Osasun Saila

Enpresen Zuzendaritza eta Ekintzailetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Oro har, Lanbideko zuzendaritza exekutiboek (horien barruan dago Enpresa eta Ekintzailetza Zuzendaritza) honako funtzio hauek beteko dituzte:

  • Atxikita dituzten zerbitzuak zuzentzea, planifikatzea, koordinatzea eta bultzatzea.
  • Beren jardun-eremuko gaiak ebaztea; horrek ez du eragotziko administrazio-ahalmenak egikaritzeari buruz xedatutakoa, zeina estatutu hauen arabera ahalmen hori esleituta duen administrazio-organoari baitagokio.
  • Bere jardun-eremuan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak eta administrazio-kontseiluak onartzen dituen planak betetzen direla zaintzea, bai eta haien jarraipen eta ebaluazio egokia egiteko laguntzea ere.
  • Bere jardun-eremuan zuzendaritza nagusiari proposamenak egitea, eta organo horri eskatzen dizkion gai guztien berri ematea.
  • Bere jardun-eremuan ordainketak agintzea.

Bereziki, Enpresa eta Ekintzailetza Zuzendaritzari honako funtzio hauek dagozkio:

  • Enplegu-eskariaren eta enplegu-zerbitzuen erregistroa diseinatzea eta kudeatzea, bai eta Euskal Enplegu Sareak enpresa eta erakunde enplegatzaileei zuzendutako zerbitzuak ematea ere, haien eskubideak bermatuz eta betebeharrak betetzen direla ziurtatuz; hori guztia, foru-aldundiei eta toki-erakundeei dagokien kudeaketari kalterik egin gabe.
  • Enpresen eta erakunde enplegatzaileen artean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zerbitzuen erabilera sustatzea; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoan eta sozialean eragina duten eragileekin harreman sistematikoa izan beharko du.
  • Europar Batasuneko Eures (Europako Enplegu Zerbitzuak) sareari dagozkion funtzioak egikaritzea.
  • Autoenplegurako, ekintzailetzarako eta gizarte-ekonomia sustatzeko aholkularitza ematea, bai eta kontratazioa bultzatzeko eskura dauden pizgarriei eta neurriei buruzkoa ere.
  • Izaera orokorreko zein sektorialeko prestakuntza-beharrak antzemateko orduan, enpresekin eta erakunde enplegatzaileekin lankidetza sustatzea.
  • Arreta-, informazio- eta prospekzio-tresna erkideak diseinatzen eta mantentzen laguntzea.
  • Enpresen eta ekoizpen-ehunaren egungo eta etorkizuneko beharren jarraipena egiteko metodologiak diseinatzea, planifikatzea eta kudeatzea.
  • Oro har, enpresei eta erakunde enplegatzaileei arreta ematea, enplegu duina sortzen duten ekimenak babestu eta sustatzeko, enpresak sortzen laguntzeko eta kontratazioa bultzatzeko programen kudeaketa barne. Aurreko idatz-zatian xedatutakoak ez die kalterik egingo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendaritza-organoei eta Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari kontratazio-organo gisa dagozkien funtzioei, ezta deialdiak onartzeko, dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, lankidetza-tresnak izenpetzeko organo eskudun gisa dituzten funtzioei ere.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Jose Achotegui , 1
01009 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Faxa

  • 945062341
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Maria Teresa Martinez Granado
(2025/06/01 - ) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak