Osasun Saila

Legionellaren autocontrol-plana

Legionelosia aurreikustea eta kontrolatzea Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren helburuak dira, eta ageriratzen ari diren gaixotasun kutsagarrien kontrako borroka-estrategiaren barnean kokatuta daude. Ahalegin horretan, oinarrizko tresnak dira zaintza epidemiologikoa eta arrisku-instalazioetako ingurumenaren kontrola horretarako.

Arriskuko instalazioen titularren erantzukizuna da honako betekizun hauek aurrera eramatea (osasun publikoarentzat arrisku izan ez daitezen): aldizkako mantentze-programak eta instalazioen egitura- edota funtzionamendu-hobekuntzak eta uraren kalitate mikrobiologikoa eta fisiko-kimikoa kontrolatzea. Halaber, instalazioen mantentze-lanen erregistroa eraman beharko dute, haien ikuskatze-lanen ardura duten aginte sanitarioen eskura.

Dokumentuak deskargatu

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus