Osasun Saila

Kokleako Inplantearen Nazioarteko Eguna

Datorren igandean, otsailaren 25ean, Kokleako Inplantearen Nazioarteko Eguna izango da. Djourno eta Eyres doktoreek, 1957an, halako egun batean lehenengo inplantea egin zutela oroituko da, horrela.

Donostia Unibertsate Ospitalean 1991 urtean kokleako lehenengo ebakuntza egin zenetik, 357 inplante egin dira –291 pazienteei– emaitza onekin. Urte hauetan, ebakuntza kopurua hazi da, eta, gaur egun, 40-45 inplante inguru jartzen dira urtean. Era berean nabarmendu behar da Donostia Unibertsitate Ospitalea erreferentzia zentroa dela Euskadi eta Errioxan gai honetan, beste zentro batzuetan inplantea jarritako 75 paziente ere bere gain hartu ditu, zeini Otorrinolaringologiako profesionalek jarraipena egiten dieten gure zentroan.

Osakidetzako jakitunek esaten duten moduan, adin goiztiarrean egitea funtsezkoa da emaitzan. Jaiotzetiko haur gorren kasuan, adin egokia hiru urtetik beherakoa da. Garrantzitsua da azpimarratzea protesi bat dela, eta ez du sendatzen gortasuna betiko. Inplantea ez da audifono bat ere, ebakuntza baten bidez ezartzen delako, eta funtzionamendua desberdina da, emaitzak, halere, oso gogobetegarriak dira gure pazieenteentzat.

Produktu sanitario ezargarri aktiboa da, zehaztasun handikoa, goi mailako teknologia erabiltzen duena. Haren helburua kokleako zelula ziliodunak suntsitzearen ondorioz gorreria duten pertsonek entzumena berreskuratzea da.

Inplantearen helburua kalteturiko barne belarrian dagoen kokleak funtzioa errekuperatzea da, seinale elektrikoz zuzenean estimulatuz entzumen-nerbioa. Koklea zuzenean estimulatuz, kanpoko eta erdiko belarriko osagaiek funtzioa galtzen dute, kokleako inplantearen kanpoko osagaiek ordezten baitituzte.

Informazio gehiago: prentsa oharra deskargatu

Azken aldaketako data: