KSI Berritzaile: Bideoak
KSI Berritzaile programaren barruan, ikus-entzunezko komunikazioko 8 pieza egin dira, programak izandako eragina eta lortutako onurak ikusarazteko. Horretarako, KSI Berritzaile 2018 programan parte hartu duten 8 enpresa eta eragile hautatu dira. Hauek dira:
- 1. ardatzean (Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa), Tecnalia eta Vicomtech buru direla, CODESYNTAX, DUMYPARK, DIDAKTIKER eta Dabadaba enpresak.
- 2. ardatzean (Antolaketa-ereduaren berrikuntza), Euskalit buru dela, GESTIONET eta AURMAN enpresak.
- 3. ardatzean (Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa), Elkargi SGR buru dela, TARIMA eta TEATRO PARAISO enpreseak.







