Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

17/1993 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Euskal Autonomi Elkartean eta bere Erakunde Burujabeetan aldezaurreko agizko dirubaltzen jaurbidea ezarri eta arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 721
  • Xedapen-zk.: 17
  • Xedapen-data: 1993/02/02
  • Argitaratze-data: 1993/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusia osatzen duten era guztietako dirubide eskuharteen jaurbideari eta funtzionaltasunari dagozkienetan, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea indarrean sartu baino lehen, Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusiaren erakuntzari buruzko apirilaren 19ko 99/1982 Dekretua izan zen Autonomi Elkartearen esparruan gai horiek arautzeko egin zen lehengo hurbilketa, eta gai horiek, zalantzarik gabe, artez dagozkio ogasuntza arloari. Hurbilketa horrek, nolanahi ere, funtzionaltasuna baino antolaera bilatzen zuen, bilketarako alderdiak zehazten zituen, eta alderdi haiek, garrantzitsuak baziren ere, Euskal Autonomi Elkarteko diruzaintza publikoaren ereduaren barneko egituraketa ahaztu egiten zuten, bere behar-etziko taiuketa arian-arian gauzatu behar baita. Arau honek, beraz, barneko egitura taiutzea du xede eta, horretaz gainera, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango xedapenei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren 3. atalean aipatzen den kutxa batasuna apurtu gabe, diruzaintza alorrean zenbait erdiragabeketa zentzutasunez modulatzea ere, era horretan, Sailek eta Erakunde Burujabeek Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintzarekin izan beharreko harremanak bizkorragoak izango dira eta, ondorioz, ordainketak azkartasunez bideratuz eta erazko kudeaketa antolatuz administrazio eraginkorragoa lortuko da. Hori dela eta, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritza Kontseiluak, 1993ko otsailaren 2an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusian eta bere Erakunde Burujabeetan aldezaurreko ohizko dirubaltzen ezarketa, araupeketa, ihardutzearaubideaeta erabiltze-eremua Dekretu honetan xedatutakoari atxikiko zaizkio. 2.- Dekretu honen ondorioetarako honako hauek izango dira aldezaurreko ohizko dirubaltzak: behinbehineko ordainketak izan gabe, Sailetako Kontu Nagusietara eta tokian-tokiko zerbitzuetako sendetsitako kontuetara egindako zuzkiketak. Zuzkiketa horiek zenbait ohizko gastu ordaintzeko erabiliko dira, hots, zerbitzuegatikako kalteordainak, ohizko konponketa eta iraunarazpena, zuzkiketa txikiak, bestelako gastuak eta antzeko ezaugarriak dituzten beste ihardutze-gastu batzuk. 3.- Dekretu honen arabera ordaindutako dirubaltzek, nolanahi ere, dirubaltza publikoen izaera izango dute eta Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusikoak izango dira. 4.- Ogasun eta Finantza Sailak erabilaraziko ditu aldezaurreko ohizko dirubaltzak Euskal Autonomi Elkartearen eremuan, doakien Sailek eta Erakundeek hala eskatuta. Dagokion baimenak, beti ere Dekretu honetan emandako manuei atxikiz, mugapenak jarri ahal izango ditu gaiei eta aldiari begira berariazko erabilpena egiteko eta, horretarako, aurkeztutako eskabideen ezaugarriak, zein erdiragabeketa-mailatan egin nahi den eta egin beharreko gastuen zenbatekoa eta izaera hartuko dira kontutan. 2. atala.- 1.- Sailetako Kontu Nagusietara aldezaurreko ohizko dirubaltza lez egin daitezen zuzkiketak Ogasun eta Finantza Saileko Finantza Zuzendaritzak finkatuko ditu. Zuzkiketa horiek ezingo dira dagokion Sailean une bakoitzean indarrean duten aurrekontuko gastu zerrenden II. Atalburuko kredituen kopuru osoaren %25etik gorakoak izan, ihardutze-gastuak, hots, inbertsioen konponketa eta ohizko iraunarazpenerako gastuei (21. atala), bulego gaiei (22. atala), zuzkiketei (23. atala), bestelako gastuei (24. atala) eta zerbitzuagatikako kalteordainei buruzkoak (26. atala). 2.- Sendetsitako Kontuetara aldezaurreko ohizko dirubaltza lez egin daitezen zuzkiketak ezingo dira %25tik gorakoak izan, eta hori Erakunde Burujabeetan une bakoitzean indarrean dagoen aurrekontuaren gastu zerrenden II. Atalburuko kredituen kopuru osoari, ihardutze gastuak, ez eta tokian tokiko zerbitzuen gastuei erantzuteko balio duten izaera bereko kredituei ere dagozkienetan. 3.- Tokian tokiko zerbitzuak dituzten Sailak izanez gero, aurreko 1. zenbakiaren ondoriozko zenbatekoari 2. zenbakiaren ondoriozko zenbatekoa kenduko zaio. 3. atala.- 1.- Aurreko atalaren 1. zenbakian aipatzen diren aldezaurreko ohizko dirubaltzen pentzutan, Dekretu honen 1.2 atalean aipatutako gastuei dagozkien ordainketak baino ezin izango dira egin, baina, hori guztiori, baldin eta eskuraketa, kontratazioa edo egiterapena organu nagusi baten menpe ez badaude eta burutzeko eta izapidatzeko fase bereiziak behar ez badituzte eta, azkenik, bakoitzeko bakarkako zenbatekoa 250.000tik beherakoa bada. 2.- Aurreko atalean aipatutako mugapena aplikatzerakoan ezin izango da zatitu gastu bat ordainketa batzutan. Bakoitzeko bakarkako ordainketa batera egin daitekeen prestazio homogeneoei dagokiena. 3.- Aurreko atalaren 2. zenbakiak aipatzen dituen aldezaurreko ohizko dirubaltzen pentzutan, Dekretu honen 1.2 atalean aipatutako gastuei dagozkien ordainketak egin ahal izango dira, baldin eta eskuraketa, kontratazioa edo egiterapena organu nagusi baten menpe ez badaude eta, horretarako, burutzeko eta tramitatzeko fase bereiziak behar ez badira. 4. atala.- 1.- Sailek edo Erakunde Burujabeek eskatu beharko dituzte, aurreko ataletan zehaztutako mugen barruan, aldezaurreko ohizko dirubaltzen zuzkiketak eta, horretarako, aurrekontukoez besteko kontaduritza agiria bete beharko da. Agiri horretan honakoak azaldu beharko dira: dirusarrera kontua, ordainketakontua, laburtutako kontzeptua (beti izango da «Aldezaurreko Ohizko Dirubaltza») eta diruzenbatekoa. 2.- Agiri horien gainean egin beharreko kontuhartze kontroleko txostenean diru-zenbatekoen zuzentasuna baino ez da egiaztatuko. 3.- Eusko Jaurlaritzako Finantza Zuzendaritzak, onartutako aldezaurreko ohizko dirubaltzak ordaintzeko, Sailetako Kontu Nagusietara edo Sedetsitako Kontuetara eskualdatuko ditu dagozkien diruzenbatekoak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia antolatzeko 99/1982 Dekretuan xedatutakoaren arabera. 4.- Aurreko zenbakiak aipatzen dituen ageriko kontuek aldezaurreko ohizko dirubaltzen zuzkiketa edo itzulpenetatik datozen diru-sarrerak baino ez dituzte onartuko. Ondorio horietarako, kontu horietan sor daitezen korrituak kontuetara eskualdatuko dira, Eusko Jaurlaritzako Fizantza Zuzendaritzak adieraz dezan moduan, eta indarrean dagoen Aurrekontuaren dirusarrera zerrendari atxikiko zaizkio. 5. atala.- 1.- Aldezaurreko ohizko dirubaltzak diruzaintzak dituen beharren arabera itzuliko dira, aldi horretan egindako eta ordaindutako gastuen diruzenbatekoz. 2.