Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

OVC-KEBeren esparru estatistikoaren berrikuspena. 2021-2025 ziklo estatistikoa.

Atala

Berrikuspena bost urtean behin egiten da, eta ziklo estatistiko berri eta eguneratua da berrikuspen horren emaitza. Txosten honen helburuak OVC-KEBeren 2015-2020 aldiko esparru estatistikoa berrikustea eta 2021-2025 aldirako programa eguneratua proposatzea dira.

Lehenengo kapituluan, kulturaren arloko ikerketan dauden berritasun nagusiak daude azalduta, labur-labur. Zehazki, Agenda 2030 programaren esparruan kulturaren jasangarritasuna neurtzearekin eta azken urteotan KSIen perimetroetan egon diren zabaltzeekin dute zerikusia. Aintzat hartu behar dira, gainera, OVC-KEBeren ohiko eragiketetan eta ikerketa berrietan jarduera ekonomiko, lanbide eta zerbitzu berriak sartzeak dituen ondorioak.

Bigarren kapituluan, une honetan sistema estatistikoek dituzten erronkak planteatzen dira. Izan ere, KSIak eta mundu digitalarekin zerikusia duen guztia sustatzeak erronka analitiko berriak ekarri ditu. Ildo horretan, agerian utziko da behar-beharrezkoa dela kultura- eta sormen-sektoreen (KSS) berezitasunekin bat etorriko diren tresna estatistiko azkarrak, fidagarriak eta egokiak edukitzea.

Hirugarren kapituluan, pandemiak ekarri duen erronka deskribatzen da, baita COVID-19ak kultura- eta sormen-sektoreetan egun eta etorkizunean izango duen eraginari jarraipena egiteko Behatokiak proposatzen duen erantzuna ere.

Laugarren kapituluan, Behatokiak 2015-2020 aldian egindako lanaren analisia dago. Analisi hori kuantitatiboa eta kualitatiboa da. Horrez gain, ikerketara bideratutako beste erakunde batzuekin sinatutako lankidetza berriek programan izango duten eragina ere aztertzen da bertan. Azken kapituluan, esparru berri bat eta 2021-2025 ziklo estatistikoa aurkezten dira, betiere hautemandako joera berriak eta OVC-KEBeren lanaren balantzea aintzat hartuta.

OVC-KEBeren esparru estatistikoaren berrikuspena. 2021-2025 ziklo estatistikoa [pdf, 1,40 MB]