Saio bakoitzaren aurretik agiri bat prestatu zen, edukiak zehazteko. Dokumentu horietan, saio bakoitzean jorratutako gaiaren inguruan Euskal Behatokiak ordura arte egindako lana azaltzen zen, eta zenbait galdera proposatzen ziren eztabaida hasi eta bideratzeko. Hemen dituzue aurretik prestatutako agiri horiek, eta saio bakoitzean izandako eztabaidaren laburpena, baita adostasun nagusiak ere.