Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zer dira Kontziliazio neurriak?

Lana eta familia bateratzeko neurriak langileek beren bizitza pertsonala eta familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egin ahal izateko baldintzak sortzera bideratutako ekintzak dira.

Hasiera batean, familia-politikak babesteko neurri gisa sortu ziren. Politika horiek, jaiotzagatiko, lanaldi-murrizketengatiko, eszedentziengatiko eta antzeko neurriengatiko baimenak arautu eta konfiguratuz, langileen eta haien seme-alaben eskubideak babesten eta kontziliazioa errazten saiatu dira.

Kontziliazio-neurri mota desberdinak daude, nola aitortuta dauden kontuan hartuta. Legeak aitortutakoak, zuzenean aplikagarriak direnak (jaiotzagatiko baimena, adingabeak, mendekoak edo adinekoak zaintzeko lanaldi-murrizketa, zaintzagatiko eszedentziak), eta hitzarmen kolektiboetara edo enpresaren eta plantillaren arteko barne-negoziaziora mugatzen direnak, kolektibo jakin horretako langileei soilik aplikatzen zaizkienak.

Lana eta familia bateratzeko neurriak mesedegarriak dira bai langileentzat, bai enpresentzat. Lehenengoei, beren beharrak kudeatzen laguntzen dietelako, eta bigarrenei, lanaren antolamendua hobetzen laguntzen dietelako, eta produktibitatea eta lehiakortasuna areagotzen duten plantilla asebetetzaileagoak lortzen laguntzen dietelako.

 

KONTZILIAZIO-NEURRIAK ZAINTZA-BEHARREN ARABERA: