Hezkuntza Saila

Ekonomia-erregimena. Oporraldiaren ordainketa

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuarekin bat etorriz, ikasturte batean 165 egunetan edo gehiagotan lan egin duten bitarteko funtzionarioek uztail eta abuztuko lansariak proportzioan jasoko dituzte, eta hala badagokio, baita iraileko zatia ere.

Eskubide horiek, 165 egun baino gutxiago lan egin duten langileei ere aintzatesten zaizkie, bete dituzten zerbitzuen proportzioan, kidegoa, maila eta jarduna kontuan hartuz.

2023/2024 ikastirtea – Bitarteko langileen udako ordainketa

Uztaileko eta abuztuko ordainsariak modu independentean egingo dira azken bi urteetan bezala:

  • Uztaila: Ordainduko da baldin eta ikasturtean 165 egun edo gehiago lan egin badira.
  • Abuztua: Oporraldia denez, ikasturtean zehar sortutako oporren arabera ordainduko da, lan egindako aldiaren eta egindako lanaldiaren arabera.

Bi egoera posible bereizten ditugu:

  • Ordezkoak
    • Uztaila: dagokion izendapena izango dute 165 egun edo gehiago lan egin badira, eta hori ikasturtean lan egindako lanaldiekiko proportzionala izango da. Uztaileko izendapen-egunek ez dute oporrik sortuko, ezta bestelako ordainsari-ondoriorik ere.
    • Abuztua: Oporrei dagokien likidazioa, izendapen bakoitzaren amaierarekin batera ordaindu da. Ekaineko nominarekin batera ordainduko da azken kontratuari dagokion likidazioa, azken izendapena ikasturtearen amaierara artekoa izan bada (ekainaren 30era arte).
  • Ikasturte osoko lanpostu hutsa:
    • Uztaiula: Uztailean ordainduko zaie, hilabete horretan indarrean duten izendapenaren arabera.
    • Abuztua: Izendapena izango dute abuztuaren 31ra arte, eta dagokion ordainsaria jasoko dute ikasturtean lan egindako aldiari eta egindako lanaldiaren arabera