Osasun Saila

Erreklamazioak

Erreklamazioak

Erreklamazioak dira pertsona fisiko edo juridikoek edo autonomia-erkidego honetako edo beste bateko organismo ofizialek egindako komunikazioak edo (jakinarazpenak), non jasotzen diren elikagaien sektorean aplikatu beharreko araudiaren ez-betetzeak eta elikagaien eta/edo janari-produktuen segurtasunari buruzko alderdiak, bai eta elikadura-establezimenduen baldintza higieniko-sanitarioei buruzkoak ere.

Jasotzen bada elikagaien segurtasunarekin lotutako gaiei buruzko erreklamazio bat, dela janari-produktu eta/edo elikagaiei buruz (usain edo zapore ezohikoak, hondatzea, gorputz arrotzak agertzea...) dela elikadura-establezimendu baten (saltokia, jatetxea...) gorabeherei buruz –baldintza higieniko-sanitariorik ez duelako, ematen dituen produktuei buruzko informazioa ez emateagatik, balizko elikagai-intoxikazioagatik...–, ikuskapena egiten da, salatutako gertaerak ikertzeko eta era horretako egoerak berriz ez gertatzea prebenitzen laguntzeko behar diren neurri zuzentzaileak hartzeko. Horrez gain, ikerketa horri lotutako bestelako ekintzak ere abiarazten dira, kontsumitzaileak babestuta daudela bermatzearren. Azkenik, egindako jarduera horien berri ematen zaio erreklamazioa aurkeztu duen pertsona, erakunde edo taldeari.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren eskumen ez diren gertaerei buruzko erreklamazioak aurkeztuz gero, organismo eskudunari helaraziko zaizkio, hori autonomia-erkidego honetan edo beste batean egon (azken hori gertatzen da beste autonomia-erkidego batzuetan dauden establezimenduei buruzko erreklamazioekin).

Nork aurkez dezake erreklamazioa?

  • EAEz kanpoko organismo ofizialek
  • Autonomia-erkidegoek
  • AECOSANek
  • EAEko organismo ofizialek
  • Beste sailek
  • Beste zuzendaritzek
  • Udalek
  • Kontsumo-bulegoek
  • Osasun Publikoko teknikariek
  • Partikularrek –pertsona fisikoek– (haien izen-abizenak eta IFZ edo AIZ) edo haien administrazio-ordezkariek.

Administrazio-ordezkaritzat joko da izapidean enpresaren titularra ordezkatuko duen pertsona. Izapidea ordezkari batek egiteko, ordezkaritzak indarrean egon behar du eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien erregistroan alta emanda egon behar du.

Non aurkez dezaket?

Bertaratuta

Zuzenean agertuta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan, zuzendariordetzetan eta eskualdeetako bulegoetan, Estatuko Administrazio Orokorreko edozein bulegotan, beste autonomia-erkidegokoetan zein Euskal Autonomia Erkidegoko udalenetan.

Bide telematikoz

Erreklamazio-eskaera Internet bidez aurkeztu ahal izateko, ziurtagiri digital bidez balidatu beharra dago.

  • Izapide horretara sartu aurretik, egin nahi den izapide mota zehaztu behar da: Establezimenduen erregistroa / Elikagai berezien jakinarazpena / Erreklamazioak
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa prest eduki behar da.

Izapiderako sarbidea

Nola tramitatu dezaket

Erreklamazioaren datuak

  • Erreklamazio mota: atal honetan erreklamazioa elikagai bati, establezimendu bati edo biei buruzkoa den adieraziko da.
  • Noiz gertatu den: atal honetan erreklamazioa eragin duen gertaera edo egoera noiz jazo den adieraziko da.
  • Azalpena: atal honetan erreklamazioaren zergatia labur-labur adieraziko da.
  • Zer-nolako arriskua den: Arriskuok ezagunak badira soilik beteko da atal hori.

Dokumentazioa aurkeztea

  • Eskaera motaren dokumentuak
  • Erreklamazioa aurkezten duenaren NAN, IFK edo AIZaren kopia.
  • «Sortu eskaera» fitxa sakatuta, sortu egingo da.
  • Atal honetan argazkiak erantsiko dira, behar izanez gero.
  • Beste agiri batzuk.
  • «Gehitu» fitxan sakatuta, beharrezko iritzitako agiri guztiak erantsiko dira.

Amaitzea

«Amaitu» fitxan sakatuta, erreklamazio-eskaera amaituko da.

  • Eskaera sinatzea: erabiltzaileak, ziurtagiri digitalaren bidez, eskaera sinatuko du, eta adierazitako datuekiko adostasuna emango du.
  • Eskaeraren laburpena: dokumentua bidali aurretik, eskaera/jakinarazpen/komunikazioko datuak egiaztatzeko aukera ematen du.
  • Bidali: datuak administrazioari bidaltzen dizkio, kudea ditzan.

Eskaera administrazioari bidali ondoren, sistemak pantaila bat bistaratzen du eta, bertatik, erabiltzaileak bidalitako eskaeraren egiaztagiria deskargatu ahal izango du.

    Erantzunak

    Aurkeztutako dokumentazioa aztertzea

    • Dokumentazioa falta bada, interesdunari ez dela ikertuko jakinaraztea.

    Erreklamazioa izapidetzeko ez onartzea

    • Ezin da identifikatu erreklamazioan nahasita dagoen establezimendua edo eragile ekonomikoa.
    • Jasotako agiriak direla eta, ezin da eskatutakoa ikertu.
    • Azaldutako gertaerak ez dira Sail honen eskumena.
    • Produktu edo establezimendu ez-komertzialen artekoa da egindako erreklamazioa; ez da, horrenbestez, Sail honen eskumena.
    • Beste arrazoi batzuk.

    Balorazioa eta erreklamazioa helaraztea

    • Erreklamazioa jaso duen produktuaren aurkezpena, merkaturatzea, biltegiratzea edo eragin ahal izan dizkioten beste baldintza batzuk hartuko dira kontuan, erreklamazioa eragin duen arrazoia zein den.
    • Jakinarazpena norentzat den hartuko da kontuan, eta ikertzeko zein neurriak hartzeko eskumena duen organismo ofizialari helaraziko zaio.
    • EAEko eskualdeak.
    • Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzak.
    • EAEko organismo ofizialak.
    • EAEz kanpoko organismo ofizialak.

    Ikertzea eta neurriak hartzea

    • Erreklamazio bakoitzaren inguruabarrak eta/edo egingo den ikerketaren ondoriozkoak zein diren, hau egingo da:
    • Laginak hartu.
    • Alerta bat sortu.
    • Kautelazko esku-hartzea egin.
    • Beste jardun batzuk.

    Txosten teknikoa idaztea

    • Ikerketa/bisitaren emaitzak, eta ikuskapen-aktan jasotako datuak eta egoki iritzitako ekarpenak –ikerketarekin zerikusia dutenak–, oinarri hartuta.

    Hartzaileari igortzeko txostena egitea

    • Ikuskapen-akta, txosten tekniko edo beste erakunde, autonomia-erkidego eta abarrek helarazitako txostenetan jasotako datuak oinarri hartuta.
    • Egoki iritziz gero, teknikariak egindako txosten bera igorri ahal izango da.
    • Organo eskudunari, ikertzeko eta neurriak hartzeko, helarazi egin zaiola jakinaraztea, eta adieraztea egindako ikerketen eta hartutako neurrien –halakorik balego– berri jasotakoan, jakinarazi egingo zaiola.

    Aurkezteko epea

    • Ez dago epemugarik erreklamazioak aurkezteko.

    Ebatziko duen organoa

    • Ez dago ebazpenik.

    Isiltasunaren ondorioak

    • Ez baiestea.

     

    Azken aldaketako data: