Osasun Saila

Osakidetzak sinadura biometrikoaren sistema ezarri du

Gailu digitalean eskuz egindako sinadura edukitzeko sistema hau urtarrilean jarri zen abian Osakidetzako osasun-elkarte guztietan eta eraginkortasun eta segurtasun handiagoa ematen die pazienteen sinadura behar duten osasun-dokumentuei, baimen informatuari, esaterako.

Guztira, Osakidetzaren 11.901 baimen informatu sinatu dira sinadura biometrikoaren bitartez, historia kliniko digitalaren baitan; sistema hori 2018ko urtarrilean ezarri zen Osakidetzako osasun-elkarte guztietan. Sistemak sinadura modu seguruan jasotzen du, ebidentzia biometrikoak bilduta (posizioa, abiadura, presio-azelerazioa eta lapitzaren makurdura). Hala, sinadura sinatutako dokumentuari baino ez dago lotuta.

María Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusiak adierazi moduan, sinadura biometrikoaren sistemak segurtasun eta eraginkortasun handiagoa ematen dio baimen informatuaren tratamenduari, pazientearen sinadura behar baitu; sinatzailearen nortasuna eta dokumentuaren baliozkotasuna ziurtatzen ditu, baita horren pribatutasuna ere.

Orain artean, dokumentu horien izapideak egiterakoan, dokumentuak inprimatu, sinatu eta ondoren digitalizatu edo fisikoki biltegiratzea eskatzen zuen, eta horrek administrazio-baliabideetan arazoak sortzen ditu; dokumentua galdu edo kaltetzeko arriskua, kontrolatzeko zaila, fitxategi fisikoak, etab.

Orain, Osakidetzan, arrisku horiek desagertu egingo dira kudeaketa osoa txertatzean, eta alderdi horiek nabarmen hobetuko dira baimen informatuan; egingo zaion prozeduraren inguruko informazioa bildu eta ziurtatzen zaio pazienteari, baita horren baimena jaso ere. Baimen informatuak osasun-profesionalaren sinadura elektronikoa eta pazientearen biometrikoa biltzen ditu, eta ezinbesteko baldintza izango da behar bezala beteta eta informatuta egotea aipatu prozedura egin ahal izateko.

Informazio gehiago: deskargatu prentsa oharra

Azken aldaketako data: