Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

399/1991 DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Drogamenpekotasunen Aholku Batzordea sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 2177
  • Xedapen-zk.: 399
  • Xedapen-data: 1991/06/25
  • Argitaratze-data: 1991/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Drogamenpekoen Alorreko Aurre-hartze, Laguntza eta Birgizarteratzeari buruzko azaroaren 11ko 15/1988 Legeak, bere 35. atalean, Administrazio Publikoen, Gizarte-Erakundeen eta, orohar, herritarren arteko antolakidetzazko ekintzaren onerako, aholkularitzara ko izango den Aholku Batzorde bat .eratuko dela agintzen du. Izan ere, gizarte-solaskide guztiek, administrazio publikoek eta herritarrek ere bai, parte hartuko dute neko era oso desberdinetako ekintzak beharrezkoak dira drogamenpekotasunen gertakizun horren aurrean. Hori dela bide, Lehendakaritzaren proposamenez eta Jaurlaritzak 1991ko ekainaren 25eko bere bileran aztertu eta onartu ondoren, hauXEDATU DUT: 1. atala.- Helburuak. Aholkularitzarako izango den Drogamenpekotasu nen Aholku Batzordea sortzen da eta drogamenpeko tasunen gaietan Euskal Autonomi Elkarteko Adminis trazioak, gizarte-ekimenek eta, orohar, herritarrek berek ere buru ditzaten ekintzak koordinatuko dira bere baitan. Aholku Batzordeak, bere koordinatze eta aholku emate iharduketan hau egingo du: 1. Administrazio Publikoen eta gizarte iniziatiba ren artean etengabeko elkarrizketak iraun dezan aha leginduko da, horren bidez, gutxiegizko sorosketa duten eremuak egotea batetik eta besteetara bideratu tako baliabide anitztasuna bestetik ekidin daitezen. 2. Arazo horrekin loturik daden hainbat alorretan drogamenpekotasunen gertakizunari buruzko sentsi bilizazioa sustatuko du. 2. atala.- Egitekoak. Bere helburuak beeetetzeko, ondorengo egiteko hauek gauzatuko ditu Drogamenpekotasunen Aholku Batzordeak: 1. Bidezkotzat jo ditzan informe, iradokizun, iker lan eta proposamen guztiak prestatzea, horretarako, behar izan dezan informazioa eskatu ahal izango du eta, nolanahi ere, burututako kudeaketaren urteko analisi bat egingo du eta egoeraren balantze bat ere bai, bertan, urtean zehar gai horretan gertatu diren aldaketak ere jasoko direla. 2. Batzordeak aztertzeko proposa dakizkiokeen gaietan euskal administrazio publikoei aholkuak ema tea. 3. Euskal administrazioek drogamenpekotasunen gaietan onar ditzaten egitasmo eta arauen gauzaketa aginduz informatzea. 4. Arauen barruan erabaki dadin beste edozein egiteko. 3. atala.- Osakera. Ondorengterako Euskal Kontseiluak izen datutako bokal bat. 7.- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak izendatu tako bokal bat. 8.- Euskal Autonomi Elkarteko Eskola Kontsei luak izendatutako bi bokal, hurrenez-hurren ikasleen gurasoen eta irakasleen izenean. 9.- Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Auzitegi Nagusiak izendatutako bokal bat. 10.- Drogaren aurkako Fiskal Berezia. 11.- Mediku, Farmazilari, Psikologo, Abokatu, Gizarte-Langile, Erizaintzan Diplomatu, Doktore eta Lizentziatu eta Kazetarien Kolegio Profesionaletan eratutako Elkarte Profesionaletako bakoitzetik bokal bat. 12.- Tosikomanien eremuan lan bereziak garatzen dituzten Gobernukoak ez diren Elkarteen ordez lau bokal, beroiek proposatu ondoren Kontseiluko Lehendakariak izendatuak. Kide horietako bakoitzeko, dagozkien ordezkariak izendatuko dira. 4. atala.- Funtzionamendua. 1.- Hiru urteko aldi baterako izendatzen dira Kontseiluko kideak, beste hirutarako berriztatu daite keela. 2.- Osoko bileran eta Batzordeetan ihardungo du Aholku Batzordeak: Kontseiluko kide guztiek osotzen dute Osoko Bile ra eta erizpen-emateak, informeak, ikerlanak eta ahol ku-emateak onartzea berari dagokio eta urteko infor mea eta balantzea ere bai eta, horretarako, gutxienez bi bider bilduko da urtean zehar. Batzorde Iraunkor bat izendatu ahal izango du Osoko Bilkurak bere baitan eta, Kontseiluko Lehen dakaria duela buru, Osoko Bilkurak delegatzen diz kion egitekoak beteko ditu. Aldi baterako, Espezializatutako Batzorde Tekni koak sortu ahal izango ditu Osoko Bilkurak eta, lan espezifikoak burutzeko izango dira eta horien eraketa eta osakera eta helburuak Osoko Bilkurak erabakiko ditu. 3.- Aholku Batzordearen Barne Arautegia, Eusko Jaurlaritzaren Drogamenpekotasunen Idazkari Nagu siaren proposamenez, batzordeak berak onartuko du. 5. atala.- Ezarrita dagoen prozeduraren arauera ñnkatuko diren dieta eta kalte-ordainak hartuko dituzte Aholku Batzordeko kideek. ALDIBATERAKO XEDAPENA Administrazio Prozeduraren Legeak bere 9. eta 15. ataletan Administrazioko Organo Kolegiatuak arautzeko erabiltzen dituen arauak erabiliko dira Kontseiluak bere antolaketa Arautegia eta iharduketa erregimena onartzen ez dituen bitartean. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldiz karian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek. Bigarrena.- Dekretu honek indarra hartu ondoren bi hilabeteko epearen barruan egingo du bere lehe nengo bilera Kontseiluak. Vitoria-Gasteiz, 1991ko ekainak 25. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.