Osasun Saila

Haurren eskubideak

Haurren eskubideei buruzko konbentzioa Nazio Batuen Asanbladak 1989ko azaroaren 20an onarturiko nazioarteko itun bat da.

Konbentzioak dauzkan 54 artikuluetan onartzen da 18 urtetik beherako haur guztiek eskubidea daukatela erabateko garapen fisiko, mental eta sozialerako eta beren iritziak askatasunez adierazteko. Baina horrez gain, Konbentzioa eredu bat da gizarte guztiaren osasun, biziraupen eta aurrerabiderako.

Azken aldaketako data: 2016/09/23