Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Enpakatzaileak, itsasoko emakumeak

Enpakatzaileek Ondarroako portuan egiten dute lan, freskotarako alturako arrantzontzietarako. Beraien lana arrantzontzietatik edo euskal arrantzontzietatik datozen kamioetatik deskargatzen diren arrain kutxak pisatu, sailkatu eta antolatzean datza, enpresen lonjetan enkantean atera baino lehen.

Freskotarako alturako arrantzaren azpisektorea alturako arrantzontzien, altura handikoen eta 100 TRB baino gehiagoko tretzaontzien erroldako ontziek osatuta dago, eta NEAFCko uretan dihardute, arrantza toki komunitarioetan, alegia.

Hondoko arrasteko ontziak dira, eta, garrantzi erlatibo txikiagokoak diren arren, tretzaontziak ere badaude. Aldaketa prozesuan dagoen azpisektorea da, izan ere, mugapenak dituzte arrantza tokira iristeko eta beraien espezi nagusiak harrapatzeko kuotetan ere bai. Azpisektorearen egoera bereziki baldintzatzen duten faktoreetako beste bat da arrantza produktuen nazioarteko merkatuetako liberalizazioa, inportazioak handitzea baitakar eta arrainen prezioak geldi edo baxu mantentzen baititu. Azpisektore hori Ondarroako portu bizkaitarrean kokatzen da nagusiki.

Harremanetarako:

Isabel Bergara Alkorta

Iñaki Deuna, 19. 48700 Ondarroa

Isabelbergara70@gmail.com | 659 118 642

 

Las empacadoras de Ondarroa

Azken aldaketako data:  2016/02/18