Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Seme-alabak zaintzeko neurriak

Langileen behar handienetako bat da jaiotzagatiko baimena amaitu ondoren seme-alaben arreta eta zaintza antolatzea; izan ere, lan-mundura itzultzeak norberaren eta familiaren bizitza eta lan-bizitza bateraezina egiten duten egoerak sortzen ditu.

Legeak kontziliazio-baimen eta -neurri batzuk ezartzen ditu seme-alabak zaintzeko:

Ordaindutako baimenak:

  • Jaiotzagatiko baimena
  • Bularreko haurra zaintzeko baimena (edoskitzaroa)
  • Haurdunaldiko arriskuagatiko baimena

Beste kontziliazio neurriak

  • 12 urtera arteko adingabeak zaintzeko lanaldi-murrizketa
  • 3 urtetik beherako adingabeak zaintzeko eszedentzia
  • Borondatezko eszedentzia

 

Egungo araudiak, halaber, lanaldia egokitzeko eta banatzeko eskubidea aitortzen dio langileari, nahiz eta modu orokorrean egiten duen, eta negoziazio kolektiboak edo enpresa bakoitzaren banakako itunak zehazten duenaren mende jartzen du haren erabilera.

Legez babestutako baimen eta neurriez gain, kontziliazioa hobetzeko beste ekimen batzuk daude, hitzarmen kolektiboen edo plantillaren eta enpresaren arteko negoziazioaren arabera xedatu daitezkeenak, adibidez:

  • Ordaindu gabeko baimenak hartzeko aukera.
  • Medikuei eta/edo espezialistei laguntzeko baimena.
  • Eskola-egokitzapeneko aldietarako ordu-poltsa.

 

Ikusi kontziliazioa hobetzeko ekimen gehiago  cont_cc_seccion_b1convenio