Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (PADI) gaikuntzen erregistroa

Deskribapena

PADIren prestazio sanitarioak bitarteko publikoen bitartez emango dira, Osakidetza-Osasun Zerbitzuaren bidez, horretarako baimena duten zentroetan, edo bitarteko pribatuen bidez, osasunaren arloan eskumena duen sailean plangintza, antolamendu eta ebaluazio sanitarioko eskumena duen zuzendaritzak aldez aurretik gaitutako pertsona fisiko eta juridikoen bidez.

PADI gaikuntza

PADI gaikuntzak PADI Dekretuan erregulatutako prestazio sanitarioak emateko gaitasuna esleitzen dio pertsona fisiko edo juridikoari.

PADI gaikuntza aldatzea

Pertsona gaituen inguruabarretan, datuetan edo dokumentuetan aldaketarik izanez gero, pertsona horiek, hogeita hamar eguneko gehienezko epean, gaikuntza aldatzeko eskabidea bete beharko dute. Baimen horrek funtzionamendu-baimen sanitarioari eragiten badio, aldez aurretik baimen hori erregularizatu beharko da.

PADI gaikuntza azkentzea

Pertsona gaituak PADIn zerbitzuak emateari utzi nahi badio, gaikuntza azkentzeko eskabide bat bete beharko du, honako arrazoi hauetako batean oinarrituta:

  • a) Nortasuna azkentzea.
  • b) Jarduteko gaikuntza galtzea.
  • c) Asistentzia odontologikoa ematen duen klinikaren edo kontsultaren baimen sanitarioaren indarraldia azkentzea, baliogabetzea edo azkentzea dakarren beste zeinahi arrazoi.
  • d) Pertsona gaituak uko egitea. Gaikuntzari uko egitea edozein unetan eskatu ahal izango da, nahiz eta eskaera egiten den urteko abenduaren 31ra arte ez den eraginkorra izango.
  • e) Hortz-kontsulta edo -klinika ixtea.
  • f) Gaikuntzaren titularra den pertsona fisikoak erretiroa hartzea, gerora sortutako ezintasuna izatea edo antzeko egoera batean izatea.
  • g) Prestazioa ezin gauzatzea, gaikuntzaren titularrari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.
  • h) Gaikuntza eskuratzeko eskatutako betekizunak betetzeari uztea.

Nori dago zuzenduta

PADIren zerbitzuak emateko gaitu ahal izango da jarduteko gaitasuna duen edozein pertsona fisiko edo juridiko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) kokatutako hortz-klinika edo -kontsulta baten titularra bada.

Aplikatu beharreko araudia

Araudi autonomikoa 37/2023 DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko 7-15 urteko biztanleen aho-hortzen osasunaren arloko prestazio sanitarioari buruzkoa. Estatuaren araudia 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa Estatuaren araudia 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa. Estatuaren araudia 1030/2006 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zorroa eta berori eguneratzeko prozedura ezartzen dituena. Estatuaren araudia 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazienteen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubideak eta betebeharrak arautzen dituena. Estatuaren araudia 33/2011 Lege Orokorra, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa. Estatuaren araudia 1277/2003 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduak baimentzeko oinarri orokorrak ezartzen dituena. Araudi autonomikoa 17/2022 DEKRETUA, otsailaren 1ekoa, Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroarena. Araudi autonomikoa 147/2015 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena. Araudi autonomikoa 2/1998 Legea, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa. Araudi autonomikoa 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Araudi autonomikoa 31/2006 Dekretua, otsailaren 21ekoa, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Arabako Osasuneko Lurralde Ordezkaritza

Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritza

Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritza

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • PADI gaikuntza: 1204101
  • PADI gaikuntza aldatzea: 1204102
  • PADI gaikuntza azkentzea: 1204103

PADI gaikuntza

PADI gaikuntzak PADI Dekretuan erregulatutako prestazio sanitarioak emateko gaitasuna esleitzen dio pertsona fisiko edo juridikoari.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

DOKUMENTAZIOA

Gaikuntza lortzeko eskatzen den dokumentazioa telematikoki aurkeztu beharko da, gaikuntza-eskabidearekin batera.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

PADI gaikuntza iraungitzea

Pertsona gaituak PADIn zerbitzuak emateari utzi nahi badio, gaikuntza azkentzeko eskabide bat bete beharko du, honako arrazoi hauetako batean oinarrituta:

  • a) Nortasuna azkentzea.
  • b) Jarduteko gaikuntza galtzea.
  • c) Asistentzia odontologikoa ematen duen klinikaren edo kontsultaren baimen sanitarioaren indarraldia azkentzea, baliogabetzea edo azkentzea dakarren beste zeinahi arrazoi.
  • d) Pertsona gaituak uko egitea. Gaikuntzari uko egitea edozein unetan eskatu ahal izango da, nahiz eta eskaera egiten den urteko abenduaren 31ra arte ez den eraginkorra izango.
  • e) Hortz-kontsulta edo -klinika ixtea.
  • f) Gaikuntzaren titularra den pertsona fisikoak erretiroa hartzea, gerora sortutako ezintasuna izatea edo antzeko egoera batean izatea.
  • g) Prestazioa ezin gauzatzea, gaikuntzaren titularrari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.
  • h) Gaikuntza eskuratzeko eskatutako betekizunak betetzeari uztea.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

DOKUMENTAZIOA

Gaikuntza lortzeko eskatzen den dokumentazioa telematikoki aurkeztu beharko da, azkentze-eskabidearekin batera.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk