Euskal osasun sistema publikoak minbizia ikertzeko 400 proiektu baino gehiagotan parte hartzen du
Euskal osasun-sistema publikoak, egun, minbizia ikertzeko 411 proiektutan parte hartzen du. Proiektu horiek, bereziki, Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuan (ESI Donostialdea), Biocruces Osasun Ikerketako Institutuan (ESI Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces) eta ESI Bilbao-Basurton ari dira garatzen.
Jon Darpón Osasuneko sailburuak minbiziaren aurkako nazioarteko egunaren harira adierazi duenez, "Osakidetzan garatzen ari diren ikerketaren lehentasunezko helburua da tratamendu pertsonalizatuagoak lortzea, hartara, eraginkortasuna areagotu, albo-ondorioak murriztu eta, azken batean, pazienteen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko. Izan ere, minbiziaren alorra da Euskal Osasun Sistema Publikoaren ikerketa arlo nagusietako bat eta ildo horretako ikerketa-proiektuak sustatzen jarraituko dugu".
Osakidetza sarearen hainbat zentrotan garatzen ari diren ikerketa onkologikoa translazionala da eta oinarrizko ikerketa-ildoetatik hasi eta aplikatutako ikerketa klinikoraino doa, eta pazienteei azterketa klinikoen bitartez zuzenean iristen zaie.
Azken aldaketako data: