Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Kontziliazio neurriak

Lana eta familia bateratzeko neurriak langileek beren bizitza pertsonala eta familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egin ahal izateko baldintzak sortzera bideratutako ekintzak dira.

Hasiera batean, familia-politikak babesteko neurri gisa sortu ziren, eta, jaiotzagatiko baimenak, lanaldi-murrizketak, eszedentziak eta antzeko neurriak arautzearen eta konfiguratzearen bidez, langileen eta haien seme-alaben eskubideak babesten eta kontziliazioa errazten saiatu dira.

Aitortzeko moduaren arabera, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko hainbat neurri mota daude; eta ondorioz, aplikazio-maila desberdinak izango dira:


Legez aitortuta dauden kontziliazio-neurriak

• Hitzarmen kolektiboetan onartutako kontziliazio-neurriak