Logo Euskadi.eus
Hizkuntza
Bilaketa-irizpideak

Argitalpenen bilatzailea

Zer eduki bilatzen du bilatzaile honek?

Kulturaren Euskal Behatokiak kaleratutako argitalpenak bilatzeko balio du tresna honek, izan azterlan kualitatiboak edo kuantitatiboak. Berez, webguneko "Argitalpenak" atalean daude denak jasota, baina tresna honek interesgune zehatz batzuei dagozkien lanak bilatzeko aukera ematen du.

Nola funtzionatzen du bilatzaileak?

Bilatzaile honek lau bilaketa-irizpide dauzka: 

  • Esparrua: argitalpenak aztergai duen kultura-esparruaren arabera bilatzeko aukera ematen du (esparru bat baino ezin da markatu). Bilaketa ez baduzu esparruaren arabera mugatu nahi, hauta ezazu "Esparru guztiak".
  • Sektorea: kultura-esparrua zehatzago mugatzeko aukera ematen du (sektore bat baino ezin da markatu). Eremu honetako aukerak ikusteko, lehenik, esparrua adierazi behar da. Bilaketa ez baduzu sektorearen arabera mugatu nahi, hauta ezazu "Sektore guztiak".
  • Gaia: argitalpenak jorratzen duen gaiaren arabera bilatzeko aukera ematen du (gai bat baino ezin da markatu). Bilaketa ez baduzu gaiaren arabera mugatu nahi, hauta ezazu "Gai guztiak".
  • Testu hau duena: aurrekoak ez bezala, eremu librea da, eta erabiltzaileak adierazitako testu edo hitzak jasotzen dituzten argitalpenak bilatzeko aukera ematen du. Oharra: adierazitako testua argitalpenaren laburpen-testuan soilik bilatzen du tresnak, ez du argitalpenaren fitxategia arakatzen. 

Bilaketa-irizpideak konbinatu daitezke?

Bai, nahieran konbinatu daitezke bilaketa-irizpideak; hona hemen zenbait bilaketa posibleren adibideak:

  • Esparrua="Arteak eta kultura-industriak"  +  Sektorea="Liburua"  +  Gaia="Genero-berdintasuna"  +  Testu-eremu librea="industria"
  • Esparrua="Ondarea"  +  Sektorea="Museoak"  +  Testu-eremu librea="ekipamendua"
  • Esparrua="Sormen-industriak"  +  Gaia="Nazioartekotzea"
  • Esparrua="Sormen-industriak"  +  Testu-eremu librea="lanbide-heziketa"
  • Gaia="Enpresa, enplegua eta finantzak"  +  Testu-eremu librea="bertsolaritza"
  • Testu-eremu librea="streaming"

Derrigorrezko bilaketa-eremurik al dago?

Ez, "Bilatu" botoiari eman dakioke bilaketa-irizpiderik zehaztu gabe; kasu horretan, argitalpen guztiak zerrendatuko dira emaitzen orrian.