Osasun Saila

Eskoletako Jolastokiak

Patios escolaresJolasera eta mugimendura bultzatzeko aukera bat dira eskoletako jolastokiak. Gainera, eskola, bizitegi-area batetik gertu egoten da askotan, eta zenbait lekutan familien topaleku izaten da eskola-orduen ondoren eta asteburuetan.

Ala eta guztiz ere, kasu askotan, gaur egun eskoletako jolastokiek duten egitura eta diseinua ez da bilakaera pedagogiko horren eskutik joan; gune asfaltatu bat eskaintzera mugatzen da, kirol jakin batzuetan aritzeko prestatua (batez ere pilota eta baloiekin jarduteko lehia-jokoak). Egoera horrek dakarrena da erabilera ez izatea ekitatiboa: erreproduzitu egiten dira genero-kulturen definizioa eta nesken eta mutilen arteko des-parekotasunak indartzen dituzten rolak, botere-harremanak eta jarrerak, eta, horrekin batera, bazter batean geratzen dira ikaslerik ez aktiboenak.

Eskola-giroan jarduera fisikoa sustatzea tresna eraginkorra izan daiteke herritarrak txiki-txikitatik kontzientziatzeko jarduera fisikoak osasunari dakarkion onuraz. Osasun fisikoari dakarkion onuraz gain, eskola-adinean jarduera fisikoa egiteak memoria eta ikasleen errendimendu akademikoa hobetzen ditu, eta ongizate psikikoari eta pertsona arteko harremanei mesede egiten die.

Zertan datza eskoletako jolastokien eraldaketa?

Eskoletako jolastokiak eraldatzeko proiektu inklusibo eta parte-hartzaileek, hain zuzen, birplanteatu egiten dute eskolako jolastokien irudi tradizionala, eta erronka jotzen dute, jolastokiak benetan izan daitezen ikaskuntza, jolasa, mugimendua eta kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko gune inklusiboak, betiere oinarritzat harturik berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua.

Eskoletako jolastokiak eraldatzeko proiektu parte-hartzaileak egiteko gida

Patios escolares

Gida honek Guraso Elkarteen eta irakaskuntzako kooperatiben bidelagun izan nahi du ikastetxeetako jolastokiak eraldatzeko proiektuak garatze bidean. Elkarte horien eta eskola-inguruneko gainerako eragileen arteko koordinazioak (irakasleak, ikasleak, familiak, udalak eta abar), lan parte-hartzaile eta inklusiboan oinarrituta, erraztu egingo du proiektua egikaritzea, eta bide emango du denen helburua lortzeko; alegia, eskoletako jolastokietan mugimendua, jolasa, inklusioa eta sozializazioa sustatzeko ingurune lagungarri bat sortzea.

Eskoletako jolastokiak eraldatzeko diru laguntzak

Laguntza hauen helburua, ikastetxeetako jolastokiak dinamizatzera eta/edo ikaskuntza, jolasa, mugimendua eta kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko gune inklusiboetan eraldatzera bideratutako parte hartzeko proiektuak garatzea, eskola-orduetan zein horietatik kanpo erabiltzeko, betiere oinarritzat harturik berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua (kultura, etnia, adina, sexua, aniztasun funtzionala, eta abar) eta ikasleei eta haien familien interesei eta beharrizanei egokituak. Honekin helburu hauek lortu nahi dira:

  1. Patios escolares EuskadiIkastetxeko ikasle guztien jolas-aukerak, jarduera fisikoa eta elkarbizitza handitu.
  2. Neskek jarduera fisikoa egitea berariaz sustatu, jarduera ezaren ratioa handiagoa baita kolektibo horretan.
  3. Mugimendua eta jolas aktiboa sustatu ikasle helduenen edo bigarren hezkuntzako ikasleen artean, adin-tarte horretako sedentarismorako joera saiheste aldera.

Patios escolares en Euskadi