Osasun Saila

Parte-hartze komunitarioa eta osasuna

Ongizatea eta osasuna sortzen duen partaidetzarako guidaHerritarren parte-hartzea funtsezkoa da komunitateen ongizatea areagotzeko eta biztanleen osasuna hobetzeko.

Parte-hartzea ez da programa baten onuradun izatea, diagnostikoan, diseinuan, gauzatzean eta ebaluazioan inplikatzea baizik. Lurralde jakin batean bizi diren pertsonek baino ez dituzte beren lehentasunak eta beharrak ezagutzen.

Partaidetza-prozesuek komunitateen osasuna eta ongizatea areagotzeko duten potentziala balioesten duen lan-eredua aurkezten dugu.

Gida honek orientazio praktiko batzuk eman nahi ditu, partaidetza-prozesuak diseinatzean, gauzatzean eta ebaluatzean osasunaren ikuspegia txertatzen dutenak.

Partaidetza-prozesuek komunitateen osasuna eta ongizatea areagotzeko duten potentziaren ebidentzia egiaztatua hartu da abiapuntu moduan, eta ekintza komunitariorako funtsezkoak diren hiru printzipio hauetan sakon aztertu dira: parte-hartzaileen arteko aniztasuna, erabakiak hartzeko orduan parte hartzen duten pertsonen autonomía eta prozesuan zehar eraikitzen diren harremanak.

Partaidetza-prozesu batean tokiko behar, indargune eta gaitasun guztiak jasotzeko, prozesuaren buru diren eragileek kolektibo sozial guztien parte-hartzea bermatu beharko dute, batez ere osasun-adierazle okerrenak izateko arrisku handiena dutenen parte-hartzea, ikuspegi desberdinak lortu ahal izateko.

Nola bermatu tokiko komunitatearen aniztasuna talde sustatzaileak edo motorrak osatzean eta erabakiak hartzean:

  • Komunitatearen aniztasuna aztertzea eta hura ordezkatzen duten pertsonak eta erakundeak identifikatzea.
  • Komunitateak eta, bereziki, kalteberatasun- eta/edo isolamendu-egoeran dauden taldeek parte hartzeko oztopoak identifikatzea.
  • Komunitatearen parte-hartzea errazten duten estrategiak ematea.
  • Haur eta nerabeek partaidetza-prozesuetan parte hartzen dutela bermatzea.
  • Partaidetza-prozesuaren garapen osoan hizkuntza ez-sexista, inklusiboa, argia eta zehatza erabiltzea.
  • Partaidetza-prozesuaren talde eragileak osatzean, komunitatearen aniztasuna bermatzea.

Osasuna pertsonak jaio, hazi, bizi, lan egin eta zahartzen diren inguruabarren araberakoa bada, lurralde jakin batean bizi diren pertsonek ezagutzen dituzte beren lehentasunak eta premiak. Horregatik da garrantzitsua komunitatearen autonomia-maila handitzen duten gertakari, gertaera edo ekintza guztiak balioestea, bai eta komunitatearen sormena eta autokudeaketa-gaitasuna indartzen dutenak ere.

Nola sustatu komunitatearen autonomia eta autokudeaketarako nahiz antolaketarako gaitasuna:

  • Hasieratik argitzea partaidetza-prozesuaren helburua (jakina da zertarako) eta joko-arauak: zer erabaki eta eremuri buruz deliberatzen den zehaztu behar da, bai eta parte hartzen duten eragile guztien erabaki eta eragin maila ere.
  • Tartean dauden eragile guztien artean lan egiteko modu zehatz eta eraginkor bat adostea (jakina da nola).
  • Partaidetza-prozesuari lotuta dauden tokiko beharrak eta lehentasunak identifikatzea eta jasotzea, kontuan hartu ahal izateko.
  • Partaidetza-prozesuaren helburuarekin lotutako toki-erakundeen indarguneak eta gaitasunak identifikatu eta jasotzea, balioa emateko, kontuan hartzeko eta prozesuan txertatzeko.

Parte-hartzea autonomia

Herritarrek, gizarte zibil antolatuak eta eragile publikoek partekatzen eta konektatzen dituzte interes, behar eta nahi komunak. Loturak eta gizarte-kohesioa indartzeko, garrantzitsua da komunikazioari, entzuteari, negoziazioari eta akordioari lotutako baldintzak ziurtatzea, baita lankidetza sustatzekoak ere, partaidetza-prozesuan ekarpenak egin ditzaketen pertsonek parte har dezaten, eta ez daitezen beren kabuz baztertu edo ez dezaten prozesua utzi.

Nola sortu enpatia eta konfiantza harremanak erraztuko dituzten baldintzak:

  • Hasieratik eta partaidetza-prozesu osoan zehar ziurtatzea aipatutako partaidetza-prozesua eragin duen gaiak ukituko dituen pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango dutela, baldin eta prozesuari balioa eta ikuspegia eman badiezaiokete. Hala ere, komunitateek parte ez hartzeko eskubidea dutela errespetatuko da beti.
  • Komunitateko sareekin eta erakundeekin lana kontuan hartzea, bereziki sortu berriekin.
  • Partaidetza-prozesuan parte hartzen duten pertsonen artean komunikazioaren eta entzute aktiboaren kalitatea bermatzea.
  • Tokiko aniztasuna islatuko duen txandakako bozeramailetza partekatua osatzea.
  • Prozesuan zehar sortu diren ezagutza guztiak partekatzea eta intereseko beste eragile batzuei ematea, ikaskuntza-prozesu partekatua ere izan dadin.
  • Parte hartzen duten eragileen artean batera sortzeko estrategiak (ekintza berriak) babestea, hala badagokio, elkarrengandik ikasteko komunitatea eratzeko.
  • Tartean dauden eragile guztiek batera lan egitea partaidetza-prozesuaren ebaluazioan.

Parte-hartzea harremanak

Azken aldaketako data: