Osasun Saila

Tigre eltxoa (Aedes albopictus)

Aedes albopictus eltxo inbaditzailea, zeina Asiakoa den jatorriz, 70. hamarkadatik munduan zehar etengabe zabaltzen ari den espeziea da. Espainian, Katalunian identifikatu zen lehendabizikoz 2004. urtean, baina Balentzian, Balear Uharteetan, Andaluzian, Murtzian, Aragoin, etb. aurkitu izan da. Euskal Autonomia Erkidegoan, 2014 urteko urrian identifikatu zen.

Tamaina txikiko eltxoa da, (5 mm ingurukoa), buruan eta toraxean dituen marra zuriengatik ezagutu daitekeena. Hegaldi-ibilbide mugatua duen arren (200-400m errute-tokitik), garraioaren bidez herrialde batzuetatik besteetara mugitzeko gaitasuna erakutsi du.

Espezie hiritarra da batez ere, egunez egon ohi da aktibo, eta gune itzaltsuetan ezkutatzen da.

Eltxo honen ziztadak, mina eta erreakzio handiak sor ditzake pertsonengan.

Pertsonei zenbait gaixotasun (birus) kutsatzeko gai denez, eltxo honen kontrola funtsezkoa da.

Eltxoaren ugaltze-tokiak

Ziztadaren bitartez, eltxo emeak arrautzak (70-100) jartzeko beharrezkoa duen odola hartzen du eta hauek, ur gutxi eta geldirik dagoen lekuetan jarriko ditu. Ugaltze-tokien adibideak:

  • Lorontzien platerakLorontzien platerak
  • Estoldak, kainu-zuloakEstoldak, kainu-zuloak
  • OntziakOntziak
  • BidoiakBidoiak
  • NeumatikoakNeumatikoak
  • Teilatuko erretenaTeilatuko erretena

Bizi-zikloa

Bizi-zikloak bi fase ditu, fase urtarra (arrautza, larba eta pupa) eta aireko fasea (eltxo heldua). Fase urtarra 7-10 egunetan betetzen da.

Nola saihestu bere agerpena

Eltxoaren ugalketa galarazteko gakoa, prebentzioan dago

Aldizkako berrikustetan eginez eta ura pilatu dezaketen ontzi eta tresnak kenduz, bai etxebizitza pribatuetan baita gune publikoetan ere.

  • Uraren pilaketa saihestuz drainatze guneetan (estoldak eta kainu-zuloak) eta etxebizitzako erretenetan
  • Ura etengabe pilatu daitekeen lur pribatu edo publikoetako zuloak estaliz
  • Ura pilatu dezaketen ontziak astean bitan hustuz: loreontziak, loreontzien platerak, ontziak, jostailuak, plastikozko igerilekuak, etab.
  • Gure animalien askako ura 2 edo 3 egunetatik behin aldatuz.
  • Kainu-zuloetan, gutxienez astean behin, ura botaz.
  • Lehio, ontzi eta abarretan eltxo-sareak erabiltzeak eltxoak sartzea eta arrautzak jartzea eragotzi dezake.

Horregatik, hiritarren eta udal-zerbitzuen lankidetza (garbiketa, komunikazioa, hirigintza, lanak, urak...) ezinbestekoa da eltxoaren hedapena gelditu ahal izateko.

Lagundu gaitzazu bere banaketa ezagutzen. Tigre eltxo bat ikusten baldin baduzu, geolokalizatu, argazki on bat atera eta Mosquito alert app-ra bidal ezazu.

Azken aldaketako data: