Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Enpresak

Enpresen atala langileen bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzeko apustua egin nahi duten enpresa guztiei zuzenduta dago.

Erakundean kontziliazio-neurriak abian jartzen laguntzeko informazioa, baliabideak eta tresnak eskaintzen ditu. Horretarako, aplikatu beharreko araudiari eta kontziliazio-nerurriei buruzko informazioa ematen du, enpresen jardunbide egokien adibideak, kontziliazioaren ondorio onuragarriei buruzko dokumentazioa eta azterlanak, autodiagnostikoak eta kontziliazio-planak egiteko tresnak, kontziliazioari buruzko kontsultei erantzuteko zerbitzua, etab. Kontzilia komunitatea ere ezagutu ahal izango du (Adiskidetze Plan bat duten enpresei laguntzeko eta hazteko ekimena).