Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Aurkezpena eta helburuak

Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzako Informazio eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren eskumenetako bat da «estandarren betetzeaz, kontrolaz eta jarraipenaz» arduratzen den aginte zentral moduan jardutea, otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuan adierazten den ez (35/1997 Dekretua, informazio eta telekomunikazio sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituena).

 

Helburuak

Estandarrak definitzea ekimen estrategiko eta beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzarentzat, zuzenean laguntzen baitu gure Administrazioaren helburu estrategikoak lortzen. Besteak beste, honako helburu hauek:

  • Herritarrei eta enpresei eskainitako zerbitzuen kalitatea areagotzea eta kalitate gorena bermatzea.
  • Administrazioaren barne-prozesuetan, efikazia eta efizientzia handienerantz joatea.
  • Eusko Jaurlaritzarekin zerikusia duten erakundeen eta organismo publikoen arteko lankidetza-ingurune eta -sare bat zabaltzen laguntzea.

 

Eusko Jaurlaritzaren Estandar Teknologikoetan euskal Administrazioak teknologia berrien eremuan zabaldutako zerbitzuei euskarri ematen dieten zehaztapen eta baldintza teknikoak jasotzen dira, betiere, Eusko Jaurlaritzak bere planen bidez ezarritako helburu estrategikoekin bat etorriz. Estandar horiek Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak kudeatzen ditu (EJIE, SA).

 

Horretarako, Estandar Teknologikoek estandar edo produktu batzuk definitzen dituzte, korporatibotzat edo nagusitzat jotzen direnak, eta Eusko Jaurlaritzako sail/erakunde autonomoen Informazio Sistemen euskarri izango direnak.

 

Jarraian estandarren berrikuspen berria aurkezten da. Berrikuspen horretan, edukien informazio teknologikoa gaurkotzeaz gain, antolaketa berri bat egin da: web-fitxetan antolatu dira edukiak (eta Familiak, Taldeak eta Arloak gaien arabera sailkatu dira). Horrek asko erraztuko ditu bilaketa, sarbidea eta gaurkotze prozesuak, aurreko sistemarekin alderatuta (dokumentu bat eta hainbat eranskinez osatuta). Estandarraren fitxa bakoitzean zehaztutako informazioaz gain, estandarren ikuspegi orokorra eskaintzen duten beste eduki bat dago eskuragarri, Estandarren Mapa (PDF, 436 KB) estandarren inbentarioaren eginkizuna betetzen duena.

 

Bilaketa honetara RSS harpidetza

Azken aldaketako data: