Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

e-Administrazioko Plataforma Teknologikoa

Eusko Jaurlaritzaren administrazio elektronikorako (aurrerantzean, PLATEA) oinarrizko azpiegitura teknologikoko proiektuan eraikitako sistema eta modulu komunen sistemen ikuspegi orokorra azalduko da. Nahitaez baliatu beharrekoak dira, espedienteak izapidetzeko prozedurak mekanizatzearekin lotutako aplikazioen garapenean.
Era berean, Eusko Jaurlaritzaren inguruan erabiltzeko beste eskakizun batzuk ere zehazten dira, hain zuzen ere, euren garrantzia, irismena eta berritasuna direla eta, aplikazio baten garapenean ahaleginak kuantifikatzeko eragin dezaketen aldetik.
Horrenbestez, beharrezko informazioa eman behar da, zenbat bitarteko beharko diren haztatu eta balioztatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren aplikazio informatikoak garatzeko zerbitzuak emateko eskaintzetan jasotzeari begira.
Administrazio elektronikoa, azken batean, herritarrei eta enpresei zerbitzu publiko eraginkorragoak eta gertukoagoak eskaintzeko jardunbidea da, guztia ere informazioaren eta telekomunikazioen teknologia berriak erabilita. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren beraren barne-kudeaketa hobetzea du helburu, zeinak bi kontzeptu baliatzen dituen eremu honen barruan:

  1. e-Administrazioa: Barneko ikuspegitik eta herritarrei eta enpresei emateko zerbitzuak antolatzeari begira.
  2. e-Gobernua: Ikuspegi instituzionala eta beste administrazio batzuekiko harremanak.

Administrazio elektronikoaren garapen-estrategiak, batez ere, hainbat auziri eman behar dio erantzuna:

  • Estrategia oso bat. Estrategia horrek ikuspegi korporatiboa eta kudeaketa-antolaketa eraginkorra izango ditu
  • Ekintza-plana. Definitutako egutegia eta plana gauzatzeko beharrezko baliabideak ezarri beharko ditu plan horrek
  • Jarduteko lege-esparrua, estrategia hori ezartzeko
  • Hainbat elementu ipiniko dira Eusko Jaurlaritzaren sailen eta erakunde autonomoen esku:
    • Plataforma teknologiko komuna: Interneteko ataria, intraneta, edukiak kudeatzeko erreminta eta abar.
    • Modulu komunak (ordainketen plataforma, erregistro telematikoa, jakinarazpenak, formulario elektronikoak eta abar), guztia ere prozedura estandarizatzeko eta kostuak merkatzeko tramiteetan (plataforma teknologiko komunarekin batera)
    • Sailen eta erakunde autonomoen edukiak, zerbitzuak eta tramiteak administrazio elektronikoaren ereduan sartzeko jarraitu beharreko estandar teknologikoak, arauak eta prozedurak

Estrategia hori beteko duen eredu oso bat izanda, inplementazio-arazoak saihestuko dira, eta horixe azaldu nahi da dokumentu honetan. Euskadi Informazioaren Gizartean Planak definitzen duena kontuan hartuz, administrazio elektronikoko ereduaren printzipioak zerbitzua emateko modua aldatzera bideratuta daude. Horretarako, herritarrei emandako zerbitzuak berriz sortu eta digitalizatu dira; era berean, administrazioen barne-kudeaketa bizkortu, eskainitako informazioaren kalitatea hobetu, eta herritarren partaidetzarako espazioak sortu dira.
Oinarrizko hainbat printzipio identifikatzen dira, administrazio elektronikoa elementu artikulatzaile bihur dadin, erabiltzaileari zerbitzu eraginkorra, kalitatezkoa eta gardena eskaintzeko bidean:
 

Administrazio elektronikoaren oinarrizko printzipioak

Administrazio elektronikoa abian jartzeko beharrezko azpiegitura teknologikoei dagokienez, pentsatu da zentralizatutako arkitektura bakar bat eta komuna izatea dela egokiena, atariak sortu eta tramiteakegin ahal izateko. Modu honetan:

  • Guztia ere izapidetze digitalaren euskarri-elementu komunetan oinarrituta
  • «Contact Center» azpiegitura sartuta
  • (EAI) azpiegitura garatuta, ataria barne-sistemekin osatzeko eta komunikatzeko
  • Sarbide seguruko babes-elementuak beste talde batzuetara ere zabalduta.

2011-2013 aldirako Berrikuntza Publikoko Planaren helburu izaten jarraitzen du Eusko Jaurlaritza erreferentziazko administrazio izatea zerbitzu elektronikoak modu eraginkorrean eta efikazean eskaintzeko, barne-antolaketa eskaintza berrietara egokitzen dela bermatuta eta administrazioaren beste maila batzuekin sareko lana bermatuta. Hala, erronka gisa zera planteatzen du, oinarrizko jarduera-esparru bat sendotzea administrazio eta gobernu elektronikoen alorrean gako-eragile guztien inplikazioa eta jarduera koordinatua lortzeko, baita haien jarduna gidatzea ere, zehaztutako helburuak eta erronkak modu efizientean bete ahal izateko.
Estrategia horri erantzuteko, hainbat oinarrizko osagai diseinatu eta prestatu dira, eta guztiek batera oinarrizko plataforma digital bat osatzen dute administrazio elektronikoaren zerbitzuak eskaintzeko:

  • Integrazio-azpiegitura. Sail arteko aplikazioen artean, eta baita beste erakunde batzuen aplikazioekin ere, datu- eta prozesu-trukerako ereduak sinplifikatzen eta estandarizatzen ditu integrazio-azpiegiturak. Horretarako, inplementatzeko beharrezko tresna eta sistemak ematen ditu, plataforma teknologiko bateratu eta partekatua oinarri hartuta
  • Edukiak, atariak eta katalogazio-ardatzak kudeatzeko tresnak. Tresna horiek ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa Interneten Agertzeko Ereduari buruzkoak, arautu ditu
  • Tramite telematikoak egiteko azpiegitura-sistemak. Eusko Jaurlaritzaren edozein sailek kudeatutako tramite telematikoak egiteko prozesuak modu homogeneoan ikusteko aukera eskaintzen die herritarrei, eta langile publikoei tramitazio-lanak kudeatzeko tresna oinarrizko eta esklusiboak ematen dizkie. Tresna horiek ezartzen eta definitzen dituzte tramiteak egiteko oinarrizko ereduari atxikitako tramitazio-fluxuak, eta tramiteen arloan indarrean dauden arautegiak eta lege-prozedurak beteko direla bermatzeko beharrezko diren konponbide teknikoak ematen dituzte
  • Dokumentuak kudeatzeko azpiegitura-sistemak. Dokumentazio-kudeaketa korporatiboa hedatzeko beharrezko mekanismoak ematen dituzte, hala behar duten negozio-prozesuetan, eta, era berean, behar bezala erabiltzeko arautegiak eta prozedurak ezartzen dituzte

Eraikitako sistema berriez gain, zeharkako erabilerako beste batzuk ere aurreikusita zeuden:

  • XLNetS segurtasun-sistema. Hainbat teknologia erabilita egin diren aplikazioetan, erabiltzaileei –eta sistemei– sarbidea emateko legeztatze- eta baimentze-prozesuak kudeatzen ditu
  • Ordainketa-pasabidea. Administratuak, bere erakunde finantzarioarekin koordinatuta, ordainketa telematikoak egin ditzan balio du («Nire ordainketa»)
  • Geremua, J2EE aplikazioetarako exekuzio «framework» bat
  • SICRES erregistro-liburua, sarrera-irteerako erregistro-idazpenak sortzeko

Laguntza teknikoko taldeek edo Eusko Jaurlaritzako sailek hautemandako beharrizan informatikoen arabera, kontratazioak egiten dituzte software-sistemak eraikitzeko edo/eta aldatzeko. Horiek Eusko Jaurlaritzaren estandar informatikoetako inguru teknologikoen, erreminta multzoen eta ostatatze-arauen arabera eraiki behar dira, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak onartuta.
Definitutako funtzioen arabera eta laburpen edo multzokatze gisa, honako alor edo multzo hauek ezartzen dira, produktu eta erreminta teknikoekin, PLATEA plataforma osatzen duten Eusko Jaurlaritzaren administrazio elektronikoko sistemetarako:

Azpiegitura Osagaiak
Integrazioa Integraziorako jarraibideak eta erabilerarako eskemak, «ORACLE Service Bus» bidez definituak
XLNetS-en oinarritutako segurtasun-osagaiak, mezuen bideratze asinkronoa (JMS zerbitzaria), web-zerbitzuen erakusketa eta kontsumo sinkronoa, negozio-prozesuak (BPM)
Interneteko presentzia Edukien kudeatzailea. «Interwoven TeamSite», «OpenDeploy», erabiltzailearen interfaze grafikoaren estaldurak, eduki motak kudeatzea, lan-eremuak eratzea, erabiltzaileak kudeatzea
Atarien kudeatzailea. Atariak sortzea eta administratzea. «Autonomy» testu librearen bilatzailea eta bilaketa gidatuak
Ardatzen kudeatzailea. Edukiak katalogatzeko etiketa-poltsak definitzea eta erabiltzea
Lotutako kudeaketa-prozedura antolatzaileak
Tramite telematikoak egitea
Espedienteak tramitatzeko zerbitzu horizontalak, bai herritarren esparruan, bai administrazioari dagokion tramitazioaren barruan
Tramiteen Oinarrizko Eredua (IOE), eta azpiegiturako sistemekin dituen aplikazio funtzionala eta teknikoa
SICRES erregistro-liburua, eta haren aplikazio funtzional eta teknikoa
Administrazio elektronikoaren arloan indarrean dauden lege-araudiak beteko direla bermatzeko beharrezko diren konponbide teknikoak
Dokumentuen kudeaketa

Dokumentuak Kudeatzeko Eredua (DKE)
Artxibo Digitala
Artxiboa Kudeatzeko Sistema (AKS/SGA)
Dokumentu-kudeaketako fitxategi maisuak
Dokumentu elektronikoak epe luzerako gordetzeko politikak eta mekanismoak
Dokumentuak digitalizatzeko metodologia
Araudiak eta prozedurak

Herritarrei eta enpresei zerbitzu telematikoak eskaintzeko, irizpide bateratuak dituzten aplikazio normalizatuen bidez, esandako zerbitzu horiek web zerbitzuen teknologiarekin integratzeko hautua egin da, XML estandarren bidez; hainbat protokolo normalizatutatik sartzeko moduko interfazea dute, eta software-osagai baten funtzionalitateetara sartzen uzten dute, eskaeran inplikatuta dauden beste teknologiak edo plataformak inportatu beharrik gabe.
Plataforma teknologiko komuna garatzeak garrantzi kualitatibo handia du, administrazio elektronikoaren estrategiaren oinarrizko elementu baita; izan ere, integrazio-plataforma gisa definitzen da, eta herritarren eta administrazio publikoaren arteko harremanetarako tresnak abian jartzen ditu.
Eusko Jaurlaritzako sailei administrazio elektronikoa lortzeko eskaintzen zaien plataforma teknologikoa arkitektura tekniko gisa dago osatuta, hain zuzen, lau eremutan multzokatutako azpiegitura teknologikoen oinarrizko osagaien bidez eraikita dagoena; hona hemen lau eremu horiek:

  1. Aplikazioen, osagaien, elementuen eta teknologien integrazioa
  2. Erabilera komuneko tresnak eta aplikazioak Interneten presentzia izateko
  3. Tramitazio telematikorako oinarrizko zerbitzuak eta sistemak
  4. Dokumentuak kudeatzeko zerbitzuak eta sistemak

 

 

Jarraian, eta gaikako arlo bereizietan taldekatuta, talde honetako estandar teknologikoak zehazten dira:

Bilaketa honetara RSS harpidetza

PLATEA-Integrazioa azpiegitura-plataforma Eusko Jaurlaritzaren negozio-ereduaren esparru baten barruan dago, eta xedea datuak partekatzea da –igortzea eta/edo jasotzea–, horretarako, arkitektura bakarra, zentralizatua eta komuna baliatuta sailetako aplikazio guztietarako.
Abiapuntu horrekin, plataforma erabat tekniko bat sortu da, eta hauek dira haren ezaugarri nagusiak:

  • Datuak igortzeko estandarrak erabiltzea
  • Banatutako arkitektura-ereduak indartzea, zerbitzuak errazago zabaltzeko eta kontsumitzeko
  • «Web Services», REST eta tankerako zerbitzuak izatea, elkarreragingarritasun teknikoa bermatzeko
  • Interes orokorreko egoeren aldaketei buruzko informazioa argitaratzeko eta harpidetzeko eredua erabiltzea, eta aldaketen berri jasotzea sistema «hedatzaile/bideratzaile» baten bidez
  • Aplikazioen artean fitxategiak trukatzeko plataforma bat hornitzea, horizontala, eskalagarria eta auditagarria (trazagarria)
  • Sail arduradunak argitaratutako zerbitzuetarako zerbitzu-maila gutxienekoak bermatzea (errendimendua...), bai eta mantentze-konpromisoa ere

Integrazio Plataforma, bere ezaugarriak direla eta, negozioaren osagai tekniko agnostikoz osatuta dago, eta inoiz ere ez ditu ezarriko bertan integratutako aplikazioen negozio-logikak.

 

 

Honako hauek dira "PLATEA Integrazioa (ERPI Integrazio Plataforma)” gaikako arloari lotutako estandar teknologikoak:

  Integrazio-zerbitzuak 2017/07/03
  Gertaeren plataforma 2017/07/03
  Fitxategiak (PIF) 2017/07/03
  Dokumentuak (PID) 2017/07/03
  Big Data 2017/07/03

Eremu honek erabilera komuneko tresna eta aplikazioen erabilera-esparrua arautzen du, Eusko Jaurlaritzak Interneten duen presentziaren esparruan.

 

 

Honako hauek dira "PLATEA Webgunea” gaikako arloari lotutako estandar teknologikoak:

  PLATEA Webgunea 2017/07/03
  Open Data 2017/07/03

Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Elektronikoaren ereduaren xedea zerbitzuak eskaintzeko prozesua eraldatzea da, herritarrei eta enpresei ematen dizkien zerbitzuak berrasmatuta eta digitalizatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren eta erakunde autonomoen barne-kudeaketa bizkortuta, eskainitako informazioaren kalitatea hobetuta eta administrazioaren eta gizartearen arteko kanal eta interakzio-bide berriak eskainita.
Tramitazio elektronikoak administrazioaren eta herritarren arteko harremanak taxutzen ditu bitarteko elektronikoen bidez, eta administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuak eskura ditzakete herritarrek kanalok erabilita; era berean, beharrezko izapideak egiteko aukera eskaintzen du, administrazio-egintzetarako behar izaten den arintasunarekin eta baliozkotasunarekin. Honako hauek ditu helburu:

  • Sistema informatikoei, eta, zehazki, administrazio-prozeduren tramitazioa automatizatzera bideratutakoei, hainbat software-pieza eskaintzea, tramitazioaren barruan erabilera erkideko elementuak bideratzeko (dokumentuak jasotzea, sinadura elektronikoa, artxiboa, erregistroak), dela administrazioari dagokion tramitazio-zatian, dela interesdunei dagokienean
  • Beharrezko konponbide teknikoak ematea, tramitazioaren arloan indarrean dauden araudiak eta lege-prozedurak beteko direla bermatzeko
  • Tramiteak bitarteko elektronikoz abiarazteko modua egitea eta herritarren ikuspegia osatzea (dokumentuetara sartzea, jakinarazpen-erretilua, ordainketa eta ziurtagiriak)
  • Herritarrari elkarreragiteko modua eskaintzea, espedienteak kontsultatzen dituen bitartean. Herritarrak behar duen informazioa topatzea da helburua, eta, horrez gain, administrazioarekin komunikatzeko bitartekoak ematea, bere gaiak tramitatzeko prozesuan

PLATEA Tramitazioa azpiegituraren onurak hauek dira:

  • Indarrean diren araudiak eta lege-eskakizunak betetzen ditu
  • Administrazioak portaera homogeneoa eskaintzen dio herritarrari, edozer direla ere barne-antolaketa eta zerbitzua ematen inplikatutako sailak eta alorrak
  • Langile publikoari tramiteak egiteko zereginetarako oinarrizko kudeaketa-tresnak ematea, bakarrak eta homogeneoak
  • Tramitazio-prozesuak eraikitzen laguntzen du
  • Plataforma teknologiko komuna eskaintzen du
  • Arazo komunak ebazten ditu

PLATEA Tramitazioak 3 izapidetzeko modu edo eredu eskaintzen ditu:

  • A eredua: Tramitazio Bezero Orokorra erabiltzea, interfaze komun estandarrekin edozer prozeduratarako eta oinarrizko tramitazio-atazekin kidetuta
    • Tramitazio-fluxuak modelatzea, existitzen diren ataza-ereduekin bat
    • Tramitazio-fluxu errazetarako gomendatua, tramitazioak garrantzi handiagoa duen prozeduretarako, sailaren negozioaren kudeaketarako baino; ahal dela, ez da izan behar aplikaziorik sailaren prozedurak tramitazioari euskarria emateko
  • B eredua: ez du Tramitazio Bezeroaren interfazea erabiltzen, aplikazioak kudeatzen baititu sekuentziak eta aurkezpena. Aldez aurretik definitutako tramitazio-atazak erabiltzen ditu, bezero-aplikazio batetik deituak, tramitazioa kudeatzeko sailaren grafiko zehatzak biltzen dituen interfazearekin
    • Sailaren irudi korporatibo espezifikoa nahi duten sailetarako gomendatua, interfaze grafiko propioaren beharrizana zehazten badute
  • C eredua: erabilera komuneko oinarrizko zerbitzuen erabilera, sistemek emana eta sailaren aplikazio baten bidez zuzenean deitua
    • Negozioa eta tramitazioa kudeatzen dituen aplikazioa berbera da
    • PLATEA Tramitazioa, erakusten diren zerbitzuen bidez erabiltzen da
    • Haren helburua lehendik diren espedienteak kudeatzeko aplikazioei tramitazio-zerbitzu horizontalon erabilera indibidualizatua eskaintzea da, azpiegiturarekin integratzeko garapen garestirik egin behar ez izateko

 

 

Honako hauek dira "PLATEA Tramitazioa" gaikako arloari lotutako estandar teknologikoak:

  PLATEA Tramitazioa 2017/07/03

PLATEA Dokumentuen Kudeaketak kudeaketa-eredu bat ezartzen du eta azpiegitura bat eskaintzen dokumentuen kudeaketa korporatiborako.
Dokumentuak kudeatzeko ereduaren irizpideei jarraikiz, dokumentuak kudeatzeko sistema integral bat ezarri da: dokusidokumentu kudeaketa sistema integrala.

Onurak

Dokusiren helburu nagusia erabiltzaile guztiei bertan ipinitako dokumentu elektroniko guztien benetakotasuna, osotasuna, kontserbazioa, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzea da.
Era berean, Dokusik erabiltzaileei araudi aplikagarria etengabe betetzea bermatzen die, eta une oro egokitzen da sor litezkeen eskakizun berrietara, bai administrazio elektronikoaren alorrean, bai dokumentu elektronikoak kudeatzeari dagokionez.

Irismena

Jarduketa-eremua

Dokusiren jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa eta haren erakunde autonomoak dira, eta administrazio horren Artxibo Elektroniko Bakarra osatzen du.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren dokumentu elektronikoak kudeatzeko politika honela dago ezarrita:

Artxibo elektroniko bakarrean (dokusi) administrazio-jarduketetan sortutako dokumentu elektroniko guztiak eta administrazio-prozeduren espedienteetan sartutakoak sartuko dira, elkarreragingarritasunaren bidez jasotako erantzunak eta benetako kopia elektroniko guztiak barne.

Dokumentazioaren tipologia

Dokusirekin kudea litekeen dokumentazioaren tipologiari dagokionez, honako irudi honetan dago laburpen bat:

Dokumentazio tipologia

 

 

 

 

 

 
Dokusiren bidez, administrazio-prozedurekin lotutako edo lotu gabeko dokumentazioa kudeatu daiteke, dela artxibatu beharrekoa, dela artxibatu beharrik ez dagoena. Edonola ere, dokumentuen sailkapen egokia egiteko, Dokusiren bidez kudeatu nahi den dokumentu orok kalifikatuta egon beharko du, dokumentuaren seriearekin eta motarekin.

Testuinguruan jartzea

Dokumentuak kudeatzeko Dokusiren azpiegitura, era berean, administrazio elektronikorako plataforma teknologikoaren (PLATEA) zati da.
 

Dokusi Dokumentu-kudeaketaren egitura

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Honako hauek dira "PLATEA Dokumentuen Kudeaketa” gaikako arloari lotutako estandar teknologikoak:

  PLATEA Dokumentu-kudeaketa (Dokusi) 2017/07/03
  Onartutako dokumentu elektronikoen formatuak 2017/07/03