Azkenengo operazio estatistikoak
Kulturako finantzaketa eta gastu publikoaren estatistika
Estatistika honen helburu orokorra da EAEko administrazio publiko nagusiak kulturan egiten ari diren ekarpen ekonomikoen eta inbertsioaren muntaren panoramika eskaintzea.
EAEko arteen eta kultura-industrien estatistika (2021)
Arteei eta kultura industriei buruzko estatistikaren helburua kultura sektoreek Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duten errealitatea zein den jakitea da. Horretarako, agenteen mapa lurraldeka, haien dimentsio ekonomikoa, enplegua eta jardueraren ezaugarriak zehaztu dira.
EAEko sormen-industrien estatistika (2021)
Sormen-industriei buruzko estatistikaren helburua da jakitea zer-nolakoa den kultura sektoreek Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duten errealitatea, eta, horretarako, zehaztu egin dira agenteen mapa lurraldeka, beren dimentsio ekonomikoa, enplegua eta jardueraren ezaugarriak.