Kontziliaziorako dirulaguntzak
LANGILEENTZAKO DIRULAGUNTZAK
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika eta Gizarte politiketako Sailak laguntza ekonomikoen zenbait lerro eskaintzen dizkie langileei, haien familien zaintza eta lan-jarduera bateragarri egiten laguntzeko.
BERRIA!
27/2023 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, seme-alabaren bat duten familientzako laguntzena.
DIRULAGUNTZAK ALABA EDO SEME BAKOITZEKO
Alaba eta seme guztiak hazi eta mantentzeko dirulaguntza emango da, hilean 200 eurokoa, baldintza hauetan:
- Jaiotzaren kasuan, alabak edo semeak 3 urte bete arte.
- Adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza eratzen denean, hiru urteko aldia amaitu arte.
Hirugarren alaba edo semea eta hurrengoak hazi eta mantentzeko laguntza gehigarriak.
- Hilean 100 eurokoa dirulaguntza jasoko da, alabak edo semeak 3 urte betetzen dituenetik 7 urte betetzen dituen arte (lau urtez).
APARTEKO DIRULAGUNTZAK ERDITZE ANIZKOITZAGATIK, ADOPZIO NAZIONAL ANIZKOITZAGATIK ETA NAZIOARTEKO ADOPZIOAGATIK
Erditze anizkoitzak eta adopzio nazional anizkoitzak diruz laguntzeko, ordainketa bakarreko laguntza emango da.
- Erditze anizkoitza dela ulertuko da haurdunaldi batetik haur bi edo gehiago jaiotzen direnean.
- Adopzio nazional anizkoitza dela ulertuko da Estatuan, aldi berean, adingabeko bi edo gehiago adoptatzen direnean prozedura berean, behin ebazpen judiziala edo hori eratzen duen dokumentua dagoenean.
Adingabeen nazioarteko adopzioak diruz laguntzeko, bakunak edo anizkoitzak izan, ordainketa bakarreko laguntza emango da.
14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak
Seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzen ildoa aldatu da (Z).
Seme-alabak zaintzeko pertsonak kontratatzearen ondoriozko Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketa 14 urtera arte luzatzen da.
Garrantzitsua:
- Laguntza hori urriaren 1etik dago indarrean, eta aurrekoa indargabetzen du (haurrak 3 urte betetzen zituen urteko abuztuaren 31ra arte ematen zuen diru-laguntza).
- Eskabideak telematikoki eta aurrez aurre aurkeztu daitezke urriaren 1etik aurrera.
- Laguntza eskatu ahal izateko, kontratazioak gutxienez 59 egun naturaleko iraupena izan beharko du, etenak izan daitezkeenak, eta gehienez urte batekoa.
- Dekretua atzeraeraginez aplikatzen zaie 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko 2021eko uztailaren 1etik aurrera egin ziren kontratazioei.
- 2021eko uztailetik abendura bitarteko kontratazioei dagozkien eskaerak 2022ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.
Informazio gehiago Familia eta Haurren Zuzendaritzako KONZILIAZIO LAGUNTZAK atalean: www.euskadi.eus/familia.
Dirulaguntza eskatzeko: ESKATU
OHIKO LAGUNTZAK
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuak arautzen ditu familiei zuzendutako ohiko laguntzak. Honako hauek dira:
- Seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa txikia duten langileentzako laguntzak (N lerroa). Eskatu
- Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak (D lerroa). Eskatu
- 3 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak (Z lerroa). Bertan behera urriaren 1etik aurrera, Z Berria indarrean sartzean.
- Eszedentzian dauden guraso bakarrak diren langileentzako laguntzak, umearen bizitzako lehen urtean zaintzeko (E linearen aldaera, eskaera bera). Eskatu
Urteko edozein unetan eska daitezke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Familien eta Haurren Zuzendaritzaren webgunea edo 012 telefonora deitu (ZUZENEAN zerbitzua).