Osasun Saila

PADI - Haurren Hortzak Zaintzeko Programa

Zer da PADI?

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak sortutako programa bat da, Euskadiko haurren aho-hortzen osasuna urtero bermatzen duena. PADIn 200.000 bat haurri ematen zaie zerbitzua, doan, Euskadiko odontologo eta estomatologoen elkargo ofizialen laguntzarekin. Horrela, dentista gaituen multzo handi batek parte hartzen du, Osakidetzako profesionalekin batera.

Nori dago zuzenduta?

PADIk hortzak doan zaintzea bermatzen die Euskadin asistentzia sanitario publikoa jasotzeko eskubidea duten 7 urtetik 15 urtera arteko haurrei. Beraz, hortzaldi ona eta zaintza-ohitura osasungarriak garatzeko adin-tarte erabakigarria hartzen du.

Zergatik da garrantzitsua?

Txantxarra hortzetako oso gaixotasun ohikoa da gure inguruan. Ahoko bakterioek kaltea eragin dezakete hortzaren edo esmaltearen gainazalean, eta hura suntsitzea eragin. Haurtzaroan arrisku handiagoa dago txantxarra azaltzeko eta, azaltzen denean, azkarrago egiten du aurrera eta ondorio konponezinak utz ditzake. Normalean, gaixotasun horrek ez du sintomarik ematen hasierako faseetan eta, beraz, baten batzuek pentsa dezakete ez dagoela azterketarik edo tratamendurik egin beharrik arazoa agerikoa den arte.

PADIn sartzen den urteko azterketaren bidez, dentistak, nahiz eta haurrak inolako aldaketa edo molestiarik ez nabaritu, txantxarra goiz antzeman dezake eta tratamendua jar dezake, hain justu ere hortzen erupzioa eta behin betiko hortzetarako aldaketa gertatzen den etapan. Gainera, zainketa prebentiboak eta konpontzaileak ematea ahalbidetzen du, eta beharrezko ahoko higiene-ohiturak indartzea. Aldizkako kontsultetara joatea haurren eta helduen aho-hortzen osasuna babesteko eta zaintzeko modu bat da.

PADI

Kontsultatu PADI programari atxikitako zentroen zerrenda eta eskatu azterketa egiteko txanda:

PADI zentroen kontsulta


Profesionalentzako informazioa:

PADI aplikazioa

PADI gaikuntza

Nola erabili

PADIko kontsulta batera edo hotz-klinika onetsi batera (leiho berri batean irekitzen da) doan joateko, etxean urtero jasoko duzun onarpen-taloia erabil dezakezu edo, bestela, Osakidetzako Osasun Txartel Indibiduala.

7 urtetik 15 urtera arteko pertsona guztiek Osakidetzan jasota dagoen posta-helbidean eskutitz bat jasotzen dute urte hasieran, kode bakar eta besterenezina duen onarpen-txartelarekin. Aurreneko aldiz, umeak 7 urte beteko dituen urteko urtarriletik aurrera jasotzen da eta, azken aldiz, 15 urte beteko dituen urtean. Hainbat anai-arreba edo elkarrekin bizi diren jasotzaileak izanez gero, litekeena da taloi guztiak gutun-azal bakar batean jasotzea.

Onarpen-taloi edo -agiri horrek bermatzen ditu PADIn sartzen diren prestazio guztiak urte guztirako.

Urteko azterketa egiteko, bizi zaren lurralde historikoko zerrendatik gaitutako dentista bat aukeratu (leiho berri batean irekitzen da)beharko duzu, eta hitzordua eskatu, haren kontsultako telefonora deituta. Taloia urte osoan dago aktibo eta, beraz, zuen beharretara egokitu daiteke. Kontsultara joaten zareten egunean eman behar da taloia. Eta profesionalak eta onuradunaren aitak/amak/tutoreak sinatu behar dute. Bisita bat baino gehiago egin behar izanez gero, lehenengo bisitan emandako taloiak hartuko ditu bere gain bisita horiek.

Talon PADI

Aukeratutako profesionalarekin daukazuen harremanak taloia indarrean dagoen bitartean jarraituko du. Profesionalez aldatzea eskatzen duten salbuespenezko egoerak dagokion lurraldeko administrazio-unitatearen bidez izapidetu ahal izango dira.


Zer egin behar da taloia jaso ezean?

Urteko onarpen-taloirik jaso ez baduzu, helbidez aldatu zarelako edo Euskal Autonomia Erkidegoan bizileku berria daukazulako izan daiteke. Gogoratu aldaketak jakinaraztea.
Egoera horretan bazaude, bi konponbide dituzu aukeran:

  • Kontsultara edo hortz-klinika onetsira joan aurretik, taloi berri bat egiteko eta bidaltzeko eskatzea PADIko Administrazio Unitatean.
  • Hitzordua jartzea bizi zaren lurralde historikoko zerrendako dentista gaitu batekin, eta bertan Osasun Txartel Indibiduala (OTI) aurkeztea. Dentistak elkarren arteko onarpen-agiri bat emango dizu, eta hori profesionalak eta onuradunaren amak/aitak/tutoreak sinatuta, bermatuta egongo da urte horretako zaintza.

PADIko administrazio-unitateak

Zer eskaintzen du?

  • Urtero azterketa bat, edo gehiago, beharrezkoa balitz.
  • Aho-hortzen zaintzari buruzko orientazioa.
  • Hortz iraunkorretan honako hauek egitea:
    • Prebentzio-prozedurak
    • Pitzadurak zigilatzea.
    • Txantxarraren eta traumatismoen tratamendua
  • Lehen hortzaldiko eta bigarren hortzaldiko hortz-haginak ateratzea (ortodontziako aginduagatik izan ezik).
  • Hortzetako larrialdietan zerbitzua ematea kontsulta-ordutegi arruntean.

Zer ez du eskaintzen?

  • Programatik kanpo daude esneko hortz edo lehen hortzeriako hortzetako enpasteak eta ortodontzia-tratamenduak.

PADIren informazio-zerbitzua (SIPADI)

  • PADIren informazio-sistema da SIPADI. Sistema horretara sartu behar dute pertsona gaituek eta haien mendeko dentistek, ematen duten zainketa kudeatzeko eta erregistratzeko.

PADIren Informazio sistemarako sarbidea

PADIko profesionala gaitzeko erregistroa

  • Esteka honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko osasungintzako zentroen, zerbitzuen eta establezimenduen erregistroan izena emanda dauden hortzetako kontsulta edo hortz-kliniketako titularrek PADI zerbitzuak emateko gaikuntza eska dezakete, bai eta gaikuntza hori aldatu ere aldaketa- edo azkentze-kasuetan.

PADIren gaikuntza-erregistrorako sarbidea

Dokumentu interesgarriak

PADI: Urteko txostena 2022(lehio berri batetan irekiko da)
2022urteko Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren (PADI) urteko txostena.
PADI: Urteko txostena 2021(lehio berri batetan irekiko da)
2022urteko Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren (PADI) urteko txostena.
Kartela (PDF, 4 MB) (lehio berri batetan irekiko da)
PADIren informazio-kartela
Onarpen-taloiaren eredua (PDF, 637 KB) (lehio berri batetan irekiko da)
Onarpen-taloiaren eredu hau ezin da deskargatu, onuradun bakoitzak berea jasoko baitu etxean.
Onarpen-agiria (PDF, 532 KB) (lehio berri batetan irekiko da)
Profesional gaituek bakarrik deskarga dezakete, hortzetako kontsulta edo kliniketan eskuragarri jar dezaten.

ARAUDIA

37/2023 DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko 7-15 urteko biztanleen aho-hortzen osasunaren arloko prestazio sanitarioari buruzkoa. (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: