Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Kontsulta bat egin nahi dut

Kontzilian, kontziliazio erantzukidearekin lotutako kontsultak egin ditzakezu zure kasu partikularrari buruz: nola eskatu kontziliazio-neurri bat zure enpresan, zer kontziliazio-aukera dituen zure beharretarako, aplikatu beharreko araudia, etab.

Horretarako, mezu bat bidali behar duzu kontzilia@euskadi.eus helbide elektronikora, gaian "kontziliazioari buruzko kontsulta" adieraziz.

Erantzuna ahalik eta egokiena izan dadin, erantzun horretan eragina izan dezaketen datuak eman (egoera, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa, lan-kontratu mota, zure zaintzapean dauden pertsonak – Seme-alabak, mendekoak –...).

Kontzilia@euskadi.eus

OHAR GARRANTZITSUA:

Kontziliak ez du laguntza-espedienteetarako sarbiderik, eta, beraz, espediente zehatzen egoerari buruzko zalantzak argitzeko, Zuzenean zerbitzura jo behar duzu (012), edo e-mail bat bidali www.euskadi.eus webguneko postontzira.