Zer da osasun komunitarioa?
Osasun Komunitarioa gizabanakoen eta taldeen osasunaren adierazpen kolektiboa da, komunitate zehaztu batean. Gizabanako, familia, gizarte, kultura eta ingurumenaren ezaugarrien arteko interakzioak dago zehaztua; baita osasun-zerbitzuek eta faktore sozial, politiko eta globalen eraginak ere. Hori dela eta, esku-hartze komunitarioa osasunean, partaidetza-prozesu baten bidez komunitatearekin eta komunitatetik egindako esku-hartzea da.
Osasun komunitarioa aztertzeko modu on bat tokiko-esparruan sareko lana garatzea da. Sareko lana hainbat eragileren artean aliantzak eta sinergiak sortzea da, helburu komunak ezartzeko eta horiek lortzeko era kooperatiboan jarduteko; horrela, baliabideak hobeto aprobetxatuko baitira.
Hurrengo arloetan lan egiten dugu
Euskadi aktiboa
Osasunarako aktiboen bilatzailea.
Prozesu komunitarioak lantzeko Metodologia
Osasuna ikuspegi komunitario batetik lantzeko gida metodologikoa
Udalerrietako osasun-informazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritako osasun-egoerari buruzko informazioa
Estrategia eta toki-esparruko osasun-programak