- dirubaltzak itzultzeak dagokion aurrekontuaren gastuei atxikitzea dakar eta horretarako dauden kontabilitate agirien betebeharra ere. Agiri horietan honakoak jasoko dira: kontzeptua, dagokion aldian izaeraren arabera ordaindutako gastuak zein aurrekontu aplikaziori atxiki behar zaizkion, kontzeptu laburtua (beti izango da «Aldezaurreko Ohizko dirubaltzak Itzultzea», hirugarrenaren kodea eta diruzenbatekoa. Aldezaurreko ohizko dirubaltzak erabiliz ordaindu beharreko gastuen aldikotasun egokia egiteko, aurrekontu ekitaldi bakoitza ixteko eragiketek beharrezko xedapenak euki behar izango dituzte, urte bakoitzeko abenduaren 31 baino, lehen egin beharreko kontugarbiketak egiteko. 3.- Aurreko idazatian aipatutako kontabilitate agiriei atxiki beharreko zuriztagiriak honako hauek dira: a) Kutxako eta Bankuetako liburuaren fotokopia, bertan dirubaltzak itzultzen diren egunean gutxigorabehera dagoen saldoa agertuko da. b) Bankuaren egiaztagiria edo banku laburpena, emandako egunean dagoen saldoa agertuko da bertan. c) Bankuaren saldo-erkaketa eta kontuaren azterketa. Batera gabe egindako gastuen zuriztagiriak (ordainagiriak, erreziboak, egiaztagiriak etabar) ez dira inolaz ere izapidatuko, horien jatorrizkoak dagokion Sailean, tokian-tokiko zerbitzuan edo Erakunde Burujabean geldituko dira behar bezala artxibatuta bidezko gerta daitezen ondorioetarako. 4.- Aurreko 2 eta 3. zenbakiek aipatzen dituzten agirien gaineko kontuhartze kontrolaren txostena egiteko, 3. zenbakiaren egiaztagirien guztirako diruzenbatekoa eta 2. zenbakiko kontabilitate agirien diruzenbatekoa bat datozenentz baino ez da egiaztatuko. 6. atala.- 1.- Sailetako Kontu Nagusiak eta SendetsitakoKontuak kudeatzeko ardura duten organuek, gutxienez, honako erroldaketa eta artxibaketak egin behar izango dituzte: a) Ordainagirien, bidaiegatikako gastuen kontugarbiketen edo gastuen egiaztagirien artxibaketa, jasoalako hurrenkeran. Ordainagiri edo egiaztagiri horietan, hala badagokio, «ordainduta» adierazi beharko da eta bai Kutxa edo Bankuko Liburuan idatzi direneko eguna eta zenbakia. b) Gastuen erroldaketa, aurrekontuaren atalburua, atala eta kontzeptua adieraziz. Bertan gastuen ordainagiri eta egiaztagiri guztiak agertu beharko dira. c) Ageriko kontu nagusiaren edo sendetsitakoaren Kutxako eta Bankuetako Liburua. d) Kitatu gabe dauden bidaiegatikako gastuetarako diru-aurrerapenen artxibaketa, hala badagokio. 2.- Kontuhartze Zuzendaritzak aurreko zenbakiko b) c) eta d) hizkiek jaso behar dituzten gutxienezko egiturak, formatoak eta oharrak finkatuko ditu. Zuzendaritza horrek, halaber, erroldaketa horietan zuritzeko, bideratzeko eta kontuak emateko prozedura zehaztuko du. 7. atala.- 1.- Sailetako Kontu Nagusiak edo tokiantokiko zerbitzuetako Sendetsitako Kontuak izanez gero, Sailburuak, eta Erakunde Burujabeak izanez gero, beretako Zuzendariak edo Lehendakariak, hiru pertsona izendatuko dituzte, gutxienez, Sailetako Kontu Nagusietako edo Sendetsitako Kontuetako aldezaurreko ohizko dirubaltzak erabili ahal izateko, baina horretarako horietako bik izenpetu beharko dute. 2.- Ordainketak banku-eskualdaketaren bidez egingo dira. Ordaintzeko era ezberdinak erabili nahi izanez gero beharrezkoa izango da kasu bakoitzean Finantza Zuzendariaren baimena lortzea. Halaz ere, Sailetako Sailburuek edo Erakunde Burujabeetako Zuzendari Nagusiek edo Lehendakariek, Ogasun eta Finantza Sailak aldeko erizpena jaso ondoren, benetan dirua duten kutxako dirubaltza tinkoak egoteko baimena eman ahal izango dute, zenbateko gutxiko gastuak ordaindu ahal izateko. Dagokion Sailean, tokian-tokiko zerbitzuan edo Erakunde Burujabean diruzaintza kudeatzeko arduradunaren eginkizuna izango da dirubaltza horiek zaintzea. 3.- Kutxako eta Bankuetako Liburuan dagoen saldoa eta dagokion banku-laburpenean dagoen saldoa hilabetean behin alderatu beharko dira. Alderaketa egiteko ardura duena eta dagokion Sailean, tokiantokiko zerbitzuan edo Erakunde Burujabean diruzaintzaren kudeatzailea izango dira, izenpearen bidez, egin beharreko alderaketen arduradunak. 8. atala.- Aldezaurreko ohizko dirubaltzei buruzko kontuhartze kontrola «a posteriori» egingo da. Ogasun eta Finantza Saileko Kontuhartze Zuzendaritzak zehaztuko ditu norainokoa eta ezaugarriak. Zuzendaritzak, horretarako, aukerango ikerketen bidez aldezaurreko ohizko dirubaltzak ikuskatzeko plana zehaztuko du eta ondoriozko emaitzak Jaurlaritzako Kontseiluari jakinaraziko dizkio. Zuzendaritzak, nolanahi ere, bidezko eritzitako egiaztapenak egin ahal izango ditu edozein momentutan. GEHIARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen 2 eta 3. ataletan zehaztutako mugen barruan, dagokion Sailak edo Erakunde Burujabeak eskatu ondoren egingo da aldezaurreko ohizko dirubaltzen lehenengo zuzkiketa, Dekretu honen 1.4 atalean araututako baimena lortu eta hurrengo hilabetean, eta Dekretuaren 4. atalean ohartemandako moduari jarraituz gauzatuko da. Bigarrena.- 1.- Ogasun eta Finantza Sailburuaren Agindu batek Dekretu honen xedapenen aplikagarritasuna ezartzen ez duen artean, Sevicio Vasco de Salud/Osakidetza Erakunde Burujabean, bere aldezaurreko ohizko dirubaltzei dagozkienetan, Erakundeak dituen berarizko araudiak ezartzen dituen «jokatzeko dirubaltzak» erabiliko dira. 2.- Dekretu honetan ezarritakoa, halaber, bertan aipatzen diren gaiei buruz egon daitezkeen araubideen kaltetan gabe ulertu beharko da. Hirugarrena.- Aldezaurreko ohizko dirubaltzen araubidea ezartzeak aurrekontuari aplikatutako ordainketa aginduak artezko hartzaileen alde tramitatu ezina ekarriko du, 250.000 pezetatik beherako diruzenbatekoz eta Dekretu honen 1. atalak aipatzen dituen kontzeptuengatik. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- 1.- Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren erakuntzari buruzko apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuaren 7. atalaren b) hizkian egindako zehaztapena honela geratzen da idatzita: «Ogasun eta Finantza Sailetik datozen Behin-behingo ordainketak eta aldezaurreko ohizko dirubaltzak baino ezin izango dira sartu kontu horietan». 2.- Nolanahi ere, aipatutako 99/1982 Dekretuak dioena arau honetan ezarritakoari atxikiz ulertu beharko da. Bigarrena.- 1.- Baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailburuari, ihardunean jarri izanaren ondorioz lortutako emaitzei eta araua ezartzearen ondorioz bildutako hazturari jarraituz, Dekretuan zehar zehazten diren diru-zenbatekoak aldatzeko bai eta Dekretua garatzeko eta ihardunean jartzeko beharrezko diren xedapenak emateko ere. 2.- 1.2 atalean aipatutako Diruzaintza Nagusiko kontuak Dekretu hau garatzeko arauek zehatz dezaten moduan zabalduko dira bai eta Dekretu honek indarra hartzen duenetik eragimenik gabe gelditzen diren kontuak baliogabetuko ere. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1993ko otsailak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUŃA. SEGURANTZA SAILA