Osasun Saila

Desinfekzio, garbiketa eta mantentze-lanen tratamenduak

Tratamenduko enpresak eta langileak

865/2003 ED-aren aplikazio eremuko instalazioen mantentze higieniko-sanitarioaren operazioak egiten dituzten pertsonek, kanpo-zerbitzu kontratatukoa izanik zein instalazioaren enpresa titularraren beraren langilea izanik, Osasun eta Kontsumoko Ministerioaren SCO/317/2003 Aginduan, otsailaren 7koan, ezartzen den trebakuntza-ikastaro homologatua egin beharko dute.
Hirugarrenentzat gai biozidekin lan egiten duten tratamendu-enpresak Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialean inskribatuta egon behar dira. Tratamenduko langileek goian aipatutako trebakuntza-ikastaroa egina beharko dute izan.

Desinfektagarriak

  • Biozidak merkaturatzeko eta erabiltzeko araudiak ezartzen duena beteko dute. (528/2012 (EB) Erreglamendua).
  • Legionellari aurre egiteko gai izan behar dira eta ez dira arriskutsuak izango ez instalazioetarako ez eta aplikatzaileen eta esposizioko pertsonen osasun eta segurtasunerako.
  • Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunaren Ministerioaren Bioziden Erregistro Ofizialean inskribatuta egon behar dira (BEO).

Garbiketa eta mantentze lanerako produktuak

  • Inkrustazio- eta oxidazio-kontrakoek, sakabanatzaileek,... eta bestelako gai kimiko arriskutsuek klasifikazio-, ontziratze-, etiketatze- eta segurtasuneko datuen fitxak edukitzeko beharrak bete beharko dituzte (1272/2008 (EK) Erreglamendua).

Kontaktatzeko helbideak

  • Osasun Publikoko Zuzendaritza - Ingurumenaren Sanitateko Zerbitzua
    • Donostia-San Sebastián kalea, 1. (01010) Vitoria-Gasteiz
    • Tfnoa.: 945 01 92 01. Faxa: 945 01 91 92
  • Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza - Ingurumenaren Sanitateko Unitatea.
    • Santiago Etorbidea,11. (01004) Vitoria-Gasteiz.
    • Tfnoa.: 945 01 70 60. Faxa: 945 01 71 79.
  • Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza - Ingurumenaren Sanitateko Unitatea.
    • Maria Díaz de Haro Kalea, 60. (48010) Bilbo.
    • Tfnoa.: 944 03 15 00. Faxa:944 03 15 98.
  • Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza - Ingurumenaren Sanitateko Unitatea.
    • Nafarroa Etorbidea,4. (20013) Donostia-San Sebastián.
    • Tfnoa.: 943 02 27 00. Faxa: 943 02 27 01.

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus