COVID-19aren aurkako txertaketa gomendioak 2025-2026 denboraldirako
Nori dago zuzenduta?
- 75 urte edo gehiagoko pertsonak, hala eskatzen duten 70 eta 74 urte bitartekoek txertoa jasotzeko aukera izango dute.
- Kalteberatasun berezia duten pertsonak: immunoesupresioa dutenak.
- Desgaitasun-zentroetan, adinekoen egoitzetan eta erakunde itxietan bizi diren pertsonak.
- 12 urtetik gorako pertsonak, arrisku-baldintzekin.
- Haurdun daudenak haurdunaldiaren edozein hiruhilekotan.
- 6 hilabete eta 11 urte bitarteko pertsonak, gaixotasun larria izateko arriskua dutenak.
Nola eska daiteke ordua?
Ordua osasun-zentroan eska daiteke, bertara edo 900 20 30 50 zenbakira deituta. Halaber, Aurretiko Web Zita erabili ahal izango da.

Azken aldaketako data: