekaz banatuko dira emisioko ordutegi-tarteetan.

  7. ¿ Dena dela, ikus-entzule gehien dagoen orduetan, barruti horretako indize soziolinguistikoari dagokion ordu-ehunekoa hartu beharko du gutxienez ere euskarazko programazioak. Udalek zuzenean kudeatutako telebista-kanaletan, berriz, gutxieneko batez bestekoa eta indizea % 50ekoa izango da.

  8. ¿ Bikoizketa edo kanpo-ahotsa jartzen bada, halakoetan arretaz entzuteko moduko kalitatea izango dute, hizkuntza ofiziala edozein dela.

  1. ¿ Zerbitzua zuzenean ustiatzera behartzen du kontzesioak, eta besterenezina izango da.

  2. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emaile guztiek ondorengo betebehar hauek izango dituzten administrazioarekiko:

    1. Urte naturala amaitu eta hurrengo seihilekoan, Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzan, urteko jardueren txostena aurkeztu beharra, ondorengo datuez osatua: zerbitzu-emailearen gobernu-organoen osaera eta enpresaren balantzea zein den, eta zerbitzuaren edukien eta zerbitzu horri dagozkion euskarazko programen betetze-maila zenbatekoa den.

    2. Administrazio-organo beraren aurrean, urte bakoitzeko azken hilabetean, hurrengo ekitaldirako aurreikuspenak jasoko dituen agiria aurkeztu beharra. Horretan, kontzesiorako eskatutako edukien berri emango da, eta bereziki, euskarazko programazioari lehentasuna emateko neurriak aipatuko dira. Orobat, telebista-kanalaren hartzaileei eskainiko zaizkien teknologiaren arloko berrikuntzen berri ere jaso beharko du agiri horrek.

    3. Kontzesioaren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eskatzen diren frogantzak eta ikuskatze-lanak ahalbidetzea.

    4. Kontzesiotik ondorioztatutako baldintzen eta betebeharren betetze-maila egiaztatu ahal izateko, azken seihilekoan zehar telebista-kanal horretan emandako telebista-programa guztiak gordetzea eta, hala badagokio, administrazio esleitzailearen esku jartzea. Programazio barrukoa den ala ez erreparatu gabe, igorritako eduki guztietara zabalduko da betebehar hori, eta baita multiplex digital horretan transmititzeko emandako ahalmenaren barruan telebista-zerbitzuaren emaileak eskain ditzakeen bestelako edukietara ere.

    5. Interes publikoko jakinarazpen eta ohar ofizialak dohainik eta jatorria zehaztuta igortzea, Kultura sailburuak eskatuz gero, berak hala erabakita, onartu zaizkion ahalmenen jarduera-eremuaren arabera, edo Euskal Autonomia Erkidegoko aginte publikoek eskatuta, bakoitzari dagozkion eskumenen eremuan. Dena den, betebehar hori aginte eskatzailearen eskumen-eremuan diharduten esleipendunetara mugatuko da beti.

  3. ¿ Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 26. artikuluko 4. atalean ezarritakoari jarraiki, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordeak sustatzen dituen kanpainei publizitate-espazioak bideratu eta lehenetsi beharko dizkiete Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emaileek, horiek udalek zuzenean kudeatzen dituztenean.

  1. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebistaren zerbitzugintzaren jabe izateko eskatutako baldintzak uneoro bete beharko dituzte zerbitzu-emaileek.

  2. ¿ Elkarte zerbitzu-emaileen kapitalaren balio adierazleak transmititu, erabili edo zergapetu ahal izateko, Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren baimena beharko da, eta estatuko oinarrizko araudian aurreikusitako suposamenduetan baino ez da egingo hori. Fede-emaile publikoak baimendutako agiri bidez izapidetu beharko dira aipaturiko egintza eta negozio juridikoak, eta fede-emaileak ez du ez bitartekotzat jardungo ezta inolako agiririk onartuko, administrazioaren dagokion baimena egiaztatu gabe.

  3. ¿ Halaber, administrazio-organo horri berari gobernu- eta administrazio-organoen eraketa eta aldaketak ere jakinarazi beharko zaizkio.

  4. ¿ Artikulu honek Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emaileei ezarritako mugak ez betetzeak eragindako edozein gorabehera Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, hilabete bateko epean, eta jakinarazpenarekin batera, egoera hori egiaztatu denetik gehienez ere hiru hilabeteko epean ez-betetze hori konpontzeko jarduera-plana igorri. Sortutako gorabehera horrek ez dio zerbitzu-emaileari komunikabideak arautzeko aurreikusitako mugen salbuespen edo onurarik ekarriko, eta aipatutako administrazio-organoak, kasuaren izaeraren arabera, egoera konpontzeko proposatutako epea murriztu ahal izango du.

  1. ¿ Legez aurreikusitako ondorioetarako, administrazio-klausula partikularren pleguan zehaztutako betebeharrak hartzen dira Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren oinarrizko baldintzatzat. Plegu horrek, betiere, kate-emisioak, derrigorrezko edukiak eta euskararen erabileraren betebeharrak ez betetzeak ekar dezakeena barne hartuko ditu.

  2. ¿ Zerbitzugintzaren gainerako baldintzak behin eta berriz ez betetzeak oinarrizko baldintzak ez direla bete ulertzea eragin dezake, administrazio-klausula partikularren pleguan ezarritako kopuruetan eta maiztasunean oinarrituta egiaztatzen denean.

  3. ¿ Zerbitzugintzaren edozein baldintza ez dela bete ohartu edo egiaztatzeko, kontraesaneko administrazio-espedientea idatziko da.

  4. ¿ Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseilua izango da zerbitzuaren oinarrizko baldintzak ez betetzeagatik kontzesioaren iraungitzea erabakiko duen organo eskuduna.

  5. ¿ Kontratua iraungitzea ekarriko duen zerbitzuaren oinarrizko baldintzak ez betetzeak herri-administrazioen kontratuei buruzko legerian ezarritako ondorioak ekarriko ditu.

  6. ¿ Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzako burua arduratuko da baldintzak betetzen direla egiaztatzeaz eta horren jarraipena egiteaz.

  1. ¿ Administrazio-klausula partikularren pleguaren arabera ordaindu beharko dute esleipendunek zerbitzugintzari dagokion kanona.

  1. Esleipendunak zerbitzugintzagatik ordaindu behar duen kanona ezartzeko, honako parametro hauek izango dira kontuan:

    1. Kanona urtean behin eta kontzesioaren urte bakoitza amaitu ostean ordainduko da.

    2. Zerbitzu-emaile guztientzako kanonak oinarrizko zenbateko finkoa izango du, baina zerbitzuaren helburu diren udalei buruzko estatistika-datu ofizialen arabera, biztanle gehiago duten barrutietan areagotu egingo da.

    3. Pleguan aurrez ezarritako gehienezko kostua izango du kanonak, eta urtero areagotu egingo da estatistika-datu ofizialetan igarotako urteari ezarritako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera.

    4. Pleguan kanona erabat edo zati batez ez ordaintzeko aukera jaso ahal izango da, bai zerbitzugintzaren lehen urteetarako eta zerbitzu-emaile guztientzako, bai biztanle-dentsitate txikiko barruti bereko zerbitzu-emaile guztientzako. Halaber, ondorengo hauentzat ere berariazko salbuespenak ezar daitezke: udalek zuzenean kudeatzen dituzten zerbitzu-emaileentzat, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat, edo euskara hutsezko programazioa eskainiko dutenentzat nahiz dekretu honetan ezarritako euskarazko derrigorrezko programazioa % 25 areagotzen dutenentzat.

      1. ¿ Aurreko paragrafoetan adierazitako kanonaz gain, indarrean dagoen legerian jasotako jabari-erreserbaren tasa ordaindu beharko dute Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua eskaintzeko gaitutako entitate guztiek.

  1. ¿ Esleitutako jarduera aurrera eramatean egindako arau-hauste guztiengatik zehatuak izango dira Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emaileak, Lurreko Uhinen bidezko Tokiko Telebistari buruzko abenduaren 22ko 41/1995 Legearen arabera.

  2. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emaileei egokitutako bidezko zehapen-prozedurak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zehatzeko Ahalmena arautzen duen otsailaren 20ko 2/1998 Legean jasotako zehaztapenen arabera ezarriko dira.

  3. ¿ Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritza arduratuko da egindako arau-haustea ezartzera zuzendutako administrazio-prozedurari hasiera emateko erabakia hartzeaz. Sail horretan prestakuntza tekniko egokia duten teknikariek bideratuko dute prozedura, eta horiek Sailaren egitura organikoari buruzko dekretuan ezarritako arau objektiboen arabera izendatuko dira.

  4. ¿ Maila ezartzeko, parametro orokorrak erabiliko dituzte ondorengo organoek zehapenak aplikatzerakoan:

    1. Arau-hauste oso larriengatik kontzesioaren iraungitzea dakarten zehapenak Jaurlaritzaren Kontseiluak ezarriko ditu, Kultura sailburuaren proposamenez.

    2. Arau-hauste oso larriengatiko gainerako zehapenak Kultura sailburuak ezarriko ditu.

    3. Arau-hauste larri edo arinengatiko zehapenak Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak ezarriko ditu.

  1. ¿ Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua emateko gaitzen duen nahitaezko titulu juridikorik gabe zerbitzua eskaintzeak aurreko artikuluan jasotako aurreikuspenen eta Telekomunikazioen Antolamenduari buruzko abenduaren 18ko 31/1987 Legearen 25.1 artikuluaren araberako zehapen-prozedurari hasiera ematea ekarriko du.

  2. ¿ Zerbitzua emateko gaitzen duen nahitaezko titulu juridikorik gabeko emisioek, aldi baterako neurri gisa, jarduera etenaraztea ekar dezakete. Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzako burua arduratuko da horrelako neurriak hartzeko erabakiak onesteaz.

  3. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zehapen Ahalmena arautzen duen otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 31. artikuluan jasotako zehaztapenen arabera hartuko dira neurri horiek, eta berehalaxe ezarriko dira aipatutako lege horren 32. artikuluan xedatutakoari jarraiki, gaitzen duen titulu juridikoa izan gabe, titulu juridiko horren jabe diren operadoreei eska dakizkiekeen edukiei buruzko zehaztapenak hausten dituzten emisio guztien aurka, arau-hausleei edonolako irabaziak ekartzen dizkietenen aurka eta hirugarren batzuei kalteak sortzendizkietenen aurka.

  4. ¿ Gaitzen duen titulu juridikorik gabeko emisio horiek galarazteko harturiko neurriak emisioen arduradunei indarrean dagoen lege-ordenamenduaren arabera ezar lekizkiekeen zehapenen kaltetan izan gabe hartuko dira.

  5. ¿ Nolanahi ere, Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzako buruak, espektro irrati-elektrikoaren erabilera egiaztatu eta kontrolatzearen inguruan eskumenak dituzten aginte edo organoekin batera, akordioak hartzearen alde egingo du, aginte edo organo horiek gaiari buruzko neurrien berri izan dezaten.

  6. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren ondorioetarako, eta dagokion administrazio-espedientean arau-hauslearen nortasuna zehaztu bitartean, emititzeko ekipoak erabili ahal dituen pertsona hartuko da emisio horien arduraduntzat.

  7. ¿ Ertzaintzaren bitartez betearazi ahal izango ditu Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritza buruak aldi baterako hartutako neurriak.

Horrela aurreikusten bada, lehenbizi gaiak eragiten dien udalerrietako udalbatzek eskabidea egin beharko dute, eta gero, eskumena duen organoak baimena emango du; orduan sortuko da betebehar hori.

Zerbitzu-eremuaren zabalkuntzaren baimenak irauten duen bitartean bete beharko da betekizun hori, edo, bestela, multiplex digitala planifikatzearen ondorioz herri horietan titulu juridikoak ematera zuzendutako prozedura ebazten den arte.

Xedapen hau garatzen ez den bitartean, 12:00etatik 16:00etara eta 19:00etatik 24:00etara bitartekoak hartzen dira ikus-entzule gehien dituzten ordutegi-tartetzat.

Kultura sailburuak ikus-entzule gehien duen ordutegi-tartetzat ezarritakoa ezin izango da, inola ere, ordu-kopuru gutxiagokoa izan.

  1. Elebidunen indizea % 25etik beherakoa duten eremu soziolinguistikoetan kokatutakoak izanik udalek zuzenean kudeatutako telebista-kanalek, kontzesioaren hasierako epealdirako, % 25etik beherakoa izango ez den euskararen presentzia izan beharko dute, eta 7 urteko epealdiaren amaierara heltzean, nahitaezko % 50 lortu beharko dute. Zerbitzu-eremuko elebidunen indize hori % 25ekoa edo hortik gorakoa denean, euskarak emisio-denboraren % 50 hartuko du gutxienez kontzesioaren hasieran, eta 7 urteko epean, barruti horri dagokion indizea lortu beharko du, kasuan kasukoa.

  2. Elebidunen indizea % 25etik beherakoa duten eremu soziolinguistikoetan kokatutako eta entitate pribatuek kudeatutako telebista-kanaletan, gutxienez % 20koa izango da euskararen presentzia hasiera batean, eta 5 urteko epean dagokien kuota lortu beharko dute. Elebidunen indizea % 25etik gorakoa dutenek, berriz, kontzesioaren hasieran, guneari dagokion indize soziolinguistikoaren % 70eko presentzia bermatu beharko dute, eta 7 urteko epearen amaieran betekizuna erabat bete beharko dute.

  3. Zerbitzu-eremuari dagokion euskarazko emisioen gutxieneko indizea hobetzeko proposamena egin duten zerbitzu-emaile pribatuei, goian ezarritako ehunekoak gehi proposatutako hobetzearena ezarriko zaizkie.

  4. Euskarazko emisioen batez bestekoa ezartzeko beharrezko progresibotasunak urtero pixkanakako areagotze baliokidea ematea eskatuko du. Nolanahi ere, data horretan argitaratutako azken Euskal Estatistika Urtekariaren araberako indizea bete beharko da kontzesioaren amaieran.

Dekretu hau garatu eta gauzatzeko behar beste xedapen agintzeko baimena ematen zaio Kultura sailburuari, eta bereziki, dekretu hau indarrean jarri eta hurrengo hamar hilabeteetan onartu beharko den Euskal Autonomia Erkidegoko Irratidifusio Enpresen Erregistroaren antolamendu- eta funtzionamendu-arauak ezartzeko baimena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko urriaren 3an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.