Osasun Saila

Giza ugalketa lagundua

Zientifikoki eta klinikoki egokiak izanez gero laguntza bidezko giza ugalketako teknikak garatzeko eta erabiltzeko indarrean dagoen arautegiak eskatzen dituen betekizun teknikoak eta funtzionalak bete diren egiaztatzeko prozedura.

Asistentzia-unitate hauei aplikatzen zaie prozedura: andrologiako laborategiei, enbriologiako laborategiei eta gametoen kriokontserbazioko laborategiei.

  • Andrologiako laborategia (esperma gaitzea): semen-laginak ebaluatzen eta prozesatzen dira hemen, diagnostikatzeko eta tratatzeko; semen-bankua ere bada.
  • Enbriologiako laborategia (in vitro ernalketarako laborategia): Laborategi hauetan, obozitoak eta preenbrioiak manipulatzen dira aurreikusitako helburuetarako, bikotearen berezko gametoak edo emandakoak erabilita.
  • Kriokontserbazioko laborategia: material biologikoaren kontserbazio kriogenikoa egiten da (obozitoak eta preenbrioiak).

Baimendu beharreko teknikak:

  • Intseminazio artifiziala, bikotekidearen semena edo emailearen semena erabiliz
  • In vitro ernalketa eta espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoa, berezko gametoekin edo emandakoekin
  • Esperma gaitzeko laborategia
  • Bikote serodiskordanteen esperma gaitzeko laborategia
  • Semen-bankua
  • Enbrioi-bankua
  • Obozito-bankua
  • Kriokontserbatutako obozitoak erabiltzea
  • Obulu-donazioa
  • Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa

Araudia

  • SSI/2057/2014 Agindua, urriaren 29koa, 9/2014 Errege Lege Dekretuaren III., IV. eta V. eranskinak aldatzen dituena (giza zelulak eta ehunak eman, lortu, ebaluatu, prozesatu, zaindu, biltegiratu eta banatzerakoan bete beharreko kalitate- eta segurtasun-arauak zehaztu eta horiek gizakiengan erabiltzeko koordinazio- eta funtzionamendu-arauak onartzen dituen Errege Lege Dekretua).
  • 9/2014 Errege Lege Dekretua, uztailaren 4koa, giza zelulak eta ehunak eman, lortu, ebaluatu, prozesatu, zaindu, biltegiratu eta banatzerakoan bete beharreko kalitate- eta segurtasun-arauak zehaztu eta horiek gizakiengan erabiltzeko koordinazio- eta funtzionamendu-arauak onartzen dituena.
  • Agindua, 2013ko azaroaren 12a, Osasuneko sailburuarena, zeinen bidez arautzen baitira kirurgia- jarduerak eta/edo barneratzerik gabeko prozedura diagnostiko eta/edo terapeutiko inbasiboak egiten dituzten osasun-zentroak eta -zerbitzuak baimentzeko aplikatzeko eskakizun teknikoak
  • 1527/2010 Errege Dekretua, azaroaren 15ekoa, Zelulak eta giza-ehunak eman eta erabiltzeko berme-batzordea eta ikerketa-proiektuen erregistroa arautzen dituena.
  • 42/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 15ekoa, Laguntza Bidezko Giza Ugalketako Batzorde Nazionala arautzen duena.
  • 14/2006 Legea, maiatzaren 26koa, Laguntza Bidezko Giza Ugalketako Teknikei buruzkoa.
  • 1720/2004 Errege Dekretua, uztailaren 23koa, laguntza bidezko ugalketan obozitoak ernaltzeko ezarritako mugak gainditzea ahalbidetzen duten tipologia fisiopatologikoak ezartzen dituena.
  • 2132/2004 Errege Dekretua, uztailaren 23koa, soberako preenbrioietatik eskuratutako enbor-zelulekin ikerketak egiteko baimena eskatzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena.
  • 120/2003 Errege Dekretua, urtarrilaren 31koa, ugalketa helburu izanik, aurrez izoztutako obozitoak edo obulutegiko ehuna erabilita ernalketarako esperientzia kontrolatuak egiteko baldintzak arautzen dituena, laguntza bidezko ugalketako tekniken barruan.
  • 1996ko martxoaren 25eko Agindua, Gametoen eta preenbrioien emaileen erregistro nazionalaren funtzionamendu-arauak ezartzen dituena.
  • 412/1996 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, laguntza bidezko giza ugalketako teknikekin lotutako emaile eta erabiltzaileak aztertzeko protokoloak ezartzen dituena eta giza ernalkuntza helburu duen gameto eta preenbrioien emaileen erregistro nazionalaren sorrera eta antolaketa arautzen dituena.
  • 413/1996 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, laguntza bidezko ugalketako teknikekin erlazionatutako osasun-zentroak eta -zerbitzuak baimentzeko eta homologatzeko baldintza teknikoak eta funtzionalak ezartzen dituena.

Inprimakia

Azken aldaketako data: