Osasun Saila

Janariaz gozatu eta difrutatzeko errezetak disfagian

Disfagia lantzen duten Gorlizko Ospitaleko profesionalek nolabait aberastu nahi zuten irensteko zailtasuna –disfagia, alegia– duten pertsonen ohiko jateko modua eta horregatik erabaki zuten liburu hau egitea.

Janariak ezaugarri berezia du horrelako egoeretan; hau da, birrindua eta estetika uniformekoa izaten da. Ondorioz, ez ditu zentzumen printzipioak betetzen, jateak, elikatzeaz gain, plazera ere eragin dezan. Gogorik eza eta apatia eragiten ditu monotoniak, eta, nutrizio egokia izateko aukera murrizteaz gain, osasunari ere eragiten dio horrek.

Sukaldaritzako proposamenak egiteko orduan, gure erronka izan da, mantenugaiei eutsita betiere, batetik, testurak kontrolatzea, eta bestetik, plazera zein jateko zaletasuna eragiten duten alderdiak ere jasotzea, era horretan hain ohikoa den egoerari normaltasuna ematearren. Hau da, ikusmenak, dastamenak eta usaimenak elikatzeko ekintzan izan ohi duten garrantzia izan dezatela. Ideia hori gauzatzeko modua izan dugu Bilboko Yandiola jatetxeko Ricardo Pérez chefarekin bat egin ondoren, proiektu hau gauzatzeko lankidetzari ekin ahal izan diogulako horrela.

Honako hauek egin dituzte errezetak: Ricardo Pérez Martín eta David López Coque (Gorlizko Ospitaleko sukaldaria), eta ondoan izan dituzte, halaber, ospitaleko disfagiako lantaldeko kideak, Zuberoa Maite Miranda Artieda haien buru; izan ere, ezagutza espezifikoak eskaini dituzte emaitzak ezarritako premisa guztiei erantzun diezaien. 

Errezeta liburua

Azken aldaketako data: