Osasun Saila

Gripearen aurkako txertaketa

Urtaroko gripearen aurkako txertaketa

Gripearen aurkako txertoak dira gaixotasuna prebenitzeko neurri onena eta, txertoak kasu guztietan infekzioa saihesten ez badu ere, beti arintzen du gaixotasunaren intentsitatea eta sorraraz litzakeen konplikazioak.

Gripearen aurkako txertoak mota inaktibatukoak dira, seguruak dira eta administra dakizkieke emakume haurdunei.

Urtero Osasun Sailak eta Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa kanpaina egiten dute 65 urtetik gorako pertsonei eta arrisku taldeetan barne hartua dagoen populazioari zuzendua.

Txerto hau eraginkorra da, urtero udazken-neguan agertu ohi den urtaro gripearen aurka.

Horregatik, beti bezala, irailaren erdi aldera hasiko da urtaro gripearen aurkako txertaketa kanpaina eta guztiz gomendagarria da deskribaturiko taldeetan barne hartuak dauden pertsona guztiak txertatzea.

Urtaro gripearen aurka txertatzeko arrisku taldeak

  • 65 urte edo gehiagoko helduak.
  • 65 urtetik beherakoa, arazo hauetakoren bat jasaten badute:
    • Aire Fluxuaren Butxadura Kronikoa (A.F.B.K.)
    • Diabetes.
    • Kardiopatia kronikoa.
    • Gaixotasun hepatiko kronikoa.
    • Giltzurrun gaixotasun kronikoa.
    • Izaera kronikoko beste patologia batzuk.
    • Terapia immunosupresorea hartzen duten pazienteak.
    • Emakume haurdunak.
    • Drepanozitosia eta beste hemoglobinopatia batzuk dituzten haurrak.
    • Azido azetilsalizilikoarekiko iraupen luzeko tratamenduan dauden haurrak.
  • Pertsonal sanitarioa.
  • Hegazti granjetako langileak.

Azken aldaketako data: