Osakidetzaren beste inbertsio bat Araba ESIko Erradiodiagnostiko zerbitzurako

Gaur otsailaren, 12a (astelehena) Jon Darpón Sailburuak eta Mª Jesús Múgicak Osakidetzako Zuzendari nagusiak, AUO Txagorritxun, Araba ESIko Erradiodiagnostiko zerbitzurako duela gutxi erositako ekipamendu berria bisitatu dute.
Eusko Jaurlaritzak 1.100.000 euroko inbertsioa egin du Araba ESIko erradiodiagnostiko zerbitzuko ekipamenduan, eskaner berri bat eskuratzera zuzendua edo azken sorrerako OTAra (ordenagailu bidezko tomografia axial), tomosintesisdun mamografo digital zuzenera, edo zuzeneko erradiologia digitaleko gela batera.
Eskaner berriak pazienteari egindako miaketa bakoitzean erradiazio dosia laurdenera jaistea ahalbideratzen du. Eskuratze berri honekin, Arabako ESIk lau eskaner izango ditu, eta horietatik hiru azken sorrerakoak izango dira. Tresna horiek automatizatutako erremintak dituzte bai irudiak lortzeko, baita prozesatu osterako, emandako erradiazioa txikitzea ahalbideratzen duena, hau bereziki sentikorra da paziente onkologiko eta pediatrikoetan. Eskaner berriaren urteko jarduera batez beste 9.000 pazientekoa izatera iritsiko da.
Azken aldaketako data: