Esperientziak: Indistek

Lur Maitea
- Dirección: Manuel Andrés 6
- Herria: 48910 Sestao
- Telefonoa: 688800444
- Posta elektronikoa: jlopez@indistek.com
- Web: www.indistek.com
Galderen indizea:
- Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
- Zuen ingurukoen laguntza jaso al zenuten?
- Zein izan ziren zure lehen zalantzak, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean?
- Zuen bezeroen zer behar asetzen dituzue?
- Hautatzen duzuen sektorean esperientzia izatea beharrezkoa al da negozio bat sortzeko?
- Eta berariazko prestakuntza? Zuen ustez, etengabeko prestakuntza beharrezkoa al da edozein enpresarentzat?
- Zuen ustez, beharrezkoa al da berrikuntza eta sormena zuen negozioan?
- Zuen ustez, zein da zuek zuen nagusi izatearen abantaila nagusia?
- Zer oztopo izan dituzue batez ere, ekiteko garaian?
- Zuen ustez, krisi-garai hauek onak al dira negozioak sortzeko?
- Zer izango litzateke arrakasta zuentzat?
- Zer aholku emango zenizkiekete ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
- Porrot egingo bazenute, berriz ekingo zenukete?
Hasiera
1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
Soldatapeko gisa lan egitea oso konplikatua zen; inork ez zaitu kontratatu nahi eta kontratatu nahi zaituztenek baldintza txarrak eskaintzen dizkizute.
2. Zure ingurukoek lagundu al zizuten?
Bai; familiak, lagunek eta lankideek animatu egin ninduten.
3. Zein izan ziren zure lehen zalantzak, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean?
Funtzionatuko ote zuen, hartutako erabakia egokia izan ote zen eta abar. Profesional gisa ez nuen zalantzarik, esperientzia baitaukat
Enpresa
4. Zure bezeroen zein behar asetzen dituzu?
Gastu aldakorrak murrizten ditut. Epe labur eta ertainean nabarmen aurrezteko aukera emango dieten irtenbide eraginkorrak nahi dituzte enpresek.
5. Hautatzen duzun sektorean esperientzia izatea beharrezkoa al da negozio bat sortzeko?
Bai, beti da faktore garrantzitsua, nahiz eta esperientzia negozioak irekitzen edo soldatapeko izaten lortzen den (arrisku baxuagoa)..
6. Eta berariazko prestakuntza? Zure ustez, etengabeko prestakuntza beharrezkoa al da edozein enpresarentzat?
Bai, baina ez da ezinbestekoa; dena ikasten da. Noski, beti egon behar da egunean produktu berrien, programa berrien edo zure bezeroengana iristeko modu berrien gainean eta horiek guztiak aplikatu behar dira.
7. Zure ustez, beharrezkoa al da berrikuntza eta sormena zure negozioan?
Nire negozioa etengabe berritzen ari den sektore bat da.
8. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?
Zuk hartzen dituzu erabakiak, onerako eta txarrerako.
9. Zer oztopo izan dituzu batez ere, ekiteko garaian?
Zaila da jarduera bat zerotik hastea, batez ere bizi dugun une honetan.
Ondorioak
10. Zure ustez, krisi-garai hauek onak al dira negozioak sortzeko?
Ez nuke esango onak direnik. Baina garai hau biziko ez bagenu, ez nukeen jarduera hau hasiko; egoerak bultzatzen zaitu.
11. Zer izango litzateke arrakasta zuretzat?
Nire negozioarekin bizimodua ondo ateratzea.
12. Zer aholku emango zenizkieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
Indar asko izan dezatela, asko borroka dezatela, eta gogoz ekin diezaiotela.