URAk berreskuratu egin ditu Fallopia Japonica espezie inbaditzailea kontrolatzeko eta ezabatzeko lanak, Gobela ibaian (Getxon), zer esana duten administrazioen baimena behin lortuta.
Ekintza hau aurrera eramango da irailak 16 eta 30 bitartean. Arrain Hiruarantzaren ugaltze garaia amaitu eta gero, eta Fallopia Japonicaren geldialdi begetatiboa izan aurretik. Espeziaren kontrola eta ezabatze lanen eremuak 2400 metro koadro ditu, 7 ataletan banatu da eta La Avanzadako zubitik eta Fadurako polikiroldegiraino doan eremuan kokatzen da.
URAk 12.271,82€tako (BEZa barne) inbertsioa egingo du. “Empresa Europea de Trabajos Forestales S.L”ko 3 lorazainek, ofizial batek eta arduradun batek osatzen dute lan taldea. Langile hauek jantzi zuriekin jantzita izango dira. Hauen lana datza landa nagusien enborrean dagokion txertoa jartzea, eta ale gazteagoak moztu eta berton tratatzea.
Fallopia Japonica espezie inbaditzaile exotiko gisa izendatua dago. Japonian du sorburua eta XIX. mendean lora apaingarri gisa ekarri zen Erresuma Batura eta Ipar Ameriketara.
Adituen arabera, Fallopia Japonica kentzea oso zaila da, eskuz banan-banan kendu behar baitira landak. Munduan 100 espezie inbaditzailea indartsuenen artean sailkatu dute; egun baten 10 zentimetro hazi daiteke, eta erraz ugaldu daiteke zentimetro bakarreko zurtoina izanda. Haren errizoma sare zabalak ahalbidetzen dio ugaltze azkarra. Kontuan izan, 7 eta 20 metro altuerako zurtoinak izan ditzakela. Espazioaren okupazio eraginkorraz, tokian tokiko landarediaren zabaltzea oztopatzen du. Oso lehiakorra da, aldameneko espezien kalterako.
Nabarmenena da ingurune freskoetan —ibaiertzetakoa kasu—bere hazkunde potentziala. Horregatik, URAk azken urteotan espeziearen kontrol eta kentze lanak abian jarri ditu EAEko ibai ertzetan, Gobela hauen artean. Kontrol eta kentze lan hauek aldez aurretik egin diren eremuetan, nabaria da Fallopia Japonica kaltetuagoa dagoela (zurtoinak eta hostoak horixka koloredun orbanak ateratzen zaizkio, eta hazkundea motelagoa eta amorfoagoa izaten du).